Kategoria: kazetaritza
Britainia Handian behiala argi bereizten ziren egunkari serioak eta badaezpadakoak. Orrien tamainak salatzen zuen zer motatakoa zen bakoitza: egunkari erazkoak, izara-neurriko; eta egunkari nontzeberriak (tabloideak), europar tamainako.Azkenaldian, berriz, denak etorriak dira europar neurri estandarrera, baina, ustez, oraindik alde handia dago batzuetatik besteetara (Nik hala ere, ez dut inoiz jakin Daily Telegraph non sar).Gaur, Bilbon argitaratzen den egunkari itxuraz serio batean, honako titulu hau aurkitu dut:A.A. atada y reventada a golpes antes de morir.Pulp-argitalpen baterako edo B ...
Non dago nire teleberria (otsailak 18) LANGILE BAT KEXAKA!
Post hau idaztea erabaki dut teleberriaren 5. minutuan baina pereza eman dit. 16. minutuan gertatu dena ikusi ondoren ordea... 21:05 "Hamburgesas con bacon, o sin bacon? Parece una tonteria pero no lo es..." Pues si, lo parece y lo es. Ez ote dira gauza garrantzitsuagoak gertatu Euskal Herrian Frantzian McDonal's pentsatzen ari den neurri sinboliko hori baino... 21:16 Izugarria! Harira. Ez dakit zer demontre pasa den Frantzian eta epaiketa baten aurrean jendea kexaka dabil. Tipo bat hizketan ari da, frantsesez. Beheran, itzulpena. Kriston informazio marra, letra nimiño batzuetantz...
Azkenaldian teleberriak aztertzea izaten ari da nire denborapasa tontoenetako bat baina ematen duenez, ez naiz gure kate publikoko berriekin flipatzen ari den bakarra. Blog honetan, zientzilari batek ederki egurtu ditu aurreko ostegunean Darwinen jaiotza eguna zela eta bota zuten berri baten harira (meneamen ikusia). Somatzen da ez duela teleberria egunero ikusten berri hau teleberri oso baten adibide bikaina baita. Guztiaz hitz egin ezertaz hitz egin gabe eta gaitik gaira pasa inongo koherentzia edo zentzurik gabe. Hementxe duzue proba:
Azkenaldian ETBko teleberriak aztertzea (ez da hainbesterako baina kategoria ematen dio blogeko atalari…) izan dut blog honetan denborapasa nagusia. Nazkatuta naukate eta nahiko nazkatua negoen lehendik telebistak orokorrean azken urteetan erakutsi duen kazetaritza etika eta moral ezarekin. Hala ere, gaur eguerdian La Sexta kateko informatiboan ikusi dudanak orain arteko astakeri, zentzugabekeri, subnormalkeri eta putasemekeri guztiak gainditu ditu. Kontua da, Real Madril futbol talde handiak Haitiko tragediaren ostean laguntza bat eskaintzea erabaki duela. Horrarte, dena ondo. Hala ere, ...
(21:01) Titularren artean TV3 kateko Krakovia saioak Real Madrileko Guti jokalariaz egin duen parodia... (ez du komentariorik behar...)
Ostiralean, poteatzen ari ginela (nola ez) ETBko GauBerri delakoan elur denboraleak sortutako ondorioak ikusten aritu ginen (ikusi, tabernan musika hederra jartzen ari ziren). Halako batean, kazetaria Ormaiztegin zegoela ikusi genuen eta hizketan ari zen bitartean, auto batek herriko irteeran izandako izandako arazoak erakutsi zituzten. Ezin zuen ez aurrera ez atzera egin eta autoari bultzaka zebiltzan gazte koadrila batek ez zuen gehiegi laguntzen; autoa irristaka, ondoan geldirik zuen autobusaren aurka bidaltzen bait zuten. Autoa noraezean, autobusa ezin mugitu eta gazteak lagundu nahia...
Beste batzuetan esan dizuedan moduan, aspaldian ez dut telebista gehiegi ikusten. Gauetan besterik ez naiz jartzen bere aurrean eta azkenaldian, gau batzuetan ere, ordenagailura jotzen dut. Hala ere, gustoko izaten dut gauero albistegiren bat ikustea eta Julio Ibarraren garaietatik, ETB2ko Teleberria izan da nire aukera. Beste albistegi batzuk ere ikusi izan ditut urte hauetan eta agian, horixe izan da ETB2koa aukeratzen jarraitzeko arrazoia. Beste kateetako albistegiak España Directo bat gehiago besterik ez dira; morboa, hilketak, bitxikeriak, interneteko bideoak, morboa, modako famatuak...
Kaixo berriro. Zuen lanak egiteko oso baliagarri izan daitezkeen tresna bi aurkeztu nizkizuen bigarren orduan: HUHEZIko irakasleok eta beste zenbait lagunek elkarlanean osaturiko Komunikazio Glosategia batetik, eta HUHEZIko Komunikazioa jakintza-arloko irakasleok sorturiko liburutegi birtuala bestetik (egunez egun ari gara osatzen, elkarlanean hori ere). Bata wiki bat da, bestea del.icio.us aplikazioaren gainean eraikitako liburutegia, eta nola wiki-ei hala del.icio.us-i buruzkoak Joxe Aranzabalek azalduko dizkizue bigarren lauhilekoan.Ikus-entzunezkoen munduan agertu diren eragile eta tekn...
Kaixo guztioi, egun on. Hainbat kontu komentatu genituen atzoko eskolan, eta baita hainbat webgune bisitatu ere. Duela 30 urte inguru komunikazio munduan zelan lan egiten zen modu grafikoan islatzeko (eta Interneten protohistoria ezagutzeko), berbarako, blog honetan ageri den bideoa ikusi genuen. Behin hori eginda, eta gaur egungo konbergentzia-garaiek dakarten aldaketez jarduteko Mudle plataforman (ikus Berrien foroa eta Artxiboak karpeta) eskegi dizuedan power pointa baliatu genuen (zuek irakurritako Ramon Salaberriaren testua eskematizatuz haren ikasle batzuek prestaturiko lana).Gogoratu...
Kaixo guztioi. Gaurko eskolan jorratuko dugun gaia tituluak laburbiltzen duen hori da. Eta gaia zentratzen hasteko, zuen aurre-ezagutzetan esploratuko dugu; gaurko burutu behar zenuten informazio-bilaketak emaitzarik eman ote duen egiaztatuko dugu, beraz, eta ondoren bideotxo batzuk ikusiko ditugu, hausnarrean jarraitzeko bazka modura. Behin hori eginda, bideoetako gako-hitzak identifikatuko ditugu; ondoren, taldeka jarrita, bideo bakoitzetik indar-ideia bana aterako duzue.Bigarren orduan talde bakoitzak bere indar-ideiak azalduko ditu eta horren ostean solasaldi/eztabaida irekiaren txanda ...
Goiena.net eko arduradun eta Goiena TBko zuzendaria den Iban Aranzabalek hitzaldi bat eskaini zuen HUHEZIN. Iban Aranzabalek, kazetari multimediaren inguruan enfokatu zuen bere hitzaldia. Horretarako,hainbat lekukoren iritziak batu zituen. Hauen artean: Martxelo Otamendi, Iker Barandiaran Maider Arregi,... Iban Aranzabal:Gaur egun, ez da nahikoa kazetaria izatearekin. 4 X 4 ko kazetaria ez bazara, ez daukazu lekurik. Euskarri guztietan aritzeko habilezia, trebezia eta ausardia euki behar da.
Pasa den astean bisitan izan genuen GOIENAko zuzendaria. Beraz, Web2.0ko ordua Iban Arantzabalek eskainitako hitzaldia entzuteko erabili genuen, eta noski ikasteko.Hainbat gauzei buruz hitz egin zigun,baina batez ere kazetari multimediari buruz. Kazetari multimediaren garrantzia azpimarratu zigun behin eta berriro, hemendik aurrera eguneroko bizitzan garrantzi gehiago edukiko duela esan zigun. Baina zer da kazetari multimedia bat? Horixe galdetuko diozue zuen buruei ziurrenik, nik ere horixe galdetu nion nire buruari hori entzun nuenean. Kazetari multimedia, idazteko zein argazki maki...
Aurrekoan Iban Arantzabal, goiena.net eko arduraduna, izan genuen klasean eta bere lanari buruzko hainbat alderdien azalpena eman zizkigun. Goiena.net euskarazko bloga da, euskaldunek informazioa jasotzeko aukera ezin hobea. Bertan mota guztietako informazioa eskeintzen da; kultura, politika, kirolak… besteak beste. Baina, zein da hauen egitekoa? Euskeraz edukiak sortzea, eta behin hauek sortuak izana, hedabide desberdinak erabiliz eduki horiek ahalik eta gehien zabaltzea. Horregatik 4 euskarri nagusietaz arduratzen dira: telebista(goitb), interneta(goiena.net), papela(goienkaria) eta...
Lehengo astean hitzaldi bat izan genuen Unibertsitatean ikus-entzunezko kazetaritzaren inguruan. Horretarako, Goiena-ko zuzendaria (Iban Arantzabal) ekarri zuten, bertan dituzten arlo ezberdinei buruzko informazioa ematera. Beste ikus-entzunezko taldeetatik ezberdintzen duena edukiak euskara hutsean direla da.Goiena lau euskarri edota gehiagok osatutako informazio iturria da: Telebista, irratia, internet, papera... Sakeleko telefonoa omen da hurrengoa.Gai honen harira, gaur egun plurifuntzionala izateak duen garrantziari buruz egin zuen hitz. Orain ez da nahikoa gauza batean iaioa izatearek...
Orain dela aste batzuk nire lagun eta alderdikide Oxel Erostarbek, bere ohiko lotsagabekeriz titular aparta oparitu zigun Argia aldizkarian: "Kazetariei ez zaizue interesatzen Aralarrek egiten duen politika".Nik xehetasunen bat sartuko nioke. Batzuetan interes handia pizten dugulako. Orain hamabortz bat egun hauteskundeetara gure proiektua defendituz aurkeztuko ginela erran genuen, eta orduan bai kazetari pila gure egoitzan! Lepo!Gaur, argazki polita egin ahal izan dugu. Tolosa, Zarautz, Deba, Mutriku, Elgeta eta Aretxabaleta UEMAn sartzeko proposamena eginen dugula aurreratu dugu. Baina al...
Irakurri mesedez berri hau (egin klik gainean handiago ikusteko): Harrituta? Ba, segi irakurtzen, testuak jarraitzen baitu eta argazkian ikusten ez denez, kopiatu egin dut; hona hemen: "Señala amablemente que no quiere polémicas en este asunto; que este artículo recogido en el Boletín Oficial del Estado del pasado 7 de octubre viene a sustituir a uno anterior que era vago y menos conciso.La convocatoria de ayudas especifica que sólo podrán acceder a las ayudas públicas los centros que cumplan ciertos requisitos, entre ellos, el relativo a la ausencia de símbolos «ofensivos». También recuerd...
Euskadi Saria eman diote Manu Leginetxeri (Arratzu, 1941). Ikustekoa izan da sari horien inguruan azkenaldian ibili den nahaste eta eztabaida. Nik, gaur, aitzakia gisa erabiliko ditut (zilegi bekit), Manu Leginetxe ekartzeko gure honetara.Duela urte asko irakurri nuen haren lehenbiziko liburua, El camino más corto, eta benetan ume (gurasoen liburutegian ibili zale) haren barrenean sarturik geratu zen azpildurarik gabeko jardun hura. Beste garai batzuk ziren; orduan, kazetariak abenturazale zoro batzuk ziren, parabolikarik gabeko mundu batean, Arratzu Gernikarena zen denboran. Kapuscinski-re...
Albiste kezkagarriak dakartza youtube-ko bideo honek kazetaritza eta egunkarien inguruan. Internet eta teknologia berrien gorakada eta azkartasunak eragindako ahulduraz ari gara. Datuak hor daude: interneteko edizioak etengabe haziz doaz eta egunkarien tiradak murriztu egiten dira. Gero eta zailagoa suertatzen da gizartean, erosotasunari aurre egin eta egunkaria erostera jaistea etxean internet konexioa izanda. Bestalde, abantaila du sareak, dohainekoa da eta bizkorragoa. Ekologikoagoa ere bai, nahi izanez gero.Arerio handia du prentsa tradizionalak aurrez aurre. Berritu ala hil. Hori...
Gaurko artikuluaren izenburua Berriki blogan egiten diren galdera bat da. Ikus-entzunezko edota kazetaritza ikasketetan ordenagailuen, eta nola ez, internetaren erabilera sustatzen ari dira.Baina klasean Wifiren bitartez konektaturik egoteak ondorioak dakartza, onak zein txarrak. Ikasleek informazioa momentuan bila dezakete, eta dudak azkartasun osoz argitu. Hala ere, badira internetarekin burua galtzen dutenak, eta klaseari ez diote kasurik egiten, MSNarekin eta beste aplikazioa batzuekin pasatzen dute denbora. Hemendik luzatzen dudan irtenbidea hau da: irakasleak Wifia momentuan konektatz...
Joxe Aranzabali Faroan irakurri nion kazetari multimediari buruzko artikulua. Pozik antzematen zitzaion Aranzabali berrikuntza hori dela-eta. Nik, ordea, beti izan dut zalantza gauza asko eta denak ondo egin litezkeen, eta zalantza baino kezka nuen gauza asko egitean galtzekotan zerk galtzen zuen. Aranzabalek gehiegi idealizatu zuela iruditu zitzaidan, eta horrela frogatu nuen gerora Debagoieneko hitzaldi batean:Han zen kazetari multimedia. Bideo kamerarekin irudiak jaso zituen lehenik, handik eta hemendik. Argazkia atera zuen ondoren, baina argazki kamera atera aurretik koadernoa eta bolig...
Gaurkoan podcast delakoarekin aritu gara lanean. Erreminta oso baliagarria da audio artxiboak landu eta zabaltzeko. Hasieran Audacity programan eta ondoren Boomp3 webgunean artxiboa igoz, blogean entzuteko aukera dago. Oraingoan kazetaritzako 5 w-en inguruko azalpena da behekoa. boomp3.com
Datuak bildu nahi nituen hona, ustelkeriaren euskal artisten lanak aipatu. Ezinezkoa ordea. Zifra saldak nire hitzak estali? Ezta pentsatu ere! Blog baterako baino, ikerketa lanetarako gaia da ustelkeria. Ez al da Pepe maitearen lekukoa hartuko duen kazetaririk?Ustelkeria kasuei buruzko informazioa korapilatsua da: zifrak, izenak, harremanak, datak, organigramak... zakarregia inor entretenitzeko ezta? Aitortu behar dut neuk ere, informazio jale konpultsiboa, nekez jarraituko dudala luzaro eta zehaztasunez horrelako informazio hari bat. Baina samurragoak al dira kirol sailetakoek...
Kaixo lagun!! Pasa diren egunetan Azpeitiko Udalak Aukera Berdintasunaren Aldeko programa aurkeztu zuen. Hauen artean zuen interesekin bat egingo duen ikastaroa antolatu du. Ikastaroa kazetaritzari zuzenduta dago. Sexismoa Komunikabideetan da bere izenburua. Ikastaroan egoera sexismo hau aztertu eta nola saihestu azalduko da. Apirilaren 3an hasi eta maiatzaren 15erarte luzatuko da. Ostegunetan bakarrik izango dira bilerak. Azpeitiko Sindikatu Zaharrean, udaltzaingoaren egoitzaren gainean, emango dira solasaldiak. Ordutegia goizeko 9etatik 1...