Patxi Lopezek lehendakaritza lortu baino lehenago, irakasleak EAE-ko hauteskundeen inguruan presentazio bat egiteko eskatu zigun.Paulok, Ianirek eta nik egindakoa da hau, GoogleDocs eta Slideshare erabilita:View more OpenOffice presentations from oihanebenaran.
Maiatzak 10ean Rodrigo Rosenberg Guatemalako abokatua hil zen tirokatua. Berri honek daukan gauza harrigarriena zera da: lehenago bideo bat grabatu zuen abisatuz hilda bazegoen Guatemalako presidente den Álvaro Colom-en erruagatik izango zela. Dirudienez, abokatuak bazuen informazioa alkateak beste hilketa batean parte hartu zuenarena, eta hori omen zen bera hiltzeko arrazoi nagusia.Baina hori ez da dena. Jean Fernando Anleu izeneko guatemalar bat atxilotu zuen kasu honen inguruko gatazka batengatik. Gizonak Twitter sare sozialean Rosenberg-en hilketarekin zerikusia zuten errudun ekonomikoa...
Gmail-ek oraindik ere baditu liluratzeko tresnak. Irakasleak erakutsitako azkena: Google Calendar. Agenda moduko bat da, online erabiltzen dena. Ez zara agenda begiratzeaz gogoratu ere egin behar, zure gmail kontura bidaltzen dizulako ekitaldi edo eginbehar bakoitzaren abisua. Gainera, eguna ez ezik, ordua ere aukeratu dezakezu, eta deskribapentxo bat idatzi ekintza bakoitzaren inguruan.Dena den, nire aburuz badauka eragozpen bat: eskuragarritasuna. Momentu jakin batean zer edo zer apuntatu nahi baduzu ahaztuta zenuelako, ordenagailu baten bila hasi behar zara. Gainera, nahiz eta ordenagail...
Bazen garaia nire inguruan zer edo zer jakiteko! Bai ba, Donostiarra naiz. Amara auzokoa, zehazki esanda. Hiri polita, auzo ezin hobea... Gustuko dut horren hiri handia ez izatea, segurtasun eta familiartasun sentsazioa ematen baitu.Dena den, esan beharra daukat ni pasaiatarra naizela izatez, hor eman bainituen nire lehenengo lau urteak. Zehaztasun gehiago izan dezan testu honek, hementxe daukazue nire bizilekua gaur egun:tagzaniapaste Nire etxea
Lehengo astean hitzaldi bat izan genuen (beste bat, bai) Hasier Etxeberriak eskainita. Laster kaleratuko duten proiektu baten inguruan hitz egin zuen: ZuZeu.Web gunean dioen bezala, “albistari” bat izango da. Bertan, edozeinek igo dezake albiste bat, bideo bat, bitxikeriaren bat… Eta gainera kanpoan dauden euskaldunek edozein tokitako erreportaiak egiteko gai izango dira. Honetatik guztitik hoberena? Euskaraz izango dela. Hasier Etxeberria.
Lehengo astean hitzaldi bat izan genuen Unibertsitatean ikus-entzunezko kazetaritzaren inguruan. Horretarako, Goiena-ko zuzendaria (Iban Arantzabal) ekarri zuten, bertan dituzten arlo ezberdinei buruzko informazioa ematera. Beste ikus-entzunezko taldeetatik ezberdintzen duena edukiak euskara hutsean direla da.Goiena lau euskarri edota gehiagok osatutako informazio iturria da: Telebista, irratia, internet, papera... Sakeleko telefonoa omen da hurrengoa.Gai honen harira, gaur egun plurifuntzionala izateak duen garrantziari buruz egin zuen hitz. Orain ez da nahikoa gauza batean iaioa izatearek...
Norbait nire helbide elektronikoan sartuko balitz, zabortegi zibernetiko bat delakoan egongo litzateke. Bai, hamaika sare sozialetan kontuak dituen horietako bat naiz: Facebook, Fotolog, Twitter, Tuenti, Myspace, Netlog, Last.fm,… Erotzeko modukoa.Dena den, badu bere alde ona; sare sozialen baten inguruan lan bat egin beharrez gero, izugarri dauzkat aukeran. Lan honetarako MySpace aukeratu dut (Tuenti-a ikusiegia baitago, ezta?).Zaila zait gogoratzea noiz sartu nintzen MySpace-ren munduan. Urte bat? Bi? Ez dakit. Arrazoiaz ere ez naiz oroitzen, baina norbaiti arrazoiren bat eman behar banio...
Aurkezpen bat egin beharra eta zer hobe euskal artista bati buruz egitea baino? Beno, euskaldun jaiotzez, nazioartekoa baita bera. Joan den urtean ateratako argazki batzuen bitartez eta ahalik eta hitz gutxien erabiliz, bere artea azaltzen saiatu naiz.Jaun-andreok, zuek guztiokin: Txillida Handia:TxillidaView more presentations from oihanebenaran.
Beno, beno, beno… Hementxe nago berriz ere irakasleak bidalitako beste lantxo batekin! Gaia? Delicious marka-gune soziala.Lehenik eta behin, zertan datzan azalduko dut: Delicious prentsari lotutako webgune bat da. Bertan, gustukoen dituzun berriak gehitu ditzakezu zure profilera, beste pertsonekin interesak banatu eta gehien gustatzen zaizkizun gaiak aztertu.Hala ere, ez pentsa pribatuki erabiltzeko zerbait denik besterik gabe. Izan ere, zure blogean edota Facebook-ean zure Delicious profilaren berri emateko aukera ematen dizu, Delicious-en munduan sartuta ez daudenak erakartzeko.Erabiltzek...
Beno, lehenago jada teknika hau erabili badut ere, lan honetan YouTube-ko bideo bat txertatu beharra daukagu.Aukeratu dudan bideoa nik grabatutakoa da (bai, badakit, nabari da, horren kalitate txarra izanik...).Lehengo astean Bilbora joan nintzen NoWayOut eta Dikers taldeen kontzertura. Donostikoa banaiz ere, bidaiak merezi izan zuen, elkarrekin egiten ari diren tour bat baita, Gira con un par deitua.Bideo honetan bi taldeak agertzen dira Dikers-en Dale gas abestia abesten. Ezinezkoa izan zitzaidan abesti guztia grabatzea, jendea alde batetik bestera dantzan baitzebilen.Hementxe bideoa: