Kategoria: hauteskundeak
- Dena da posible, nahi badugu -esan zuen hautagaiak. - Ez, ez dugu nahi -erantzun zioten, ozen, hautesleek.
Tira, hona lehen erantzuna, ez da gutxi. Eta eskertzen da. Dena den, hemen gure artean, aitortuko dizuet laguntzaile berezi honen bultzada erabakiorra izan dela uste dudala. Esker mila Xabier Etxanizi -ez galdu Berria-n idazten dituen Maratilak- eta, nola ez, Laura Mintegiri artikulua irakurri eta erantzuteko beta hartu izanagatik.Esperimentuak, baina, jarraitzen du: erantzun gehiago izango dira? Norena(k)? Egin apustu Jaun Andereok!@jozulin Oso interesgarria. Bat nator hainbat gauzarekin. 30etik gorakoak"belaunaldi galdutzat" jo zituzten. Inor ezin da galdu euskararako.— Laura Minteg...
Igandean Grezian egindako hauteskundeek zatiketa giroa handitu dute herrialde hartan. Aurretik egoera larrian aurkitzen zen; 2009an egindako hauteskundeetan garaile izandako Papandreu lehen ministroak (PASOK alderdi sozialdemokratako buruak), herritarren eta parlamentuko kideen konfiantza galdu ondoren, dimisioa aurkeztu zuen 2011ko azaroan, eta bere alderdiak Demokrazia Berria-ko kontserbadoreekin eta LAOSeko eskuindarrekin gobernu berria osatu behar izan zuen, Troika-k (Europako Batzordea, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Banku Zentrala) agindutako murrizketa neurriak aurrera eramatek...
Igandeko hauteskunde orokorrek erreakzio ugari sortu dituzte dagoeneko. Euskal Autonomia Erkidegoan, urrutira joan gabe, Amaiurrek, EAJk eta Ezker Batuak adierazi dute (bakoitzak bere aldetik) hauteskunde autonomikoak aurreratzea komeniko litzatekeela. Eztabaida hau ez da berria; asko-gutxi 2009ko hauteskundeen ondotik sortu zen, orduan aukeratutako Legebiltzarrak ez zituelako EAEko gizartearen sentsibilitate guztiak ordezkatzen. Hain zuzen, hauteskunde horietan ezker abertzale ofiziala legez kanpo egonda lortu zuen bloke "konstituzionalistak" (PSE-PP-UPyD) eserlekuen gehiengoa, eta horr...
Kanpainan zehar ez dut ezer idatzi hemen, baina gaurkoan hauteskundeen emaitzei buruz aritu nahiko nuke. Oraindik alderdiak emaitzen liseriketa egiten ari diren arren, badoaz kontuak pixkanaka argitzen, eta ondorio batzuk atera genitzake honezkero.Lehen puntu bezala, aipatu daiteke kanpaina inoiz ez bezalako normaltasunez (nik neuk gogoratzen dudala behinik behin) egin ahal izan dutela alderdi politikoek, eta, nahiz eta gaur-gaurkoz Sortu legez kanpokoa izan, joera politiko horretako jendeak beste aukera baten alde egin du kanpaina (Bildu). Bilduren inguruko sasi-epaiketa horiei buruz aurre...
Hauteskundeak izan dira Hego Euskal Herrian. Udal hauteskundeak, besteak beste. Eta euskararen gaia oraingo honetan ez da agendaren lehen lerroan izan. Nahiz eta udaleko hizkuntza politika garrantzia handikoa izan.Bilduk emaitza ikaragarriak izan ditu, batez ere euskararen arnasguneak diren herrietan. Herri askotan gehiengo osoa izan du. Eta kanpainan zehar, Bildukoei entzun diegu Uema indartzeko asmoa. Ea hala den. Bizkaian hainbat herritan dute horretarako aukera (Bermeo, Dima, Ea, Elantxobe, Gamiz-Fika, Larrabetzu, Lekeitio, Mañaria, Meñaka, Nabarniz, Ondarroa eta Zeberion), Gip...
2011-05-22 HauteskundeakLUIAONDOElecciones 22-05-2011UDALA / Ayuntamiento:Erroldako hautesleen kopurua / Nº electores censados: 855Botoa eman duten hautesleak Electores que ha votado: 585Emaitzak / Resultados: BILDU: 238AIARA BATUZ: 133EAJ/PNV: 109PP: 43PSOE-EE:  ...
Maiatzaren 18an, arratsaldeko 8:00etan, Irurtzungo Plazan burutu zen BILDU-ren ekitaldia. Bertan Uharte-Arakil, Arakil eta Irurtzungo zenbait lagunek hartu zuen parte. Guztira 110-120 lagun hurbildu ziren ekitaldia. Lehenengoa Oihana Olaberriak, Arakilgo Bilduren alkategaiak, hartu zuen hitza eta Arakilgo herrietarako prestatu duten egitaraua eta asmoak azaldu zituen. Gazteriaren partaidetasuna eta hautagai guztiak euskaldunak izatea azpimarratu zuen. Bigarrenean, Benat Jauregik hitz egin zuen azpimarratuz jende gaztearen garrantzia udaleko jardunean. Ondoren, Eider Carrionek, Ir...
BIHAR, MAIATZAK 18, ASTEAZKENA IRURTZUNgo PLAZAn ARRATSALDEko 8,00etan IRURTZUN / ARAKILgo BILDUren mitina
Hauek dira Irurtzunen Bilduk aurkeztutako zinegotziak: EIDER KARRION IÑAKI RAZKIN FELIX MENDIA SANTOS IRAGI GOIZARGI NAVARRO JUAN CARLOS BERAZA MARIVI ASTIZ DANIEL PEREZ FLAMARIQUE PATXI FLORES ANGEL NAVARRO IÑAKI ARROKI
ESKUBIDE GUZTIEN ALDE. ILEGALIZAZIORIK EZ lemapean egin zen asteartean kontzentrazioa Irurtzungo merkatuan. Momentu garrantzitsu honetan faxismoari aurre egin behar zaio. PSOE-k eta PP-k ez dute sinesten haien antolatutako demokrazian. Borroka eta gizarte aktibazioa dira bideak.
Ez dizut entzun nahiGarraio publikoa eskasa eta garestia delaZure herriko kiroldegia txiki geratu delaUdal Musika Eskolan ikasle kopurua mugatua dutelaZure seme-alabek eskolako jantokian gero eta txarrago jaten dutelaEuskaltegia gero eta garestiagoa delaEz dizut entzun ere egin nahiZure lanean zortziren lekuan lau zaudetela eta ondorioz lanez itota zabiltzatelaZure ardura diren senide nagusiak edo gaixoak zaintzeko laguntzak eskasak, urriak, ezdeusak direla eta, heltzekotan, berandu -dramatikoki berandu- heltzen direla.Ez dizut horrelakorik entzun nahi baldin eta -berriro ere- eskuinari -ho...
Kostata, baina iritsi da albiste lasaigarria: Konstituzio Auzitegiak onartu egin du Bildu koalizioak eskatutako babes helegitea, eta, ondorioz, hil honen 22an izango diren udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko aukera izango du, beste alderdi guztien eskubide eta betebehar guztiekin. Pozgarria, benetan, herri honen normalizazio politikoa nahi dugun guztiontzat!Egungo egoeraren antzekorik ez dut ia gogoratu ere egiten. Datozen hauteskundeotan, su-eten sendo bat izango dugu, eta, aldi berean, herritarrek gustokoen duten zerrendari eman ahal izango diote botoa, baliogabe geratzeko beldur...
Bistan da zein den PPSEren asmoa datozen hauteskundeei begira: aldundiren bat ere, aurretik ostutako Eusko Jaurlaritzaz gain, eskuratzea. Kosta ahala kosta egin nahi dute eta, horretarako, edozer baliatuko dute; nagusiki, jakina, ezker abertzalearen ilegalizazioa luzatzea. Izan ere, badakite jakin horrelaxe bakarrik lor dezaketela euskal ogasunen diruetan ere eskua sartzea. Francisco Lópezek eta Andoni Basagoitik, lehengo lepotik burua, kalkuluak eginak dituzte eta pentsatu dute Eusko Jaurlaritzarekin egindako gauza bera egin dezaketela, orain ere, aldundiekin. Arabakoa esku-eskura dute le...
Erresuma Batuan hauteskunde osteko negoziazioetan darraite oraindik. Aurreko barikuan bertan kontserbadore eta liberal demokraten arteko elkarrizketak hasi ziren, baina, aldi berean, alderdi liberal demokratako kideak laboristekin ere negoziatzen ari dira. Kontua ez da uste bezain erraza; liberalak zatituta daude gai honetan. Hala, beraietako batzuek (Eskoziako gehienek adibidez) ez dute ontzat ematen kontserbadoreekin akordioa lortzea. Alderdiko sektore eskuindarrenak aldiz (Nick Clegg burua hor tartean legoke) ez omen du laboristekin gobernu aurrerakoia egiterik nahi.Sorpresa izan zen atz...
Erresuma Batuko boto zenbaketa amaituta (eserleku bat falta da, baina hautagai baten heriotza dela eta maiatzaren 27ra arte atzeratu dute) emaitzak ezagutzen ditugu. Atzo gaueko lehen inkestek ziotenaren haritik, honela geratu dira alderdi nagusiak:kontserbadoreak izan dira garaile, bai botoetan (%36,1) baita eserlekuetan ere (306 eserleku). Gehiengo absolutua lortzeko 20 eserlekuren faltan. laboristak bigarren, botoen %29a eta 258 eserleku lortuta; liberal demokratak hirugarren, uste zena baino emaitza kaxkarragoekin, botoen %23 eta 57 eserleku.Hortik aparte, Eskozia eta Galesko abert...
Aspaldian blog honetan ezer idatzi gabe, gaurko eguna baliatu nahiko nuke Erresuma Batuan (United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland) gaur egingo diren hauteskundeei buruz gogoeta txiki bat egiteko.Britainia Handian eta Ipar Irlandan, orotara, 650 diputatu hautatuko dituzte. Sistemak ez du zerikusirik Hego Euskal Herrian ohituta gauden hauteskunde sistemekin. Britainia Handia eta Ipar Irlanda 650 barruti txikitan banatuta daude (constituencies deitutakoak) eta bakoitzak ordezkari bakar bat bidaltzen du Londresko House of Commons-era (parlamentu britainiarraren hiru adarretatik he...
Horrenbeste burukomin sortu zituzten hauteskundeen inguruko aurkezpentxo bat egin genuen, Jone Etxabe, Izaskun Fernandez de Arroyabe eta nik. Hauteskunde hauek zer hitzegina eman zuten, bai horixe! Oraindik gehiago hitzegin nahi baldin baduzue eta gaiarekin ez bazarete aspertu, ikus ezazue!
Martxoaren 1ean egondako hauteskuneden inguruko powerpointa ustezn dizuet hemen.
Patxi Lopezek lehendakaritza lortu baino lehenago, irakasleak EAE-ko hauteskundeen inguruan presentazio bat egiteko eskatu zigun.Paulok, Ianirek eta nik egindakoa da hau, GoogleDocs eta Slideshare erabilita:View more OpenOffice presentations from oihanebenaran.
Hauteskundeak aspaldi izan baziren ere lehendakari berria orain jarri da.