BILDUREN EKITALDIA IRURTZUNEN
Maiatzaren 18an, arratsaldeko 8:00etan, Irurtzungo Plazan burutu zen BILDU-ren ekitaldia. Bertan Uharte-Arakil, Arakil eta Irurtzungo zenbait lagunek hartu zuen parte. Guztira 110-120 lagun hurbildu ziren ekitaldia.

Lehenengoa Oihana Olaberriak, Arakilgo Bilduren alkategaiak, hartu zuen hitza eta Arakilgo herrietarako prestatu duten egitaraua eta asmoak azaldu zituen. Gazteriaren partaidetasuna eta hautagai guztiak euskaldunak izatea azpimarratu zuen.

Bigarrenean, Benat Jauregik hitz egin zuen azpimarratuz jende gaztearen garrantzia udaleko jardunean.

Ondoren, Eider Carrionek, Irurtzungo hautagaiak, hitz egin zuen laburbilduz Irurtzungo programa. Azpimarratu zuen bizi dugun egoera ekonomikoa kaskarra eta Bilduk dituen asmoak kulturan, hirigintzan, euskaran, kirolean eta gainerako arloetan.

Hurrengoa, Bikendi Bareak irakurketa politiko orokorra egin zuen. Ireki den aro politiko berria eta gizartean sortu den ilusioa azpimarratu zuen.

Bukatzeko, aurresku bat dantzatu zuen Iker Alegrek, hautagi eta Irurtzungo Plazan zeuden partaide guztiei omenez.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: