Durangoko Azoka gerturatzen ari den honetan, hona hemen 2026ko euskarazko literaturako liburuen behin-behineko zerrenda. Kantitatearen aldetik, bederen, ez dago aitzakiarik. Oharrak: 1) Parentesi artean ageri dena Berria egunkariak liburuaren berrieman zuen eguna da. 2) Itzulpenak ere euskal literatura dira, jakina, baina zerrenda honetan euskaraz sortutako eta lehen argitapena hala izan duten liburuak baino ez dira agertzen. 3) Azken eguneraketa: 2026-11-08. 1. Eleberria AESE, Mikel: Nuestro único territorio libre. Gure territorio libre bakarra. Donostia, Mike...
XV Ez da beharrezko jauntzirik izaitea: suia aski eta ganbara bero-bero da. Amontegin bapo ibili gara elkarreki eta geroko denboran ere ibili gara bapo, janean ibili ere, gaztena egosiak jan eta jan ibili ere. Neskok bai direla gaztenak ere: gaztenak barnerat eta molkotza kanporat. Ura ausarki bazuten, balekibale. Hirur oren laurdenxka eman dugu elkarri ekinean; gaztenek tripabesta ekari digute, eta kanapean halako estalgi goxoaren pean filme bat ikusi dugu: Completement cramé ! Udan eta orai, larrazkenean. Orbela orotan, oro hostorri ilunez...
Mundu zabalean gertatzen ari zenaren inguruko ezagutza urriz irudikatzen ditugu gure aitona-amona eta arbaso baserritarrak, auzotik eta herritik haragoko informazioa jasotzeko biderik gabe munduaren martxaz jabetzeko ezinduta. Geu ere, neu bai behintzat, ez al gaude ezagutze eta jabetze falta horretatik gero eta gertuago? Ez orain, gure kasuan, albiste eta informazio faltaz, jakina; albiste eta sasi-albiste, informazio eta sasi-informazio maiz kontrajarrien betekadaren ondorioz baizik.
Kategoriak
Azken iruzkinak
2026-02-16 08:57 #1
joan mari beloki kortexarena 2025-12-16 16:49 #3
2025-12-16 14:17 #4
Mikel Asurmendi Agirre 2025-11-26 11:59 #6
Fucktotum
Ergelkaria
jkarteaga