Untxi ilustratua

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-10-12 18:56

Bezeroak zerbitzariari deitu zion. Platerari seinalatuta, zera esan zion haserre:

-Adarra jo nahi didazu? Untxiak miau egin du!

-Jauna, sukaldaria aztia ere bada, badakizu, untxiak kapelatik ateratzen dituen horietako bat. Oso untxi ilustratuak dira, eta katuen hizkuntza ere badakite. Hain zuzen ere, horrexegatik dator mundu guztia gurera, hildakoan ere miauka egiten duten untxiak jatera, horretarako urrea ordaindu behar badute ere.

Bezeroak platerekoa jan, urrea ordaindu eta pozarren alde egin zuen, tripetan oraindik miaoka zebilkion  untxi ilustratuaren jakinduriaren zaporearekin.

 Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: