Kategoria: mikroipuina
Basoaren bestaldeko auzoko berriak gure etxera gonbidatu ditugu. Afalondoan, elurrak errepidea zuritu duela eta, bertan gelditzeko esan diegu. Euren gelara lagundu ditugu, kandelak eskuan, ekaitzaren ondorioz argia eten baitute. Atea zabaldu eta barrurantz bultzatu ditugu, goxoki. —Eta hemen duzue gure etxeko sekretutxoa: gonbidatuen hilobia. &...
Esku hark begiak itxi zizkidanean, Herioren xuxurlak esku izoztu baten antzera laztandu ninduen: —Galarazita dago itzartzea. Debeku perfektuena iruditu zitzaidan. Bernardo Kapanaga
Alua!, esan nion zakil intsumisoari. Bernardo Kapanaga
Hildakoen burezurretan belarria paratuta, haien ametsak entzuten dira. Nothing Forever
Ingurrazti hegalariak goitikatzen zituen herensuge bizkaitarrak eztul inperialistak desarratzen zituen gorpu sabeliztunari poto abangoardistaz hornitutako sarkofago bertsolariak jaurti zizkionean, hau ere artea da esan zion jainkokume talo-jale batek txantxarrak inauguratzen zituen lehendakari-bonsai bati. Kapez Kap
Emazteak, ohetik, azken desioa esan zidan: haren jaioterrira joan eta etxearen aurrean zegoen pikondoaren azpian lurperatutako kutxatxoa bilatu behar nuen. Barruan erloju bat topatuko nuen, umezaroko altxor preziatua. Ordu askoko bidaiaren ostean, erraz topatu nuen etxea eta pikondoa. Haren azpian neskato bat zegoen jesarrita. Kutxatxo bat zuen altzoan, eta bertatik erlojua atera eta eskumuturrean jarri zuen. —Badabil oraindino! —esan zidan. Neskatoaren begietan, emaztearen desio betea ikusi nuen. &nb...
Zein argazkitan hasi zen gure aitaren begirada alzhemeirtzen? Bernardo Kapanaga
Jimmy Navajas bigarren mailako errepide batetik zihoan bide bazterrean neska bat ikusi zuenean, auto-stop egiten. Galgari eragin zion, neskaren planta ederrak erakarrita. Atzeko atea zabaldu eta tutik ere esan gabe jesarri zen. Ispiluan begiratuta, neskaren aurpegiak iretargia zirudien, eta haren soineko zuri luzeak modu estrainioan egiten zuen distira. Jimmy berba egiten saiatu zen, baina lehenengo galderarekin neska atzeko jarlekutik desagertuko zela iruditu zitzaion, eta isilik jarraitu zuen. Halako batean, baina, errepideko errebuelta bihur batera hurbiltzen ari zirela, neskaren...
Nire gainean zetzan aitita Andresen zurrungak entzun nituenean ulertu nuen heriotza bezain luzea izango zela insomnioa. ...
Edelviro Gonzalez, Uruguayko lasterkaria, modu bitxian bihurtu zen ospetsu: Mexicoko olinpiadetako maratoian parte hartzen ari zela, desagertu egin zen. Laugarren zihoan, baina hirugarrena ezin harrapatu. Azken kilometroan zeudela, hara zer gertatu zen: estadioko pistara zeraman tunelean sartu zen, sartu, baina ez zen egundo estadioan agertu. Tunelak irentsi zuen antza, haren berririk gehiago ez dugu izan eta. &nbs...
Edelviro Gonzalez, Uruguayko lasterkaria, modu bitxian bihurtu zen ospetsu: Mexicoko olinpiadetako maratoian parte hartzen ari zela, desagertu egin zen. Laugarren zihoan, baina hirugarrena ezin harrapatu. Azken kilometroan zeudela, hara zer gertatu zen: estadioko pistara zeraman tunelean sartu zen, sartu, baina ez zen egundo estadioan agertu. Tunelak irentsi zuen antza, haren berririk gehiago ez dugu izan eta. &nb...
—Zergatik ibiltzen zara hain astiro? —galdetu zion erbiak dortokari. —Zahartzarora heldu ahal izateko —erantzun dortokak. Bernardo Kapanaga
— Nahi duzue beharrik egin gabe bizi? —itaundu zien Djehak oasiko biztanleei. Gizon hark ospe handia zuen. Jakitun handitzat zuten. — Bai! —oihu egin zuten haren inguruan bilduek. — Bada, erantzuna jakiteko, zuetako bakoitzak dirham bat eman behar dit. Denek eman zioten dirham bana, baita ume txikienek ere. Orduan, Djejak astoari arre esan eta astiro-astiro urrundu zen oasitik. (Joseba Sarrionandiaren Galdera ipuinaren aldaera) Bernardo Kapanaga
Nasan itxaroten ari zen jendeak izuturik ikusi zuen trena hurbiltzen eta gizon hura errail artera jauzi egiten.Biharamunean, egunkari guztietan agertu zen gizon hura, trena gelditzea lortu baitzuen bere buruaz beste egitera zihoala.Bernardo Kapanaga
Ahotsa ez izateak ondorio larriak izan ditzake, pentsatu zuen barraskiloak gizonezko haren zapataren zoruak zerua ezkutatu zionean.Bernardo Kapanaga
Indigenari arretaz begiratuta, aspergarria eta nagia iruditu zitzaion Robinsoni. —Hobeto pentsatuta, Astelehen deituko dizut. Ez zekien beltz haren hizkuntzan hitz horrek hil nazazu esan nahi zuela. Bernardo Kapanaga (Aster Navas idazlearen Náufragos mikroipuinean oinarritua)
Istripu-simulazio hartan benetako istripua izan zuten: auto batek hildakoarena egiten ari zen gizonezko bat zapaldu zuen, eta hil-gogor utzi. Espaloietan bildutako ikusleak txaloka hasi ziren, hain erreala zirudien... Bernardo Kapanaga
—Nola esan behar da, erantzun galdera hauek ala erantzun galdera hauei? —Ez diot galdera horri erantzungo. &...
Kategoriak
Azken iruzkinak

Irakaslea Balioetikoak 2023-02-04 09:21 #1

2022-05-13 10:15 #3

2022-05-13 09:36 #4

2022-05-13 09:35 #5

2022-05-12 10:38 #6

2022-05-12 09:52 #7

Unai Guzman Maguregi 2022-05-04 14:03 #8

Unai Guzman Maguregi 2022-05-04 14:02 #9
