Azken guraria (2)

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2025-08-16 22:24

Aulki elektrikoan jarri baino lehen, funtzionarioak zera galdetu dio hiltzera zigortuari, ea zein den bere azken guraria. 

-Presidenteak telefonoz deitu dezala,  nire zigorra berresten duela agintzeko.

Justu momentu horretan, telefonoak jo du.

Funtzionarioak telefonoa hartu eta arreta handiz entzun du.

-Presidentea izan da -esan dio kondenatuari.

- Eta? Aintzat hartu du nire azken guraria?

-Jauna, zorionak. Orain arte sekula ez du aintzat hartu agintari batek herritarren guraririk. Zeu zara hori lortu duen lehena.

Eta, mugimendu goxo batez, aulkian jesarrarazi du.

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: