Behiaren begirada

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2025-06-20 12:01
1

Behiak Abiadura Handiko Trenari begiratu dio, ziztu bizian bere larrerantz hurbiltzen.

"Hain arin dator, ez da konturatuko larre honetan dagoela belarrik goxoena", pentsatu du.

Trena paretik pasatu eta paisaian urrundu da, behiaren hausnarketaz konturatu barik.

"Zuretzat Adimen Artifiziala, sekula ez duzu izango nire begirada naturala", pentsatu du, eta, begirada trenetik belarrera eramanda, bere lau urdailak elikatzeari ekin dio berriro ere.

Baina trena urrunegi dago behiari begiratzeko, eta, gainera, bere Adimen Artifizialaren abiadura ez da behien pentsamenduak irakurtzeko bezain azkarra.

Bernardo Kapanaga

 


Utzi iruzkina: