Insomnioaren eragilea

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2025-11-06 11:12

Azkenean, ikertzaileek identifikatu dute zein den insomnioaren eragilea. Hala azaldu du aditu batek: "Jendeak ardiak zenbatzen ditu, eta, horri esker, lokartu egiten da. Batzuek erraz lortzen dute, nahikoa dute dozena bat ardi zenbatzea. Beste batzuek, aldiz, artalde handia behar dute loak hartzeko. Zer gertatzen zaie baina insomnioa dutenei? Bada, gure ikerketak frogatu duenez, ardiak zenbatzen ari direla, bat-batean otsoa agertzen da eta ardi guztiak akabatzen dizkie. Hori dela eta, berriro hasi behar dute ardiak zenbatzen, baina prozesu hori etengabe errepikatzen da, Sisifori harriarekin gertatzen zitzaion zigorraren moduan".

Bernardo Kapanaga

 

 


Utzi iruzkina: