Ilustrazioa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2025-05-15 14:07

"Realak kuatro-uno galdu zuen atzo", kantatzen zuen Xabier Letek Gizon arruntaren koplak abestian. Neu ere gizon arrunta naiz, eta, kantu horretako gizonaren antzera, komunera noanean periodikoa leituz ilustratzen naiz, eta egunkaririk ez badut eskura dudan edozer hartzen dut trantze estu horretan denbora emateko, baita txanpu-poteak ere. 

Gaur antidepresiboen kutxatxoko erabilera-orria hartu dut. Beldurrezko literaturatzat hartu beharko lirateke orri horiek, batez ere NAHI GABEKO ERAGINAK atala. 

Irakurri eta berehala konturatu naiz zergatik natorren hainbeste bider komunera: pilulek  beheranzkoa eragiten dute.

Hortaz, pentsatu dut egongelako entziklopedia komunera ekartzea: ez dakit depresioa gaindituko dudan, baina sikiera ilustratua izango naiz.

 

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: