Iruzurra
Bolari begira, etorkizun iragarleak bizitza luzea iragarri zion.
Saioa amaituta, iragarleak bere zerbitzuen zenbatekoa esan zion. Bezeroa zeken hutsa zen, eta lapurreta iruditu zitzaion. Aulkitik altxatu eta, haserre-plantak eginez, zera esan zion:
-Ez duzu nire etorkizuna asmatu eta orain kobratu nahi didazu? Ez dut iruzur hau onartuko!
-Jauna, bolan argi eta garbi ikusi dut...
Iragarleak ez zuen esaldia amaitu: bezeroa jakatik pistola bat ateratzen ikusi zuen.
-Koplak! Ni ez nauzu engainatuko!
Eta bolak zioena gezurtatzeko, tiroa eman zion bere buruari.
Bernardo Kapanaga
Iruzkinak
Utzi iruzkina: