Ura ardo bihurtzeko arriskuak

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2025-02-25 19:02

Kristorenak esan zizkioten Jesusi ardogileek, jakin zutenean ura ardo bihurtu zuela oturuntza hartan.

-Guri lehia egin nahian al zabiltza, iruzurgile zikin hori? Ea, erakutsi ardogintzan aritzeko baimena, osterantzean salatu egingo zaitugu.

Jakina, Jesusek ez zeukan inolako baimenik, eta, batzuek diotenez, ardogileen salaketagatik atxilotu, epaitu eta hiltzera kondenatu zuten.

Eta, zigor gehigarri moduan, gurutzean hilzorian zegoela, ozpina edanarazi zioten.

  Bernardo Kapanaga

 

 

 


Utzi iruzkina: