Kondaira bat

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2025-07-20 16:21

Kondaira batek dio badagoela pago bat Otxandiotik Mekoletara doan galtzadan zeinen barrualdea hutsik dagoen. Bada, iluntze baten pago barruan sartu eta gau osoa bertan ematen baduzu, biharamunean, itzartzen zarenean, hantxe agertuko zara, eta ez mende batzuk arinago auskalo zer parajetan.

Hori bai, kondairak dio gorputza minberaturik itzartuko zarela, eta kristoren lelo-aurpegiaz.

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: