Azken guraria
Aulki elektrikoan jarri baino lehen, funtzionarioak zera galdetu dio hiltzera zigortuari, ea zein den bere azken guraria.
-Presidenteak telefonoz deitu dezala, nire zigorra bertan behera uzten duela agintzeko.
Justu momentu horretan, telefonoak jo du. Funtzionarioak telefonoa hartu eta arreta handiz entzun du.
-Presidentea izan da -esan dio kondenatuari.
-Eta? Aintzat hartu du nire azken guraria?
-Jauna, noiz ikusi da agintari bat herritarren gurariak aintzat hartzen?
Eta, mugimendu goxo batez, aulkian jesarrarazi du.
Bernardo Kapanaga
Iruzkinak
Utzi iruzkina: