Printze lotia
Behin printzesa batek entzun zuen printze loti bat zegoela baso batean, ehun urtez lotan zegoena. Harenganaino heldu, eta musua eman zion.
Orduan, printzesa, insomnioaren gaitza zuena, harriak lez geratu zen lo.
Eta erresuma hartan, printzea eta printzesa lo seko zeudenez, errepublika aldarrikatu zuten.
Eta hala bazen ez bazen, sar dadila ipuin hau Bilboko metroan, eta ager dadila Urdulizen.
Bernardo Kapanaga

Iruzkinak
Utzi iruzkina: