Errusia, erakargarria munduan

belokijmari@gmail.com 1700442561683 EUSKAL HERRITIK | 2024-09-18 02:41
1 15

belokijmari@gmail.com 1726620824143

ZUZEU webgune honetan ere, “Mendebalde” deituriko leku guztietan bezala, errusofobia antzematen da. Oso zabalduta dagoen fenomenoa baita. Gaitza dei diezaiokegu. Gaitza, birusak barru-barrutik eragiten digun bezala, errusofobiak erraietatik egiten baitigu kalte. Kasu gehienetan, errusofobia ez da arrazoi eta argudioetan oinarritzen den zerbait, sentsazio eta sentimenduetan baizik. Beste modu batera esanda, irrazionala da.

Sistemak komunikabideen bitartez gure baitan txertatu digun birus honek egiten digun kalteari aurre egiteko, Russia Today telebistaren AHI LES VA! programaren atal bat ekarri nahi izan dugu hona. Programa honetan Iñaki Gil de San Vicente donostiarra eta Atilio Borón argentinarra mintzo dira, munduko ezkertiar askoren artean Errusia zergatik dagoen ongi ikusita azaltzeko asmotan. 17 minutu irauten duen bideo hau botika ona izan daiteke errusofobia gaitzak jota daudenentzat. Ontzi txiki honetan dauden pilula garrantzitsuenak hauek izan daitezke:

  1. Errusia ongi ikusia izateko lehen argudioa ezaguna bezain argia da: Errusiak egin zuen munduan izan den lehen iraultza sozialista, iraultza sobietarra. Planeta osoan sortu zen atxikimendu erraldoi haren arrasto handia geratzen da oraindik gaur egun. 90 urtez iraun zuen iraultza sobietarra galtzean belaunaldi batzuk ulertu dute zerbait garrantzitsua galdu genuela denok. “Mendebaldeak” ez baitu Errusia bakarrik mendean hartu nahi, subiranotasuna bilatzen duten guztiak baizik, horretarako erresistentzia egiten duten herriak zapalduz.
  2. Errusiak hartu zuen mendean Europan bortizki hedatu zen faxismoa, askatasunari eta eskubideei ate berriak zabalduz eta II. Mundu Gudari amaiera emanez.
  3. Egun geoestrategikoki Errusia da AEBen eta Europako haien morroien eraso bortitzaren jomuga nagusia. Hortaz, gaur inperialismoaren aurkako eragile nagusitzat hartua da Errusia eta atxikimendu handia sortzen du planeta osoan.
  4. Errusia Iñakik estatu burges subirano gisa definitzen du, bere independentzia sutsuki defendatzen duena eta bere barruan eta mundu osoan klaseen arteko indar oreka lortzen saiatzen dena.
  5. Atiliok dio Errusia kapitalista izan arren, iraultza sozialistaren garaiko konkista asko mantentzen duela: osasuna, hezkuntza, etxebizitza, garraioa… herritar guztientzako eskubide gisa. AEBetan dirurik ez duen gaixoa hil egiten den bitartean, Errusian behar duen arreta ziurtatua du.
  6. Errusian garrantzi handia dute tradizioek eta kulturak. Errusiako sistema oso errusiar erakoa da, desberdina. “Mendebaldetik” ulertzen zaila.
  7. Errusiako Gobernua “Mendebaldeko” eskuinarekin parekatu nahi duena akats izugarria egiten ari da analisian.
  8. Eta Errusia inperialista izatearen akusazioaren aurrean, zer?:
    1. Atilio Borón: ezezko biribila. Errusiak ez dauka base militarrik munduan barreiatuta. Hortaz gain, Gobernuak herriaren babesa du eta, orobat, BRICS eta multipolaritate osoarena. Errusiak ez zuen inoiz koloniarik izan Afrikan. Errusiak ez zituen errusiarrak bidali afrikarrak ehizatzera. Errusiak ez zuen inoiz lurrik konkistatu, ez zuen inoiz koloniarik antolatu. Beraz, desberdintasuna handia da Europako beste herrialdeek egindakoarekin alderatuta.
    2. Iñaki Gil: Errusia Afrikara hurbiltzen denean herri sinpatiaz hartua da, Sobiet Batasuna, Kubaren antzera, Afrikako deskolonizazio eta eskubideen aurrerapenean erabakigarria izan zelako. Eta laguntza diplomatiko, ekonomiko eta tekniko handia eman zuen kolonialismoaren aurka. Horrek sinpatia izugarria utzi zuen Afrikako herrialde askotan. Afrikaren eta Errusiaren arteko harremanak ezin dira inolaz ere alderatu herrialde inperializatu baten eta herrialde inperialistaren arteko harremanekin. Elkarrekiko harremanak ehundu dituzte, berdinen arteko harremanak. Bi aldeak bizirauteko ari dira, elkarrekin aliatu ezean zapalduak izanen direla ongi dakitelako. Afrikar hauek aurrez erasoak jasan dituzten herrialdeak dira, “Mendebaldearen” inperialismoak gauzatuak.

 

Bideoa: https://twitter.com/i/status/1783784015700341076

 

fucktotum 1576347124074

2024-09-19 22:48 #1

Oso interesgarria. Facebooken elkarbanatu dut.

belokijmari@gmail.com 1700442561683

joan mari beloki kortexarena 2024-09-20 02:00 #2

Eskerrik asko animoak emateagatik. Zer artikulugatik ari zara?

fucktotum 1576347124074

2024-09-20 13:19 #3

Post honegatik. Lehenago, duela hilabete batzuk, Errusiari buruzko beste post bat ere irakurri nuen.

belokijmari@gmail.com 1700442561683

joan mari beloki kortexarena 2024-09-21 01:22 #4

Mila esker artikulua zabaltzeagatik. Informazioa oso beharrezkoa da gaur egun. Komunikabide handiek elite globalistei komeni zaiena bakarrik eskaintzen digute eta.

fucktotum 1576347124074

2024-09-22 00:02 #5

Halaxe da, bai. Miguel Ruiz Calvo eta Negocios.tv gomendatu zenizkidan, eta askotan ikusten ditut. Asko ikasi dut, baina Errusiataz hitz egiterakoan askotan talka egiten dut ezkerreko zein eskuineko jendearen iritziarekin.

belokijmari@gmail.com 1700442561683

joan mari beloki kortexarena 2024-09-22 09:43 #6

Nire inguruarekin gauza bera gertatzen zait. Errusofobia oso zabalduta dago euskaldunon artean, Europa osoan bezalaxe. Gaitz hori sendatzeko informazioa zabaltzea bezalakorik ez dago. Horregatik, hain zuzen, hasi nintzen artikuluak idazten. BERRIA, ARGIA, GARA, NAIZ, ZUZEU, TTIPI-TTAPAk... argitaratzen dizkidate.

belokijmari@gmail.com 1700442561683

joan mari beloki kortexarena 2024-09-22 09:47 #7

YouTuben ikus daitezke ere Pascal Lottaz izeneko mutil baten elkarrizketak. Oso-oso aberatsak dira. Ziur zure gustukoak aurkituko dituzula berak egindakoen artean. Analista bikaina da.

fucktotum 1576347124074

2024-09-23 22:33 #8

Bai, irakurri ditut haietako batzuk. Kuriosoa da, baina gaur bertan feliziano bat naizela esan didate, Errusia NATOren aurka egiten ari den lorpenak direla eta.

belokijmari@gmail.com 1700442561683

joan mari beloki kortexarena 2024-09-24 03:16 #9

Felizianoa? Errusiarren garaipenarekin gozatzeagatik? Ez dakite zer galtzen duten. Ukrainakoa Errusiak aise irabaziko du. Guda Europara zabalduko ote den da hurrengo kontua. Orduan denok galduko dugu, nahiz eta orduan ere Errusiak irabaziko duen guda hori. Baina galerak handiak izan daitezke.
Beste bideo interesgarri batzuk Adrian Zelaiarenak dira. Oso sistematikoa da eta analisi zehatzak egiten ditu. Merezi duen beste analista bat.

fucktotum 1576347124074

2024-09-24 14:29 #10

Begiratuko dut, eskerrik asko. NATOren armamentua, munizioak eta teknologia ez dira amaiezinak. Kontua da Errusia hondoratuko zela uste zutela, eta hori ez da gertatuko. Gainera, soldadu kopuru izugarria bildu dezakete, eta NATOk, oso oker ez banago, arazoak eduki ditzake horretan. Bai, feliziano bat naizela esan didate jajajaj. Soilik NATO eta Europar Batasunaren bertsioa entzuten dutenak direla felizianoak erantzun diot.

belokijmari@gmail.com 1700442561683

joan mari beloki kortexarena 2024-09-24 15:28 #11

Telebista eta komunikabide nagusien "informazioa" bakarrik jasotzen dutenek ez dakite informaziorik gabe bizi direla. Mundu irrealean bizi dira. Zoritxarrez, herritar gehienak horrela bizi dira, "inkomunikatuta". Gure esku dagoen neurrian informazio zuzena zabaldu behar dugu. Ez da erraza, baina lan zaila bezain erakargarria da. Erronka handia bezain beharrezkoa. Garai batean lan honi borroka ideologikoa esaten zitzaion. Jende askok nahikoa du bere bizia ahal duen bezala aurrera ateratzen. Horiei laguntzea gauza ederra da.

fucktotum 1576347124074

2024-09-24 17:44 #12

Bai, lehenik eta behin aurreiritziak desmuntatu behar dira. Ezkerreko ideologia dutenen artean Errusofobia ere nabaritu dut, eta Putin zoro bat bezala deskribatzen dute. Inbasore bat bezala. Oso kuriosoa da nola SESBen alde zeuden eta dauden askok ez duten ulertzen Errusia jopuntuan egon dela gutzienez azkeneko 300 urtetan!

belokijmari@gmail.com 1700442561683

joan mari beloki kortexarena 2024-09-24 18:28 #13

Jendeak ahaztu du Hitler eta bere nazismo basatiari sobietarrek -errusiarrek azken batez- eman ziotela amaiera. Eta ondorengo hamarkadetan, Errusiak bidalitako gas on eta merkeari esker, Europako mendebaldeko industriak gorakada handia egin ahal izan zuela. Honela gure biziaren kalitatea neurri handian hobetuz. Errusiari esker bizi ahal izan gara geure aitona-amonak baino askoz hobe eta gure ordaina ... errusofobia! Izugarria da elite ekonomikoek zeinen erraz garamatzaten nahi duten lekura. Tristea benetan.

belokijmari@gmail.com 1700442561683

joan mari beloki kortexarena 2024-09-24 18:32 #14

Errusofobiaz duela egun batzuk bideo hau ikusi nuen eta oso ona iruditu zitzaidan nondik datorren hobeki ulertzeko.

https://www.youtube.com/watch?v=E6IfeWW9XTE&ab_channel=SaneVoxEspa%C3%B1ol

fucktotum 1576347124074

2024-09-24 23:53 #15

Eskerrik asko. Ikusiko dut.


Utzi iruzkina: