Bistan da zein den PPSEren asmoa datozen hauteskundeei begira: aldundiren bat ere, aurretik ostutako Eusko Jaurlaritzaz gain, eskuratzea. Kosta ahala kosta egin nahi dute eta, horretarako, edozer baliatuko dute; nagusiki, jakina, ezker abertzalearen ilegalizazioa luzatzea. Izan ere, badakite jakin horrelaxe bakarrik lor dezaketela euskal ogasunen diruetan ere eskua sartzea. Francisco Lópezek eta Andoni Basagoitik, lehengo lepotik burua, kalkuluak eginak dituzte eta pentsatu dute Eusko Jaurlaritzarekin egindako gauza bera egin dezaketela, orain ere, aldundiekin. Arabakoa esku-eskura dute le...
Ezagun da zer egin zuten espainolek Amerikan orain mende batzuk direla. Sarraskia izan zen nagusi, hango hizkuntzei eta kulturei dagokienez behintzat, eta bizimodu hobe eta oparoaren izenean esklabutza ezarri zuten, nola ez; “zibilizatzearen” prezioa indigena basatientzat. Hala ere, badirudi indigena haien ondorengoek ez diotela garrantzirik eman genozidio hari, eta mirespen handia diote, oraindik ere, euren Espainia amari. Halaxe frogatu ahal izan dut nik, lurralde batean baino gehiagotan frogatu ere, Atlantikoaz bestaldera egindako joan-etorrietan. Oraintsu, atzera ere ikusi ahal izan du...
Espainiarrek uste dute munduko futbol txapelketa irabazi dutela, eurak direla onenak (futbolean, noski), eta, gezur horren aitzakian, harro-harro ari dira non-nahi erakusten beren espainiartasuna; baita Euskal Herrian ere, azken orduetan ikusi ahal izan dugunez. Ahaztu egin dute, ordea, espainiar estatuan gatibu bizi garenok, behintzat, ez dugula horrela ikusten, ez dugula horrelako harrotasunik sentitzen; edo, bestela esanda, gu ez gara espainolak izaten. Baina, sentimenduak sentimendu, bi datuk frogatzen dute ongien Espainiak ez duela mundialik irabazi: 1) Munduko Futbo...
Bilboko Aste Nagusia amaitu berritan, Eusko Jaurlaritzaren eta bere ertzainen zirko mediatikoa ere bukatutzat eman daitekeela dirudi. Izan ere, hiriburuetako jaiak izaten dira mediatikoenak, telebista, irrati eta abarrez uneoro etxeratzen dizkigutenak, alegia; badira, halere, herrietako jai batzuk afera honetan oraindik ere zeresana emango dutenak, segur asko; Lekeitioko sanantolinak, kasu. Francisco López lehendakaria, “denon lehendakaria” izan nahi duen hori berori, behin eta berriro aritu da zabaltzen “tortillari buelta eman di...
Oraintsu irakurri dut Kantabriako Noja herrian Bizkaiko udatiarrekin (ez guztiekin, noski) gertatzen ari dena. Bada, bizkaitarra naizen aldetik, lotsa sentitu dut, besteren lotsa edo “vergüenza ajena” delakoa. Agidanez, udatiar horiek haserre dabiltza udalak zergak igoko dizkielako. Nojan duten etxerako ura eta zaborren bilketa zerbitzua garestiago ordaindu beharko dute aurrerantzean, dezente garestiago, eta ez daude konforme igoerarekin. Hori dela eta, ostiral gauean, antza, protesta bat antolatu zuten eta bertako uda-inauteriaren desfilea b...
Berrogeita hamar urte betetzen omen dira egunotan ETAren sorreratik. Urte askotxo dira hainbatek terrorista soiltzat hartzen duten talde armatu batentzat eta, horregatik baino bada ere, badute zer hausnartua espainiar demokraziaren defendatzaile sutsu horiek. Izan ere, ez dirudi hainbeste urtean zortziehundik gora hildako eragin dituztenak hiltzeko zaletasun hutsagatik ari direnik horretan. Dena den, jakina, erailtzea beti da mespretxagarri, baina ahaztu barik hil eta erailtzeko bestelako modu asko ere badaudela, mass-mediek terroristatzat behin eta berriro jotzen dituztenez gain. &nb...
Espainolek, mende askoren ostean, oraindik ere erresistentzia handia pairatzen dute euskaldunon aldetik. Bistan dute ez garela herri menderatzen erraza eta, horregatik, estrategia sibilinoagoak asmatu behar dituzte Euskal Herria behin betikoz konkistatzekotan. Gure gizartean euren aldeko kanpotar mordoa txertatu ostean, eta euren hizkuntza eta kultura gureak bailiran behin onarrarazita, oraindik, nazioa garela eta geure bidea egin nahi dugula ikusten dute, eta hori guztia, neurri handi batean behintzat, EAEn daukagun autonomia politikoari esker lortu dugula konturatu dira. Ez dira, e...
Gaur egun, colono hitzak zer esan nahi duen sobera daki gutako edonork. Kolonizazio garaietatik hona, dena den, urte larregi igaro dira eta, badaezpada, inori zein esangura duen ahantzi edo atzendu ote zaion, ahotara ekarri nahi nuke berba hori. Berez, esate baterako Harluxet hiztegi entziklopedikoan ikusita, zera litzateke kolonoa: kolonia bat osatzen duten atzerritarretako bakoitza. Eta kolonia, Rhin ibaiaren ertzeko hiri alemaniarraz aparte, honako hau ere bada: 1. Lurralde batean, berau populatzeko eta bertako baliabideez jabetzeko, kokatzen diren atzerritarren multzoa. 2. A...
Ostera ere hauteskundeak izan ditugu Euskal Herrian, Euskal Herri osoan alegia (nahiz eta zirkunskripzio ezberdinetan bozkatzera behartuta egon), eta, egia esanda, aurretik bagenekiena egiaztatu ahal izan dugu atzera ere. Eta zer genekien aurretik? Bada, bistakoa dena: 1) Hego Euskal Herrian, behintzat, euskal naziozaleak gara gehienok; espainolak baino dezente gehiago. Ipar Euskal Herrian, ordea, bestelakoak dira gauzak, oraindik ere sustraitu beharra baitago euskal nazioaren kontzeptua. Baina bidean goaz, eta denborak aitortuko digu naziotasun osoa, ez i...
Edo ESKERRIK ASKO, zuzen irakurrita. Asteak daramatzat blogean idatzi gabe, bazter utzi behar izan baitut hainbat arrazoi direla medio; eta, berriro ere sartu naizenerako, 1.000 bisiten muga gainditua dudala ikusi dut. Poza hartu dut, poza eman baitidazue zuek, bisitariok, eta eskertzeko beharra sentitu dut berehala. Benetan, bihotz-bihotzez diotsuet atzera ere: MILA ESKER! Kontua da, orain zortzi bat hilabete blog honi ekin nionean (blogari gehienoi gertatzen zaigun bezala, nik uste), ez nekiela oso ondo nondik joko nuen aurrerantzean. Sarean zertxobait idazteko gogoa nuen,...
Blog honetan, Euskal Herriaz eta euskararen unibertsoaz ditudan unean uneko pentsaketak eta aburuak esekiko ditut aurrerantzean. N@Z alkarblogaren xedea euskal nazioaz zer esana dugun naziozaleon arteko elkarreragina bultzatzea besterik ez da; hausnartu eta hausnarraraztea, alegia. Eta, horretarako, euskaldunok batzen gaituen tresnaz baliatuko naiz: euskaraz. Blogari euskaldunon arteko komunikazio-hizkuntza euskarak izan behar baitu, ezbairik gabe. EUSKAL HERRIA = EUSKARAREN HERRIA