HAUTESKUNDE-KANPAINA ABIAN EPAITEGIAN

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2009-01-09 11:43
1

Askok espero bezala, dagoeneko epailearen aurrean eseri dira Ibarretxe, López eta Otegi (eta beste batzuk ere bai) behin elkarri hitz egin ziotelako daukagun gatazka politikoa konpondu nahian. Behin elkarri hitz egin bai, baina, epaiketa hasi orduko, elkarrengandik aparte eseri dira (dituzte?) eta, badaezpada ere, Francisco soziatak muzin egin dio Batasunakoei zipitzik ere esateari. Izan ere, agurtu ere ez omen ditu egin Otegi, Barrena eta Ezker Abertzaleko gainerakoak. Ibarretxek, behintzat, onartu egin du Otegik luzatutako eskua, nahiz eta zirkunstantzi aurpegia jarri behar horretarako.

Otegi Ibarretxe agurtzen por ti.

Hori hipokrisia! Nik beti pentsatu izan dut epaiketa batean bi multzo baino ezin zirela bereizi: akusatzaileena bata, eta akusatuena bestea. Egunotan bizitzen ari garen epaiketa absurdu honetan, ordea, badirudi gutxienez hiru talde daudela. Horrela, Ibarretxe eta López lehendakaritzarako hautagaiek, Batasunakoengandik bereiziz, argi eta garbi utzi nahi izan dute beraiek ez dituztela terroristen pare tratatu behar, ez direla Otegiren eta Barrenaren ezpalekoak, baizik eta eurak benetako demokratak direla, eta ez dituztela espetxetik atera behar izan beste epaiketa batean, enegarrenean, deklaratu ahal izateko. Onak eta gaiztoak bereizten dituen marra nabarmen margotu nahi izan dute, inor kartzelara joatekotan, itzultzekotan, gaiztoak joango baitira, itzuliko baitira. Betikoak, alegia.

López sartzen por ti. Ibarretxe eta López por ti.

Bestalde, ez da makala Ibarretxek planteatu duen estrategia. Oraintsu arte epaiketaren absurdukeria salatu eta kasua artxibatzeko eskatzen aritu diren arren, orain, epaiketa ailegatu orduko, azkeneraino eraman behar dela dio beraren abokatuak, elkarrizketa delitua ote den argitu behar dela dio. Badakigu, ordea, hori ez dela Juanjoren eta EAJren xedea. Dagoeneko hauteskunde aurre-kanpaina batean murgildurik, bistan da mesedegarri zaiela horrela jokatzea. Izan ere, epaiketa azken muturreraino eramanda, epaia edozein delarik ere, Ibarretxe irabazle aterako litzateke, ezbairik gabe.

Bi gauza baino ezin litezke gertatu:

1)     Bata, Ibarretxeri arrazoia eman eta elkarrizketa, baita Batasunako “terroristekin” ere, guztiz zilegi dela ondorioztatzea. Horrela, Ibarretxek hainbeste urtean emandako matrakari sekulako babesa emango litzaioke eta, bide batez, hauteskunde kanpainaren erdia-edo eginda izango luke, bere hautagaitza zeharo indartuz.

2)     Bestea, Ibarretxeri arrazoia kendu eta kondenatzea. Horrela ere irabazle aterako litzateke. Izan ere, nahiz eta kondenatua izan, lehendakaritzarako hautagai izaten jarraituko luke eta, kondenak indartuta, are boto gehiago izango luke. Gero, zer egingo lukete, zerrendarik bozkatuena ilegalizatu? Bai, zera!

Jakina, bigarren kasuan López ere kondenatua liteke, eta, ondorioz, bere hautagaitza ere kolokan jarriko lukete. Badakigu, ordea, hori ez dela gertatuko, eta litekeena da astelehenean bertan kasua artxibatzea. Bestela, epaileek berek egingo diete kanpaina hiru hautagaitza nagusiei, edo horietako biri gutxienez, Batasuna ezingo baita aurkeztu, ezta?

LUR

LUR 2009-01-09 23:50 #1

PNVk hots, euskal burgeseriak, agintea eta boterea dauka.Ekonomikoa eta soziala.Trantsizioa egin zenean hau lotu zuten:
Nik eskubide batzuk ematen dizkizut(Zentroak-Periferiari), zuk zure txiringotoa kudeatu dezazun.Baietz esan zuen nazionalismo sistemikoak.Men eginez.
Ez dago demokraziarik euskal herrian 200.000 pertsonentzat.
Ez manifestatzeko, ez botoa emateko, ez hitzegiteko, ez aurkezteko, ez hitzaldiak emateko...ezetarako ere ez dago zirrikiturik.
Bai ezetarako balio ez duten kondenatarako bai.
horretarako bai.Jarrai beza tragikomendiak!!

Utzi iruzkina: