Ezagun da zer egin zuten espainolek Amerikan orain mende batzuk direla. Sarraskia izan zen nagusi, hango hizkuntzei eta kulturei dagokienez behintzat, eta bizimodu hobe eta oparoaren izenean esklabutza ezarri zuten, nola ez; “zibilizatzearen” prezioa indigena basatientzat. Hala ere, badirudi indigena haien ondorengoek ez diotela garrantzirik eman genozidio hari, eta mirespen handia diote, oraindik ere, euren Espainia amari. Halaxe frogatu ahal izan dut nik, lurralde batean baino gehiagotan frogatu ere, Atlantikoaz bestaldera egindako joan-etorrietan. Oraintsu, atzera ere ikusi ahal izan du...



Aurtengo otsaileko apustua Sahara Marathoian 100 euskaldun biltzea izan zen. Aurten Sahara Marathoiaren 10.urteurrena ospatzen da eta 2010.urtea dela kontutan harturik hitz jolas bidez 100 korrikalari bildu nahi dira. Momentu honetan 71 pertsona daude izena emanda eta urtarrilaren bukaerarte dago epea zabaldurik. Sahara marathoia desertuan burutzen den lasterketa da, eta bere ezaugarria errefuxiatu eremu batean gauzatzen den froga bakarra izatea da. Saharar herriarekin elkartasuna erakusteko bide da, kirola eta elkartasuna batuz proeiktu ezberdinei indarra emanez. Elkartasuna modu ezberdiñe...


Berbalagun egitasmoa, euskaldun oso eta euskaldun gaiak harremanetan jartzeko helburuarekin, berriro martxan ipini dugu eta jadanik izena emateko epea irekita dago urriaren 1etik hasita eta urriaren 20ra bitartean. Taldetxoetan partehartzeko: Berbaizu Euskara Elkartea Ramón y Cajal 42. 94-447 10 42 berbaizu@euskalnet.net


Zorri 1: Ez dakizue zer! Zorri 2: Zer? Zorri 1: Entzun ditut Jozulin eta Gumer berbaz! Zorri 2: Ez da gauza bakana, baina, dena dela, kontaidazu, ze goizean, dutxan, laban egin eta erori naizenez, duela ordu bat arte ezin izan naiz bururatu (*). Bainuontziko zurrunbiloak irentsi ez nauenean... Zorri 3: Nik entzun bai, baina ulertu tautik ez. Zorri 1: Ba, oraingoan kontu potoloak erabili dituzte. Zorri 4: Holangorik! Zer dela eta? Zorri 1: Jozulinen mezu bat, Opá abestia euskaratu zuenekoa. Jozulinek zioen, arduratuta, euskaratzeko abesti hori berori aukeratu izanak frogatzen duela ...


(Fade in)  Liana hungariarra da eta kontatzen digu Musika Eskolaren ate ondoan bere herrian hezkuntza musikala eskola eta institutuan integratua dagoela eta ume bakoitzak txikitatik jasotzen dituela hizkuntza musikalaren eta bere gustuko musika tresnaren oinarriak. Ez da gutxi.  (Fade to white)  Atera da neskatila azal beltzekoa musika eskolatik eta aita –azal zurikoa- zain dauka. Biek daukate ezkutaezinezko poza iragartzen duen irribarre zabala aurpegian. Aitak esan dio: -¿Qué tal con la triki? Eta alabak erantzun: -Hoy he tocado sola, más guay!  (Fade to white)   ...


Azken iruzkinak