Atzo Andoni Egaña bertsolaria Xabier Lizasorekin batera izan genuen Bidarte udaltegian. Bertan botatako bertso batzuk bildu ditugu zuekin konpartitzeko… Oso gustura egon gara gu zuek sumatzean adi.. Xenpelar, Xopen, gaurkoak dira Nahiz-ta hil diren aspaldi Horrexegaitik berriz plazara Gura genituen jalgi… Bi mila eta hamabiaren hamabiak gaur hamabi Gaur amak ahaztu egin ditugu ta ekarri arreba bi Mintzalagunak , berbalagunak, Hainbat auzo ta herritan BERBAIZUkoen helburu zein den entzuna dugu sarritan bildu zaitezte ta berba egin astean behin nahiz birritan euskara grina handia dago horr...
Hasi dira jada standak prestatzen Durangoko Landako gunean, Euskal Disko eta Liburu Azokaren 47. edizioari hasiera emateko datorren abenduaren 6ean. Lau egunetan zehar Durango Euskal Herriko euskaltzaleen bilgune izango da eta bertan aurkeztuko dira euskal liburugintza eta musika arloko azken nobedadeak.Anima zaitezte!Plan ezinhobea da bakarrik, betiko lagunekin, familiarekin edota BERBALAGUN TALDEAREKIN JOATEKO!
Momentu honetan, euskaraz aritzeko gogotsu dagoen jende asko dugu itxaron zerrendan, beraz, berbalaguntzaileak ezinbestekoak zaizkigu Deustu euskalduntzen jarraitzeko!Gure bidea ez da erraza bete legez juizioz trabaz Deustualdeko lau ertzetaraitzuliko gara gabazeta hemen bildu dan indarrazgrinaz eta poz taupadazherri hau sortzen segi dezagunEUSKARATIK TA EUSKARAZBidea egiten segitzeko ezinbestekoa zaitugu, anima zaitez!!Berbalaguntzaile moduan parte hartzeko, jar zaitez gurekin kontaktuan:deustualdekoberbalaguna@gmail.com
Kaixo Berbalagunak!Irailarekin batera, badator Berbalagun ikasturte berria ere! Euskaraz hitz egiteko aukera ezinhobea!Izena eman edota edozein zalantza argitzeko, jar zaitezte gurekin kontaktuan:- deustualdekoberbalaguna@gmail.com- 944471042 (astearte eta ostiraletan 19.00-20.00etara)- Helbidea: Ramon y Cajal 42 behea. Deustu.ANIMA ZAITEZTE!
Ekaina estreinatu berri dugu eta oporretako gogoa piztu zaigu. Munduari buelta emango diogu 5 egunez eta horretarako bost hizlari izango ditugu hurrengo asteazkenetan...Mullerrenean (Ramon y Cajal, 42) Zatoz!!!
Badator Mintza eguna! Santurtzin izango da ekainaren 2an. Egitaraua potentea da eta sorpresaz beterik dago!Helduen menua 20€ izango litzateke eta umeena 10€ . Bizkor! Izena emateko epea maiatzaren 23an bukatzen da eta!Zalantzarik gabe mingainak euskaraz mugitzeko aukera paregabea izango da,Anima zaitez !!!Informazio gehiago: deustualdekoberbalaguna@gmail.com
Uda bukatu aurretik ikasturteko azken Irakurlearen Txokoa burutuko dugu maiatzaren 16an. Asteazkenez Xabier Artola etorriko zaigu "Argi-Itzalen Neurria" bere ipuin liburua aurkeztu eta gurekin bere opera primaren gainean solasean aritzera. Hemen Leire Zubeldiak Garan liburuaz argitaratutako kritika.Hitzordua Bidarte Auzo Etxean arratsaldeko 8tan. Ezin galdu!
Kaixo berbalagun!!Egun hauetan inauteriak ospatuko ditugu Deustuan! Asteburu honetan zehar mozorroz beteko ditugu Deustuko kale eta plazak eta ez hori bakarrik, kontzertuak, txosna, umeentzako tailerrak eta hainbat ekintza burutuko dira gurean.Laster, baina, Deustuko jaiak ospatuko ditugu. Urtero lez, bi asteburu luze izango ditugu jaietan disfrutatzeko.Horrela, inauteri eta jaiokin batera, euskara aldarrikatu eta erabiltzeko gonbita egiten dizuegu; dela tabernan, dela jai giroan, dela ligatzean...Anima zaitezte eta parte hartu! Jaietan ere euskaraz!!
Aurtengo urtea bukatu da!Berbalagunean deskantso bat hartuko dugu pilak bete eta hurrengo urtean indar handiagoarekin itzultzeko. Deskantsu hau familia eta lagunekin gabonak igarotzeko izango da, baina ez diogu gure mihiari deskantsu txiki bat ere ez emango!Gabon ona pasa eta datorren urtera arte!
Ostiral honetan, euskal giro ezin hobea izango dugu Müllerrenean. Gure berbalagunek, euskaraz abestiekin batera gozatzeko aukera paregabea izango dute, BERBARAOKEA!Kantatuz, dantzatuz eta 'lunch'-arekin tripa ondo betez, agurtuko dugu urtea!Beraz, badakizu, ANIMATU ETA ETORRI!
Deustualdeko Berbalagunaren eta berbalagunen sareko topalekua. Astean ordubete eta ahoa euskaraz bete.