Andoni Egañak botatako bertsoa Deustuko udaltegian!

deustukoberbalaguna 1456131944501 Deustualdeko Berbalaguna | 2012-12-18 21:02

Atzo Andoni Egaña bertsolaria Xabier Lizasorekin batera izan genuen Bidarte udaltegian. Bertan botatako bertso batzuk bildu ditugu zuekin konpartitzeko…

Oso gustura egon gara gu

zuek sumatzean adi..

Xenpelar, Xopen, gaurkoak dira

Nahiz-ta hil diren aspaldi

Horrexegaitik berriz plazara

Gura genituen jalgi…

Bi mila eta hamabiaren

hamabiak gaur hamabi

Gaur amak ahaztu egin ditugu

ta ekarri arreba bi

Mintzalagunak , berbalagunak,

Hainbat auzo ta herritan

BERBAIZUkoen helburu zein den

entzuna dugu sarritan

bildu zaitezte ta berba egin

astean behin nahiz birritan

euskara grina handia dago

horreinbeste eztarritan

ea hazkura egiten duen

Azkunaren belarritan


Utzi iruzkina: