Atzo Andoni Egaña bertsolaria Xabier Lizasorekin batera izan genuen Bidarte udaltegian. Bertan botatako bertso batzuk bildu ditugu zuekin konpartitzeko… Oso gustura egon gara gu zuek sumatzean adi.. Xenpelar, Xopen, gaurkoak dira Nahiz-ta hil diren aspaldi Horrexegaitik berriz plazara Gura genituen jalgi… Bi mila eta hamabiaren hamabiak gaur hamabi Gaur amak ahaztu egin ditugu ta ekarri arreba bi Mintzalagunak , berbalagunak, Hainbat auzo ta herritan BERBAIZUkoen helburu zein den entzuna dugu sarritan bildu zaitezte ta berba egin astean behin nahiz birritan euskara grina handia dago horr...


Hasi dira jada standak prestatzen Durangoko Landako gunean, Euskal Disko eta Liburu Azokaren 47. edizioari hasiera emateko datorren abenduaren 6ean. Lau egunetan zehar Durango Euskal Herriko euskaltzaleen bilgune izango da eta bertan aurkeztuko dira euskal liburugintza eta musika arloko azken nobedadeak.Anima zaitezte!Plan ezinhobea da bakarrik, betiko lagunekin, familiarekin edota BERBALAGUN TALDEAREKIN JOATEKO!


Azken asteotan Athletiken harira Peña Deustok izandako oihartzun mediatiko masiboaren ondoren, ezin uko egin deustuarrek Bukaresten ateratako argazkiak eta peripeziak biltzeari.Jasotzen goazen heinean gure flickrreko karpetan eskegiko ditugu." title="Eta datorren ostiralean.. finala Müllerenean giro onean eta pantaila handian!!


Badator Mintza eguna! Santurtzin izango da ekainaren 2an. Egitaraua potentea da eta sorpresaz beterik dago!Helduen menua 20€ izango litzateke eta umeena 10€ . Bizkor! Izena emateko epea maiatzaren 23an bukatzen da eta!Zalantzarik gabe mingainak euskaraz mugitzeko aukera paregabea izango da,Anima zaitez !!!Informazio gehiago: deustualdekoberbalaguna@gmail.com


Uda bukatu aurretik ikasturteko azken Irakurlearen Txokoa burutuko dugu maiatzaren 16an. Asteazkenez Xabier Artola etorriko zaigu "Argi-Itzalen Neurria" bere ipuin liburua aurkeztu eta gurekin bere opera primaren gainean solasean aritzera. Hemen Leire Zubeldiak Garan liburuaz argitaratutako kritika.Hitzordua Bidarte Auzo Etxean arratsaldeko 8tan. Ezin galdu!


Ziurrenik inoiz izan den bajada jendetsuena bizi izan genuen aurreko ostiralean....musika, mozorroak, giro ezinhobea. Larunbateko paella lehiaketan Pare irabazle, eta Berbaizuk bigarren saria konpartitu zuen beste hainbat taldekin batera....Igandeko emakumeen aurreskuan ere izan ginen....jaiak hasi baino ez dira egin!!!! Hemen sakatuta argazki gehiago.


Poliki poliki bagoaz bi saioetako materialak biltzen. Bi egunetan zehar ateratako argazki batzuk ikusi nahi izan ezkero, sartu gure flickreko karpetan eta hor daude batzuk. Elorri Bertso Eskolaren lantalde audiobisualari esker, berehala bideoren bat. " title="Edu Apodaka eta Fermin Etxegoien solasean.


Inauteriak pasa dirata zer nolako penagiro ona, jende pilahori izan da onenaMüllerrenean egin genun ezkontza ederrenabertso-bazkaria etamozorro desfileakolorez bete dituguguk Deustuko kaleaketa danatan pozgarrientzun dala euskera ! !Gainera, Txantxikuk mozorro desfileko "karroza saria" irabazi zuen. ZORIONAK TXANTXIKU!!Besterik gabe, asteburu honetako argazkiak ikusi nahi izanez gero, hemen,  hemen eta facebook-ean ikusgarri.Ondo izan eta pilak kargatu gutxi barru jaiak datoz eta!


Iepa berbalagunak!Kurtsoa hastear dago eta berbalagun izateko izen-emate epea ireki dugu. Urriaren bigarren astean emango diogu hasiera indartsu kurtso berri honi eta hainbat ekintza ditugu jada buruan! Aurtengo berbalagunean parte hartzeko:deitu 944471042 telefonora edota bidali e-mail bat deustualdekoberbalaguna@gmail.com helbidera.ANIMA ZAITEZ!!


Aurten, bigarren aldiz, Gazte Alai Astialdi Taldeak eta Berbaizu Euskara Elkarteak euskararen erabilera sustatzeko eta euskararen sustatzaile izateko hitzarmena sinatu egin dute. Oraingoan, Gazte Alairen euskalduntze dinamikaren baitan, uztailan Burgoseko Cillaperlatan burutuko dituzten udalekuak hartu ditugu erronka berri bezala, beste hainbat kontutxoren artean. Pozik egon behar gara, azken aldian bai eurek eta bai guk nabaritu dugulako aurrerapauso bat gehiago ematen ari garela astialdi taldearen euskalduntze prozesuan, eta hortik gure arteko elkarlana gero eta sendoagoa b...


Aurten ere giro ezinhobea Arangoitiko Euskal jaian... maiatzaren azken egunetan ospatutako jaitxoa! Bertan ere Deustuko Kantagintzak bere agerraldia egin zuen kantuan arituz eta jaia girotuz, txalapartariak, zanpantzarrak, azoka eta abar jarduerekin batera!                             ARGAZKI GEHIAGO HEMEN


Sukalde-kontuen zale izan ez arren, animatu nintzen Bordatxoko Gorka “sukaldari mundiala”rekin ikastaroa egitera. Bete-betean asmatu nuela argi dago, zalantzarik gabe. Orain beste modu batean aritzen naiz bazkariak prestatzeko orduan; lehen astuna eta gogo gutxirekin egiten nuena, ”derrigortua”, orain gustura eta arin-arin egin daitekeen lana bihurtu da. Onena? den-dena goxo-goxo ateratzen dela, sineztezina! Nabari da etekina atera diolgula ikastaroari. Gainera, giro lasai eta jatorrean, Gorkak prestatutakoarekin tripa bete dugu zapore goxo eta berriekin. Inongo errezetarik eman gabe,...


Aurtengo bigarren Irakurle txokoaren solasaldia ukan dugu gaurkoan eta oraingo honetan Fertxu Izquierdo, Txantreako idazlearen Mendeko borroka izenburua duen liburuarekin egokitu zaigu.Bere bigarren argitalpen haundia, (liburu formatoan esan nahi da) dugu hau eta "berunezko garaian" kokatuta dago, joan den mendeko 70 hamarraldian. Gori gorian zegoen giroa Erroma zerutiar eternale hartan; alde batetik Avanguardia Nazionaleko fazistak eta estatu kolpe ideia senpiternoak eta beste aldetik Lotta Operaia partisano berrien erresistenteak eta askatasunaren egarridunak. Aldi berean pelikula berez...




       PAUsoz, pAUZO... EUSkalakarI!       


Korrika 17ko astea jardueraz beteta egon zen bai, Amestoy ezezik Berbaizuk ere txapa tailerra egin zuen Zorrotzako Institutuan. Apirilaren  12an, berbaizuko bi gazte hurbildu ziren Zorrotzako institutura hango gazteekin txapa tailer bat egiteko. DBHko 1. Eta 2. Mailakoak egon ziren bi orduz korrikarako leloekin txapak eginez, horietako asko oso interesgarriak izanik. Espero dugu hurrengokoetan txapa tailerrak egin ahal izatea!


* izena emateko azken eguna apirilak 30


Aurretik komentatu genuen gure bazkideei eta Berbaizukaria irakurri dutenei Berbaizu Euskara Elkartearen erronka berria: MÜLLERENEA. Bertan, gune euskaldun berria sortzeko asmoa dugu, beste aisialdi kontu askoren artean, beraz, lokala estreinatzeko KOLDO AMESTOY izango dugu gurekin hurrengo APIRILAREN 14an (osteguna).               Etorri lasai, lokala ikusi, gozatu emanaldiaz eta nahi izatekotan Müllerenea inkesta bete, zure iritzi, ideia zein proposamenak ere interesatzen zaizkigu eta!


Berbaizukide batzuk Nafarroara doaz Korrikari babesera emotera. Bizikletaz egunean zehar eta gero Tuteran AEKk antolatutako dantza ikuskizuna ikusi, afaldu eta ordu txikietan parte hartu Tuteran. Nahi duenak parte hartu harremanetan jartzeko gurekin!! edo bestela jakin daizuen bertan egongo garela batzuk!!!                berbaizu@euskalnet.net - 94 447 10 42


Aurten Berbaizu Euskara Elkarteari egokitu zaio Ardilatxa elkartetik 1000€ dirulaguntza jasotzea, eskerrik asko!Trukean salgai ditugu euren giltzari eta pegatina batzuk lokalean!                               ESKURA EZAZU ZUREA!


Beste berbalagun talde bat dugu martxan deustualdean,badirudi, berbalagun egitasmoak aurrera egiten duela etengabean eta hona hemen hori posiblea egiten duen jendea!                    Asteazkenero euskaraz mintzatzeko batzen dira eta jada kedada nahikotxo daramatzate! Jarraitu horrela!


Jendetza pasadan ostegun arratsaldean! 300 lagun bildu ziren txosna gunean bertso saioa ikusteko! Ondoren gazte afarian ere giro ona egon zen!                         ARGAZKI GEHIAGO HEMEN


Berbaizu eta Deustuko beste taldeak topera gabiltza aurtengo jaietan, eta horren emaitza lehenengo asteburuko argazkietan duzue!                ARGAZKI GEHIAGO HEMEN


Ostegun honetan, martxoak 24, bertso emanaldia izango dugu Deustuko jaietako txosna gunean (euskalduna zubiaren parean).Saioa 19.30tan hasiko da, baina aurretik 18.30ak aldera luntx txiki bat egongo da bertsolariekin batera. Galtzeko aitzakirik ezin jarri!


Azken iruzkinak