2.012KO OTSAILETIK HEMEN AURKITUKO GAITUZU: http://berbaizu.org/
1.937ko ekainaren 14an Bilboko Posta kalean egiten zen Eguna egunkaria ez zen gehiago kalera atera, ekainak 13an eman baizuen bere azken kimua. Urtzi Urrutikoetxeak gaur ekarri digun bezala, 6 hilabete lehenago alaitasunez beterik editorializatzen zuen egunkari euskaldunak «Pozez ganezka gatoz eta poz orreri eutsi eziñez negarra yatorku begietara. Ezin dogu ziñestu. Euzkeltzale ta euzkeldun gustion ames zoro ta ezintzat uste zana, egi ta ixatean biurtuteko agindu zindua artu dogu gozetik gabera (...) Etxepare'ren ames berberez kutsututa gatoz. Eta EGUNA biotz, begi eta gogoetan da...
Aste hontako Bidaia kontaketa OSTEGUNEAN izango da, Iñigo Kareagak Venezuelan ikusi eta bizitakoa kontatuko digu Mullerrenean 19:30 tik aurrera!!! Ramon y Cajal, 42, Deustua. Etzazu galdu">
Atzo estreinatu genituen Bidaia Kontaketak Mullerrenean. Iñaki Guridik Afrikako Ghana eta Etiopian ikusi eta bizitakoa kontatu zigun, argazki ederrez lagundutako solasaldian. Hamabost bat lagun elkartu ginen Ramon y Cajal 42ko lokalean. Hurrengo asteazkenean Iñigo Kareagarekin Venezuelara! Etzazu galdu!
Ekaina estreinatu berri dugu eta oporretako gogoa piztu zaigu. Munduari buelta emango diogu 5 egunez eta horretarako bost hizlari izango ditugu hurrengo asteazkenetan...Aste hontan Afrikara joango gara, Ghana eta Etiopiara bidaiatuko dugu Iñaki Guridiren eskutik. Argakien proiekzioz lagunduta Iñakik herrialde hauetan bizitakoa kontatuko digu. Asteazkena, Ekainak 6, Mullerrenean (Ramon y Cajal, 42) Zatoz!!!">
Deustuko Zubitik igarota egunotan bandera zuri-gorri bat ageri da gure alderantz dagoen eraikinaren leihoan. Komando Triniren ekintza artistikoa da bandera hori eta Ismael Manterolak horren gainean jardun zuen lehengo egunean Berria egunkarian.Komando Trini ez da berria baina Deustualdean! Hona orain dela zenbait hilabete Botika Zaharraren bestaldean uretaratu zuten ontzia: TxalaBilbotea!" title="">Ekaineko egun bero hauetan TxalaBilbotea berriz noiz agertu zain egon gabe ere, baditugu hainbat eta hainbat hitzordu inguruan. Euskara eta kultura bor-bor: * Kultur Maratila Antzerki Zik...
Ikasturteari amaiera eder bat emateko hirugarren zati bat izango du Dantza Afrikar ikastaroak. Aurretik ikasitakoa praktikan jarri nahi duenak zein lehenengoz afrikar dantzetara hurbildu nahi duenak hona aukera polita.Aurrekoetan bezala, 4 eguneko ikastaroa izango da (ekainak 6 - 13 - 20 - 27an), eta Adama Guindo musikari griotaren zuzenekoa izango da dantzara eramango gaituena. Asteazkenero 19:30tatik aurrera San Inazioko Udaltegian (Errondoko 2, lehengo merkatu zaharrean).Prezioa 30 eurotakoa berbaizukide, ikasle eta langabetuentzat, eta 40 euro langileentzat. Apuntatzeko deitu berbaizur...
Atzo eguerdiz gertaera lazgarria jazo zen gure elkartearen lokalaren ate aurrean. Hildakoarengatik mina eta tristura sentitzen dugula besterik ezin esan.Gaur 7:00tan, Pare Deustuko Talde Feministak deituta, bilkura Donepetri Plazan.
Deustualdeko Euskararen Unibertsoak antolatuta eta Elorri Bertso Eskolaren eta gure elkartearen partehartzeaz, ostiralean goizeko 10:30tan Bertso Saio mundialaz gozatzeko aukera Ibarrekolandako Kontserbatorioan!Ekitaldi berean 2.012ko III. Mikroipuin Lehiaketako Sari Banaketa burutuko da.Etorkizuneko Deustualdeko bertsolari eta idazle gazteen orainaz gozatzeko aukera ederra beraz ostiral goizez!
Kaixo lagunok:Larunbat hontan Kantugintzakoak Bergaratik ibili gara parrandan.... Agian, eguraldia zela eta, kostatu zitzaigun Deustutik irten baina gero.... Bergara herrira joan ginen bere historia ezagutzera. Goiza aurrera eta gure kantukidearen baserrira abiatu ginen. Nora????? ba... Angiozar herrira, hor mendian, eta gorantz, Zabarte auzora; Zelako tokia!!!!! zoratzekoa!!! Hor, mendian... hain altu! zerutik hain hurbil! lainoa mendien artean!!! eta gu...... baserri horretan....bazkaltzen.... kantatzen..... historia ezagutzen eta egitennnnn Zelako eguna pasatu genuen!!...
Ramón y Cajal,42 Deustu 944471042 - 628753199 berbaizu@euskalnet.net
Bego, komentario bat bakarrik: Principal Antzokia da. Beste barik emakumea.