1.937ko ekainaren 14an Bilboko Posta kalean egiten zen Eguna egunkaria ez zen gehiago kalera atera, ekainak 13an eman baizuen bere azken kimua. Urtzi Urrutikoetxeak gaur ekarri digun bezala, 6 hilabete lehenago alaitasunez beterik editorializatzen zuen egunkari euskaldunak  «Pozez ganezka gatoz eta poz orreri eutsi eziñez negarra yatorku begietara. Ezin dogu ziñestu. Euzkeltzale ta euzkeldun gustion ames zoro ta ezintzat uste zana, egi ta ixatean biurtuteko agindu zindua artu dogu gozetik gabera (...) Etxepare'ren ames berberez kutsututa gatoz. Eta EGUNA biotz, begi eta gogoetan da...