Nork ez ditu maite Etxahun Iruriren kantak? Ezagutzen badituzu gustura kantatzeko, eta ezagutzen ez badituzu poliki-poliki ikasten joateko, hau da zure txokoa. Iparragirre, Laboa, Lertxundi, Lete edo Valverderenak ere hautatutakoen artean dituzte Kantuzaleen Txokoko kideek eta noski, zuk ere eska dezakezu zure kanta gustokoena abestuenen sortan sartzea. Ikasturteari hasiera eman diote txokoan, eta astelehenero aurkituko duzu urtero handitzen doan lagun multzoa. Ez da koroa, eta ez dago zertan ondo abestu beharrik. Ez kezkatu beraz, desafinatzen dutenak ere erabat on...
Aurten ere Euskal Herria Zuzenean festibalean izan gara dozena bat berbaizukide inguru. Aurten ere saiatu gara gure xiberuera aditzeko gaitasuna hobetzen, aurten ere ibili gara halamoduzko egun bateko frantsesa erabiltzen. Beste behin ere euskara beharrezko eta erabilgarri bihurtu dugu iparraldeko gazte askorentzat, txosnan eskatzeko besterik ez bada ere. Euskara Elkarteen Topagunetik guztira 60 bat lagun hurbildu gara bertara eta iaz baino gutxiago izan arren, beti bezain gogotsu aritu gara. Badirudi balorazio onegia ez dutela e...
Zerbait badakigu. Deustua Deustua dela, bai Bizkaian bai Peruko Puno hirian (Titicaca lakuaren urertzean). Beraz zalantza bat gutxiago badugu. Berbaizu Euskara Elkarteak frogak baditu, eta baita hementxe argitaratu ere. Deustua etorbideko gaueko ikuspegi bat dugu hurrengoa. Jr. delako hori ez da Dallas telesaileko kapeladuna. "Jr." kale edo etorbidetzat har genezake, eta "jirón" da bere esanahia. "Jirón Deustua" litzateke beraz Deustua kalea. Azkenik, bada Puno hirian bertan "Arco Deustua" izeneko bat. "Gure herriaren omenez" munduan dagoen eraikuntza bakarra nola ez ekarri ...
Txantxiku Legazpian Adunan ederki asko pasa zuten Txantxikutarrek eta asetu ez direnez planez gainezka heldu dira uda hasierara. Batetik ekainaren 17an Gamarrako igerilekuetara doaz uretan txipli-txapla ibiltzera. Eta azken hiru urteet...
EHUko Kultur Zikloen eskutik, Berbaizu Euskara Elkartearekin elkarlanean, Sarrikoko Areto Nagusian asteazken honetan. Poemak, bertsoak, musikariak, laburmetraiak, argazkiak... emanaldi aparta Larrabetzutik eskaintzen dutena, "Arrakalak" izeneko CDa aurkezten duten egunean bertan. Ezin galdu! ARRAKALAK berbetan dagoz, kantuekaz zabaltzen dira, irudiek ixten dituez. Arrakaletan zehar urtetan jaku arnasa, arrakalak doguz eskuak sokak dantzarazi eta lepoa laztantzeko. Arrakalek egiten gaitue herren, arrakalek egiten gaitue duin, ez baitago aurrera egiterik arrakala barik.
Aurten ere EHZ gainean daukagu. Badira 5 urte Berbaizu Euskara Elkarteko lagun multzo bat Topaguneko beste hainbat elkartetako kideekin batera (iaz 100 bat guztira) abiatzen garela EHZn laguntzaile izateko asmoz. Nahibeste musika entzun, hainbat euskalki praktikatu, frantsesez ahal bezala konpondu eta Xiberuko paraje eder hartaz disfrutatzeaz gain noski. Deustualdekoa bazara eta jaia eta txosna ordu batzuk partekatu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan ekainaren 2a baino lehen. Guztia 28 euroren truke (garraioa, sarrerak eta janaria). Eta ez baza...
Datorren asteazkenean, maiatzak 10 egiten dituenean, Kike Amonarriz, Asisko Urmeneta eta Antton Olariaga hirukotearen azken ikuskizuna gozatu ahal izango dugu Deustualdean. "Laster Master. Inkomunikazio Ikastaro Azkarra" antzeztu-aurkeztuko dute umoregileek hizkuntzaren bideak arakatuz. Sarrikoko Areto Nagusian izango ditugu arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Barre egiteko gogoz bazaude beraz, bertara hurbildu besterik ez duzu!
Oraindik ere "Bai eskolak euskalduntzeari" kanpaina martxan dagoela gogoratu nahi dugu, eta bide batez Deustualdean Berbaizu Euskara Elkartearen lokalean sinatzeko aukera dagoela komentatu. Ramon y Cajal kaleko 42. zenbakian aurkituko gaituzue sinatzera bertaratuz gero. Gizartea euskalduntzeko, eskolak ere euskaldundu behar duelako, sinatu euskalduntzearen alde!  ...
Hurrengo maiatzak 3an, asteazkenez, Juan Kruz Igerabide etorriko zaigu Irakurlearen Txokora. "Hauts bihurtu zineten" 2.005ean argitaratutako eleberria izango da solasaldiaren ardatz. Beraz, arratseko 20:00etan Deustuko Bidarte auzo - etxeko areto nagusian dugu topaketa Deustualdeko literaturzaleok. Irakurri ez dugunok garaiz gabiltza tranzisio garaian kokatutako eleberri hunkigarri hau iraku...
Txantxikukideak Adunara doazkigu bazterrak nahastera. Apirilaren 20tik 23ra dozenaka txantxikukumek lur hartuko du Tolosaldean begirale talde batek lagundurik. Antza, 35 inguru espero dira parajeetan. Ez dakiguna da espaziontzi eta guzti agertuko diren. Estralurtar, espaziontzi, espazioneska, espaziomutil edo dena delakoak han agertuta ere, guztiek batera primeran pasa dezatela besterik ez diegu opa!
Ramón y Cajal,42 Deustu 944471042 - 628753199 berbaizu@euskalnet.net
Bego, komentario bat bakarrik: Principal Antzokia da. Beste barik emakumea.