Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.

Oporrak ere bukatu egiten dira eta orain kurtsoa hasteko garaia heldu zaigu. Gure langilea, Arrate, lanean daukazue berriro. Hilabete honetan 8:30etatik 14:30etara izango duzue bulegoan egunero, asteartetan ordutegi berezia 10:00etatik 14:00etara goizez eta 18:00etatik 20:00etara arratsaldez. Indarrez beteta heldu gara eta laster izango duzue gure jarduera ezberdinen berri!!!


Uda garaia da eta oporrak hartzeko ordua heldu da. Elkarteko langileei ere badagozkie, eta Prest!-ekoak hemendik ibiliko diren arren uztailean zehar, Arrate gure dinamizatzailea oporretan egongo da irailaren 3rarte. Datorren ikasturtean  etorriko zaigu berriro, ez kezkatu! Bitartean, ondo ibili eta aurten Postal Lehiaketarik ez badago ere, animatu eta postaltxoren bat bidali lokalera!! Arrate oporrak hasteko une gorenean erretratatua. Berbaizuren lokala kanpotik ikusita (Ramón y Cajal, 42).


Txantxiku Astialdi Taldeak aurtengo udalekuak Urrobin (Nafarroa) egingo ditu, uztailaren 16tik 27ra bitartean. Seigarren urtea da udalekuak antolatzen direla. Guztira 34 ume bilduko dituzten udalekuek berrikuntza bat dakarte, izan ere, jaima erraldoia antolatzeko asmoa dute, kanpalekuko basea bihurtuko dena 15 egun hauetan zehar. Bai umeei eta baita eurekin doazen begiraleei egonaldirik onena opa diegu. Ondo pasa! Txantxikuko gazteak maiatzean Bermeora egindako irteeran.


Aurten ere, eta ohiturari jarraituz, San Juan Gaua egin dugu udaren hasiera ospatzeko. Giro ederrean ospatu zen jaia, txalaparta eta euskal dantzek alaituta eta noski, protagonista den San Juan suarekin. Sua piztu aurretik, akelarre "basatia"! Sua piztu ondotik, era guztietako zaborren erretzea!


Berbaizun Kar-kar gazte arloa sortu da eta lehenengo ekintza antolatu dute: Lesakara asteburu pasa. Irteera uztailak 7 eta 8ra bitartean burutuko da. Uztailaren 7an goizeko 10:00etan aterako gara Deustuko Done Petri plazatik eta 8an arratsaldeko 17:00etan bueltatu. Eraman beharrekoak hauexek dira: kanping-denda eta lehenengo egunerako bokata. Izena emateko ekainaren 28rarte daukazue epea. Horretarako derrigorrezkoa da aldez aurretik lokalean ordainketa egitea (10€ bazkideentzat eta 15€ bazkide ez direnentzat). 18urtetik gorakoa bazara eta euskalduna, hemen daukazu Lesakako Sanferminetaz go...


Badira bost bat urte Kantugintza ikastaroa antolatu zuenetik Berbaizuk. Denborak aurrera egin ahala ikastaroa txoko bihurtu zen, eta gaur egun Kantuzaleen Txokoak astero astero biltzen ditu hainbat deustuar Bidarteko auzo etxean. Jende dexente pasatu da bertatik, eta aurten ere osasuntsu aritu da astelehenero dozenatik gora lagun bilduaz, egunik arrakastatsuenetan hogei lagun ere elkartuz. Gainera, astelehenetako hitzorduaz gain, jada finkatu dira urteroko Santo Tomas eguneko, Deustuko jaietako eta Arangoitiko euskararen eguneko kale irteerak, ikasitakoa plazar...


Txantxiku Astialdi taldea Bermeon egon da Maiatzaren 11a eta 13a bitartean. Farora irteera eta ibilaldi txikiak egin dituzte herrian zehar. Horrez gain, karate saioa ere izan zuten azkenengo egunean. Hurrengo irteerara ni ere banoa!!                                   Txantxikukide taldea irrifarrerik onenaz.                     ...


Gure berbalagunak ere badoaz! Donostian, larunbat honetan, mingaina askatzeko jai eguna!                


Beste behin ere, ezin galdu urteroko hitzordua Euskal Herria Zuzenean festibalarekin. Badira gutxienez 5 urte bertara asteburu pasa goazela eta gogoak ez zaizkigu ahitu, ez horixe! Aurten ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean izango da Idauze Mendin. Arrosatik bertara eman zuen saltoa festibalak, eta urrutiago egon arren, eta jende aldetik oraindik Arrosako kopuruetara heldu ez den arren, guri oso leku aproposa iruditzen zaigu Idauze Mendi. Azken finean musikaz gozatu, euskarazko doinu urrunagokoak hurbiletik entzun, egokitzen zaizkigun txandak egin eta gure barne mugak apurtzen jo...


Luxuzko emanaldia asteazken honetan EHUko Kultur Zikloen eskutik. Gure elkartearekin elkarlanean, Joseba Tapiaren kontzertua arratsaldeko 19:30etan Sarrikoko Fakultateko areto nagusian.  Bide batez, esan dezagun bere web orrian elkarrizketa eta hausnarketa mamitsuak eskegita dituela Josebak, lasai jarri eta denbora bat irakurtzen ematekoak.