LESAKARA ASTEBURU PASA!

Berbaizun Kar-kar gazte arloa sortu da eta lehenengo ekintza antolatu dute: Lesakara asteburu pasa.

Irteera uztailak 7 eta 8ra bitartean burutuko da. Uztailaren 7an goizeko 10:00etan aterako gara Deustuko Done Petri plazatik eta 8an arratsaldeko 17:00etan bueltatu.

Eraman beharrekoak hauexek dira: kanping-denda eta lehenengo egunerako bokata.

Izena emateko ekainaren 28rarte daukazue epea. Horretarako derrigorrezkoa da aldez aurretik lokalean ordainketa egitea (10€ bazkideentzat eta 15€ bazkide ez direnentzat).

18urtetik gorakoa bazara eta euskalduna, hemen daukazu Lesakako Sanferminetaz gozatzeko aukera ederra!!!!


Utzi iruzkina: