Razionalistak, The Kelly Familyren jarraitzaileak, kaleko farolak, txinatarrak...aurreko larunbatean egunak poliki eman zion hasiera inauteriari... ...eguerdiak herri bazkarian plaza bete... ... iluntzeak eta Jai Batzordearen jolasek dena goritu... ...gauak frontoia eztandarazi zuen arte.
Hernaniko Ereñozu auzoko Larre - Gain sagardotegirako egun pasa. Ordaintzeko azken eguna Otsailak 15. Kontua: 2095-0063-40-910285882-4. Egin txotx!
Berbaizuko Kantugintza taldean eztarriak berotu nahi ditugu Agate Deunerako. Horretarako entsaio orokor eta mundu guztiari irekia izango dugu urtarrilaren 28an, iluntzeko 20:00etan, Bidarte auzo etxean. Otsailaren 4an Bihotz Alai dantza taldekoekin batera 19:30etan elkartuko gara Done Petri plazan kantuari ekiteko.
Hona Deustuko Jai Batzordeak prestatutako egitaraua: Urtarrilak 25 Ostirala Sexu gaua Ramón y Cajal kaleko tabernetan. 21:30etan Gala afaria herriko tabernan. Apuntatzeko azken eguna: ASTEARTEA. Urtarrilak 26 Larunbata 12:00etan Umeentzako tailerrak eta jokoa + eskolen arteko marrazki txapelketa botika zaharreko parkean. 13:00etan poteoa HEGOAIZE taldearekin Atxuri tabernatik abiatuta. 15:00etan Herri bazkaria San Pedro plazan. Jarraian...koadrilen arteko jokoak. 18:00etan Lantzeko inauteria Deustuan zehar. 20:00etan Fanfarrea Deustuko tabernetatik zehar. 20:30etan Erromer...
Estrainekoz Dantza Afrikarren Ikastaroa antolatu dugu, hurbilketa edo hastapen modura. Gerora profesionala izan nahi duenak badauka nora jo! Non: Bidarte auzo etxean. Noiz: otsailaren 7tik martxoaren 6ra, ostegunero. Epea: apuntatzeko azken eguna urtarrilak 31. Prezioa: 20 € bazkideek, 25 € ez bazkideek. Gehienez 15 pertsona. Izena emateko deitu lokalera edo bidaliguzu e-posta bat. Ateratako dirua Ghanako emakume elkarte batentzako izango da.
Lizardi Mintza Taldearekin batera 40 pertsonentzako Eski Nordikoaren ikastaroa antolatu dugu. Elkarte bakoitzak 20 leku ditu. Irteera: Otsailaren 15an (ostiralean), iluntzeko 20:00etan, Bilboko Areatzatik (San Nikolas elizaren aurretik) Itzulera: Otsailaren 17an (igandean), gaueko 22:00ak aldean, Bilboko Areatzara (San Nikolas elizaren aurrera) Aterpea: Asolaze (Izaba, Erronkari Harana), pentsio erdiz (larunbat eta igandeko gosariak eta larunbateko afaria barne) Ikastaroak: 6 ordu (3 larunbatean eta 3 igandean) Larrako pistetan Erronkariko Eski Eskolako irakasleen eskut...
Kar Karren hurrengo jarduera: Lutxanatik San Pedro plazara Deustualdeko gailur, ertz, malda eta zelaietan barna. Egunero behetik gora ikusten duguna, goitik behera ikusteko aukera aparta!
Santo Tomas egunean kantatu, Olentzero erretzen parte hartu, taloak egiten ikasi eta afalostean bertsotan entzun, hona zertan aritu den gure elkartea azken hiru astetan.
Zer dela eta diogu hori? Ba Deustuko merkatarien elkartea (Deusto Bizirik izen ponpoxoa duena) tradizioa sortzeko bidean dagoelako. Hirugarren urtez jarraian kaleak argiztatu (Madariaga eta Blas de Otero tomate dizdiratsuez josita ikustearen inguruko baloraziorik ez dago euskararen ikuspegitik, orain, ikuspegi estetikotik bai, eta gutxienez esan dezagun tomatefilia honek kontraesanak eta enpatxoak sortzen dituela deustuarrarengan) eta horren finantzaketan parte hartu duten dendek honako afitxa hau ezarri dute euren kristaleretan: "Ongi! Euskaraz beste behin ere!" esango...
Ramón y Cajal,42 Deustu 944471042 - 628753199 berbaizu@euskalnet.net
Bego, komentario bat bakarrik: Principal Antzokia da. Beste barik emakumea.