Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.

Udaberriko Dantza Afrikarren ikastaroan irakasleak baldintza bat jarri zigun: bildutako dirua Ghanako Sunyani herriko pare bat proiektuetara bidaltzea. Hala egin eta hementxe erantzuna. Herriko Stadium Primary School-ek tobogana erosi du  eta Mantukua eta Ayakomaso Women Group taldeek bi egunetako iraupena izan zuten emakumeen eskubideen gaineko sentiberatze tailerrak antolatu zituzten pare bat herrixketan.Ikasturte honetan berriz egingo dugunez Dantza Afrikarren ikastaroa (zehaztuko dugu aurrerago), ea eskolako jolas parkea handitzerik duten!




Aupa lagun! Aurten  Berbalaguna egitasmoa abian da berriz ere. Euskaraz aritzeko helburuarekin (asko edo gutxi jakin berdin du, bakoitzak bere funtzioa beteko du taldean), berbalagun taldeetan parte hartzeko izena eman nahi baduzu, Berbaizu-ra deitu arratsaldeko 16:00tatik 20:00etara (94 4471042- 688676670).Anima zaitez eta "berbaizu" euskeraz!  


"Zulo bat uretan", Iñigo Aranbarri. Urriaren 8an Deustun. (...) Nobela hau Imanol Arellano kazetariaren inguruan osatutako kontakizuna da, ia kasualitatez Itoizko herrian urtegia dela-eta egiten ari diren hobi hustuketen inguruan ikertzen ari den kazetariarena. Dena den, liburua horretara mugatzea aski injustua da, kontakizun honetan hamaika istorio gurutzatzen baitira, zeinak sarritan elkarren artean lotura agerikorik ez baitute. Aranbarrik bat egiten du Koldo Izagirrek maiz aipatu izan dituen ideiekin. Irakurlea ez inozotzat hartzea, gehiegizko esplikazioak baztertzea (ikus, esaterako, pe...


Ondo baino hobeto pasatu dute aurtengo udan Txankikuko ume eta gaztetxoek. Hona Deierritik heldutako frogak!!!!


Uda honetan edozein bazterretan zaudela, bota zure argazkia eta bidali gure epostara. Baldintza bakarra: elkarteak ateratako edozein kamiseta, sudadera, pegatina, egutegi... edota Prest! aldizkaria agertu behar da argazkian. Jasotako argazki guztiak blogean jarriko dira (irailaren erdialdetik aurrera), eta hiru sari banatuko:1. Berbaizuren Errekaurti sudadera bat.2. "Deustuko argazkiak" liburua + Prest! kamiseta.3. Prest! kamiseta bat.Parte hartzaile guztien artean iazko jaietako sandwich bat, mosto botila bi eta "Atera L-a" pegataren 2.000 ale zozketatuko ditugu. Tumatxa hi!!!!


Aurten Txantxikuk Deierriko Azkonan (Nafarroa) prestatu ditu udalekuak uztailaren 14tik 25era. Hogeita hamabost bat ume (10-16 urte bitartekoak) motxilak prestatzeko irrikan daude jada! Denetariko ekintzak eta irteerak prestatu dituzte:  Muetza, Arbartzuza, Ubagua (erreka naturala duena), kainoiak, piszina, mendi irteerak... denetarik.Oso ondo pasatzeaz gain, iaz Auritzen adina ez bustitzea opa diegu!


  Giro polita egon zen, baita euria ere, baina tenperatura atsegina. Jada oporrak heldu dira eta umeek euren kurtsoko apunte, liburu eta dena dalakoak sutara bota zituzten!