Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.

Hemen duzue San Inazio eta  Deustuko Korrikaren ibilbidea . Mapan ondo ikusiko duzue baina badaezpada... Berbaizukideok Deustuko Jai Batzordearen kilometroarekin bat egingo dugu San Pedroko Plazan 18:58an.Erandiotik sartuko da Deustura (Bilbo kartela/semaforoa da lehen kilometroa)Zarandoa etorbidetik Aragoi kalean San Inazion sartuko da, Lehendakari Agirre hartu eta Sarrikoko metro geltokian Benidorm kalera. Orixe eta Arrue Margolarien kaletik berriz Lehendakari Agirre hartu eta segi etorbidetik Rafaela Ibarraraino.Rafaela Ibarratik Blas de Otero hartu eta Luis Powerretik jai...


2008ko irailean hasi ginen  Nueva Gente - Lagun Berriak aldizkariarekin harremanetan. Helburua aldizkariaren irakurlegoari (nagusiki gure artean bizi diren latinamerikarrak) euskararekiko hurbiltasuna jorratzea zela adostu eta lanari ekin genion. Euskararen minimo batzuk zabaldu eta aldi berean sentiberatu, bildurrak kendu, arrazoiak eman, gure hizkuntza urrun duenari hurbildu. Horretarako hilero Berbaizuk fitxa bat lantzea erabaki genuen.Lehenengo fitxa osoa martxoko zenbakian atera da, eta bertan datak, zenbakiak eta "¿Para qué sirve el euskara?" atalak landu ditugu. Hemen fitxa flic...


Konturatu orduko bukatu zaizkigu 2.009ko jaiak! 10 egun izan dira, baina ziztu bizian joan zaizkigu. Denetik izan dugu gainera: paella txapelketa, tomate leihaketa, hotza, txosnak, jolasak, olinpiadak, play back-a, beroa, umeentzako tailerrak, hotza, kontzertuak, aurreskuak, zezen-suzkoak, eguzkia, dantzak...Hemen argazki gutxi batzuk.Ezin bukatu ere Solomo Gazta Asanblada zoriondu gabe. Koadrilen arteko Olinpiadetan jarritako kemena ez da nolanahikoa izan: horren adibide youtuben eskegita aurkitu dugun euren playbackaren bideoa. Gure playbacka baino hobea bai!


Beste behin ere, Charito Mucha Martxak irabazi zuen Paella Txapelketa. Beste behin ere, gure paellak ez zuen behar besteko onarpenik izan epaileen aldetik. Beste behin ere, Tomate Txapelketan jarrita ditugu gure itxaropenak.Hemen Charito "en este barrio de ricos..."-ekin hasitako alokuzio txalotua plazako mahaikideei luzatzen:Eta hemen paella txapelketako (besteren bat ere) argazki gehiago.Txantxikuk bere aldetik, Donepetri Plazan hainbat tailer egin zituen bazkaldu aurretik, eta baita euren paella propioa prestatu ere. Hemen beste argazki batzuk.Lau egun ditugu aurretik.  Eta bihar 19...


Deustuko Jaiak gainean ditugu. Bihar ditugu txupina eta pregoia (20:00tan), bihar Koadrilen arteko I. Txapelketaren hasiera, bihar Munlet 20:00etan Gazte Lokalean eta bihar 22:00etan Lehenengo Maketa txapelketaren irabazlearen eta Hesianen kontzertua. Hasteko ez da egitarau makala. Jai Batzordeko elkarte guztion artean prestatu dugun egitaraua inoiz baino beteagoa dator, eta inoiz baino aukera gehiago izango ditugu festarako: bihar hasi eta martxoak 22ko igandera arte, nahi beste ekimen. Tartean txosnak irekiko ditugun 6 gauak (zubia barne). Guk elkarte bezala hainbat ekitaldita...


ATZOKO FILM LABURREN ARGAZKIAK HEMEN                                                            


Ez da urrutira (hots, Hernanialdera) joan behar sagardo freskoa kupeletik edan eta txuleta onak jateko. Baserri ederra aterpe eta landa lasaiak lagun, Zornotzako Montorra auzoko Uxarte sagardotegiak horretarako parada eskaini zigun larunbatean. Eta gero zergatik ez, Durangoko parrandak Hernanikoak bezain onak izan litezkela denok dakigu...


Ezin Ihauteriak pasatzen utzi Barbiñez oroitu gabe. Bazterretan Barbi ugari ibili bai (Barbi Korrika, Barbi Soka Tira, Barbi Arrantzale, Barbi Turika, Barbi Eskalatzaile, Ken Eskalatzaile, Barbi Tudelana...) baina Barbiñek utzitako arrastoa bezalakorik luzaroan ez da ikusi. Hollywoodeko artista bailitzan ihesean aritu zitzaigun, izkin egin nahiean behin eta berriz alde, baina gure erreporteroa ere ona izan eta konturatu orduko argazkia atera zion. Itzala luzea berea.Gainontzekoan, Ihauterietan beti bezain giro ona egon zenaren lekuko, honatx  frontoiaren argazkia berbena hasi baino apu...


Aurtengo Inauterietan Txantxikuko umeak igandeko desfilera Tanborradaz jantzita irten ziren eta baita saria irabazi ere!Zorionik beroenak Berbaizuren partetik!Hemen txantxikukideak plazako kioskoan saria jasotzen:Eta hemen sakatu ezkero argazki gehiago.Datorren urtean berriz irabazle TXANTXIKU!


Animatu zaitezte otsailaren 28an SAGARDOTEGIRA!Uxarte SagardotegiaOtsailak 28, larunbataBerbaizu bazkideak 20€ - Ez bazkideak 23€Eman izena epostaz berbaizu@euskalnet.netedo telefonoz 94 4471042