Ikasturtean zehar bi ikastaro luze egin ditugu Deustuko Zona Verdeko irakasleekin, gustura egin ere. 15 bat lagun aritu gara eta irailetik aurrera berriz ere ikastaroetan euskaraz parte hartzeko aukera zabalduko dugu. Baina zer edo zer ikasi dugu eta orain gure kabuz ibiltzeko garaia da. Ekaineko iluntze baterako zer hoberik Deustutik Udaletxeraino irristan alde batetik joan eta bestetik bueltatzea baino. Gurekin ikastaroetan parte hartu baduzu edo patinatzen moldatzen bazara eta euskaraz apur baten patinatu nahi baduzu, hona hitzordua: astelehena, ekainaren 1a, arratsaldeko 8tan, Eu...
Gaurtik aurrera Renoir eta Zubiarte zinemetan. Informazio gehiago HEMEN
EGITARAUA11:00etan- Ongi etorria eta hamaiketakoa Matxete plazan12:00etan- Ibilaldi gidatua13:30ean- Kalejira14:00etan: Bazkaria Landatxon*15:30ean- Sari banaketa16:00etan- Erromeria Erdizka Lauetan taldearekin*Izena emateko eta bazkari txartela hartzeko bota eposta berbaizu@euskalnet.net -era, zuen izen abizenekin.Bazkari txartela: 20€ ( eskutan eman beharko da)
ARGAZKIAK IKUSGAI HEMEN
LITERATURAJuanjo Arrizabalaga Irakurlearen TxokotikHarrituta utzi gaitu Katixa Agirre idazleak bere “Habitat” liburuarekin. 27 urteko gasteiztarrak badirudi bizitzako eta bikote harremanen zertzelada guztiak probatu edo, hori ez bada, ezagutu, barne-barnetik ezagutzen dituela. Sei ipuinetan, gero eta luzeagoak ateratzen omen zaizkio, ondo baino hobeto islatu ditu gaur eguneko bizimoduak, harremanak eta elkarbizitzak dituen arazoak, larritasunak eta ezinegonak.Guztietan, gainera, gelditu zaigu ipuinak aurrera egin ezaren gazi-gozoa. Jarraipena, ordea, norberaren baitan utzi digula zioen. Kat...
Izena emateko sakatu hemen eta sartu zure datuak.
Pasadan igandean Txantxiku umeek Besaide bisitatu zuten. Goizeko bederatzietan Deustutik irten eta Apatamonasterion utzi zituen busak. Hortik ibilbidea hasi, eta Arrazolaraino heldu ziren Besaide bidean. Tontortxoa egin ondoren, eta eguraldiaren mehatxuarekin (euri pixka bat, gelditu, atertu, euria berriro eta azkenean blai blai eta lokatzez beteta), Elorriora jaitsi ziren ogitartekoa hartzera.Bertako elizpean tortila, solomoa, gazta, gailetak eta nola ez txokolatea jan eta gorputzari bero apur bat emateko asmoz, herriko tabernan batean cola cao bero-beroa hartu zuten. Ikusi, ikusi HEMEN ar...
"Irakurlaren txokoa non da?" atzoko batek arratsaldeko 19:55etan, justu justu saiora heltzeko.Goiz partean, beste batek "Kaixo egunon, gaur goizean entzun dut Katixa Agirre datorrela Irakurlearen Txokora , ta Gazte Lokalean izango dela, non dago lokala?"Atzo denak galdezka, Katixa Agirrek argitaratu berri duen HABITAT liburu aurkezpenera joateko gogoekin... atzoko argazkiak irakurlearen txokoan HEMEN
IKA,IKA, IKA hemen dator... KORRIKA16ARGAZKI GEHIAGO HEMEN
Berrian agertutako ARTIKULUA
Ramón y Cajal,42 Deustu 944471042 - 628753199 berbaizu@euskalnet.net
Bego, komentario bat bakarrik: Principal Antzokia da. Beste barik emakumea.