Ez dakigu orijinalegiak izan diren. Ez dakigu poetikoegiak izan diren. Ez dakigu idazle-bertsolari ezkuturen baten eskua deskubritu dugun. Baina badakigu deustualdeko (eta beste hainbat lekutako) euskaldunek piropoak barruan dituztela. 100 piropo pasatxo bildu ditugu hamar egunetan, haietatik 5 internet bidez helduak, eta pozik egoteko moduko sorta da. Hala ere, benetan pozik zeudenak irabazleak izan dira, gustora jaso eta erabili dutelako haien saria txosnetan. Piropoen kontura jai egin. Ez da pagotxa makala! Epaimahaiak hamar onenak hautatu...
Topaguneak antolatutako Film Laburren zirkuitoa datorkigu aurten ere Deustualdera Berbaizuren eskutik. 5 film labur izango dira honakoan, eta bi saio izango ditugu: - goizeko 11:30 Bidarte Auzo Etxean, Deustualdeko Euskaren Unibertsoko hezkuntza eragileen partehartzearekin. - arratsaldeko 20:00etan Sarrikoko Fakultateko aretoan, Bizkaiko EHUko kultur programazioarekin elkarlanean. Kalitatezko zinema dohainik eta gainera euskaraz. Aukera aparta zinemazaleentzat.
Ez da gauza berria, baina dibertigarria izan daiteke. Eta gainera gure Deustualdeko euskara herdoilduari freskotasun pixkat emateko era posible bat da. Irabazleen asmakuntzekin Deustuko Jaiak dekoratuko ditugu, hau da, piroporik onenei zabalkundea emateko asmoa dugu. Beraz badakizu, zure piropoa txosnaguneko esaldirik errepikatuena izatea nahi baduzu, hurbildu piropo-kutxak utzi ditugun taberna eta euskaltegietara (gure lokalaz gain, noski) eta bertan idatzi zure burutazioa. Ez da izenik eman behar eta gainera saria izango duzu gure txosnan. Lorerik gabeko piroporik bai?
Ohiko dinamikari jarraituz, Berbaizu Euskara Elkartearen Irakurlearen Txokoak Jon Maia Soria dakarkigu oraingoan gure artera. "Riomundo" bere liburuaren inguruan solastu eta iritziak elkartrukatuko ditugu idazlearekin. Hitzordua asteazkenez izango da, martxoaren 15ean arratsaldeko 8etan, Deustuko Gazte Lokalean. Irakurzale guztiak zaudete gonbidaturik aurkezpen-solasaldi honetara. Etorri eta parte hartu!
Adi ikasleak. Adi esplikazioei atzean Lakorako ertzak dituztela. Euskaraz jaso genituen klaseak eta euskaraz nekatu ginen gustura aldapa gora eta behera. Asteburu pasa polita antolatu genuen otsailaren 24tik 26ra Berbaizu Euskara Elkartea eta Lizardi Mintza Taldearen artean. Igarri, igarri egin zen deustuar gutxi geundela bueltaka, baina lehenengo aldiz antolatutako zerbait izaki, oso positibotzat jotzen dugu irteera. Urteak aurrera joan ahala sustraitzeko aukerak dituen ikastaro bat dela uste dugu, eta denborarekin jendea animatzeko moduko zerbait dela. Beraz, gaurdanik aurrer...
Zorionekoak izan ginen Deustuko Ihauterietan. Zaila izanda ere, lortu genuen kaleetan bazterrak nahasten ibili ziren martziano andanatik baten bat "ehizatzea". Harriduraz begiratzen gaitu, baina esan beharra dago zeharo izututa ibili zirenak deustuarrak izan zirela tamainako martzianada zela eta. Saririk ez zuten irabazi ordea, Gabardinadun Gamba "egosi" batzuek ospea eta ohorea jaso baizituzten martzianoen pentsutan. Igandez aireratzekoak ziren Txantxikukide espazioumeek ez zuten ere zorterik izan, eta hurakan eta tornado bortitz batzuek zirela medio ez zituzten ...
Otsailaren 4an autobus bete haragijale abiatu ginen Deustutik Astigarragarantz. Egunpasa ederra egin genuen eta gure euskaltzaletasunak tope egin zuen. Argazkikoa dugu gure erlijio berriaren ikurra. Euskarari uko egin eta oraindik aurrera badakigu zer gurtu: Txuleta, sagardoaren famapean ezkutatzen den haragi sakratu hori.
Otsailaren 24tik 26rako asteburuan Erronkariko ibaxean egingo dugu Ipar eski ikastaroa. Ostiralarekin irtengo gara Deustutik eta igande arratsez buelta egingo dugu. 8 orduko ikastaroa izango da, eta hiru mailetan antolatuko da ikastaroa: hastapenak, hobekuntza eta trebakuntza. Beraz, aitzakiarik ez gurekin ez etortzeko. Guzti guztia 90 euroren truke (bazkariak eta ostiraleko afaria salbu). Lizardi Mintza Elkartearekin batera antolatu dugu honako irteera, Deustuko Menditarrak taldearen laguntzaz. Giro aparta ziurtatuta dago! Badakizu, animatu eta zuk ere izena eman. Berbaizu Euskara E...
Deustuko Ihauteriak ditugu otsailaren 18an. Eta Berbaizu Euskara Elkarteak martzianotzeko erabakia hartu du. Estralurtarren mundu majikoan sartuko gara ihauterietatik alde egiteko. Nahi duenak ere gurekin har dezake Marte eta Venusen arteko espazio ilunetarako bidea. Txantxikutarrak espaziohaurrak izango dira, eta gu haien ikergai garen izaki ezezagunak.
Saiakera bat dugu honako hau. Gure elkartea eguneratzeko saiakera. Deustualdeko euskaldunoi interneten ere topaleku bat eskaintzeko saiakera. Partehartzea sustatzeko saiakera. Beti saiatzen gabiltza. Asmatu ostera, hori zailagoa izaten da. Honakoan bai.
Ramón y Cajal,42 Deustu 944471042 - 628753199 berbaizu@euskalnet.net
Bego, komentario bat bakarrik: Principal Antzokia da. Beste barik emakumea.