Martzianoak Ihauterietan

1

Zorionekoak izan ginen Deustuko Ihauterietan. Zaila izanda ere, lortu genuen kaleetan bazterrak nahasten ibili ziren martziano andanatik baten bat "ehizatzea". Harriduraz begiratzen gaitu, baina esan beharra dago zeharo izututa ibili zirenak deustuarrak izan zirela tamainako martzianada zela eta. Saririk ez zuten irabazi ordea, Gabardinadun Gamba "egosi" batzuek ospea eta ohorea jaso baizituzten martzianoen pentsutan.

Igandez aireratzekoak ziren Txantxikukide espazioumeek ez zuten ere zorterik izan, eta hurakan eta tornado bortitz batzuek zirela medio ez zituzten haien espaziontziak abiada bizian jarri. San Inazio-Tellaetxeko ihauteriek izango dute gaurko egunez haien aire-espektakuluaz gozatzeko aukera. Espero dezagun martzianoren bat topatzea haien bidaia galaktiko berrian!

 

Txot! Txot!

Txot! Txot! 2006-03-07 20:24 #1

Nuria ederroi! Hurrengo ihauterietan ezpainak margoztuz gero sari banaketan txapeldun seguru!


Utzi iruzkina: