Deustuko Gazte Asanbladarekin batera antolatutako jardunaldiak atzo bukatu genituen Edu Apodaka eta Fermin Etxegoienen eskutik. Baita ondo bukatu ere. Solasaldi arinean aritu zen jendea hizlariekin batera Mullerenean, eta beti lez ondorio bakarrik atera izan ez arren, bidea urratzeko aukera badagoela agerian geratu zen. Atzoko argazki edo bideorik jarri baino lehen, hobe Elorri Bertso Eskolak aurreko ostegunean Uxue Alberdi eta Fredi Paiaren pasadizoei ateratako bideoetako bat hona ekartzea. Elorrikoek igo dituzten beste hirurak hemen sakatuta: 1, 2 eta 3. Fredi Pa...


Aurten ez gara motz geratu eta hainbat gauza egiten ibili gara, beti ere gogo, nahi eta elkarlan hitzak azpimarratuz.Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak ikasleen partehartzea bultzatzen du hainbat ekintza eta lehiaketa ikasturtean zehar burutuz: pegatina lehiaketa, marrazki lehiaketa, euskararen eguna, mikroipuinak... Gero ere Berbaizuk zentro bakoitzari eskeintzen dien jardueren zerrenda eskuragai dute: Bilbo eta Euskararen hiri ibilbidea, euskara elkarte bat zer den?, tailerrak...Azkenengo bilera izan da gaurkoa, eta hurrengo ikasturteari begira egitasmo berriak martxan ja...


Pasa dira jaiak eta balorazioak egin baino, hobe argazki gutxi batzurekin pasatakoak gogoratzea. Lehenik eta behin hementxe lehen larunbateko paella txapelketako herri bazkaria. Giro aparta, jende asko eta sabelak beterik. Dudarik ez, gure paella izan zen guztietan onena nahiz eta epaileek ez onartu. Bazkalostean, jandakoa jaisteko, dantzarako aukera gogoangarria erritmo eta monitore xelebreekin. Lehen asteburua jendez lepo eta ezustekorik gabe pasa eta zurrunbiloa agertu zen igande gauez. Gure txosna gaixoak justu-justu iraun zuen zutik ibaizabaleko haize-boladen eraso...


Ostiralean hasten dira aurtengo jaiak, eta jada gogotsu gaudenez, gogora ekarri nahi ditugu Berbaizuk Deustuko Jai Batzordearen egitarauan antolatuko dituen ekitaldiak: Martxoak 22an, osteguna, film laburren emanaldia Bidarte auzo etxean. Bi saio egingo dira, eguerdiko 12:00etan eta arratseko 20:00etan. Martxoak 23an, ostirala, Kantuzaleen Txokoko kideekin batera Kantubira. Bordatxo tabernatik hasita, arratseko 20:00etan. Deustuko Jai Batzordeak antolatutako egitarautik, hona lehenengo asteburuan ezin galtzekoak izango diren batzuk: Martxoak 16, os...


Zorionekoak izan ginen Deustuko Ihauterietan. Zaila izanda ere, lortu genuen kaleetan bazterrak nahasten ibili ziren martziano andanatik baten bat "ehizatzea". Harriduraz begiratzen gaitu, baina esan beharra dago zeharo izututa ibili zirenak deustuarrak izan zirela tamainako martzianada zela eta. Saririk ez zuten irabazi ordea, Gabardinadun Gamba "egosi" batzuek ospea eta ohorea jaso baizituzten martzianoen pentsutan. Igandez aireratzekoak ziren Txantxikukide espazioumeek ez zuten ere zorterik izan, eta hurakan eta tornado bortitz batzuek zirela medio ez zituzten ...