Deustuko Jaiak 2.007

2

Ostiralean hasten dira aurtengo jaiak, eta jada gogotsu gaudenez, gogora ekarri nahi ditugu Berbaizuk Deustuko Jai Batzordearen egitarauan antolatuko dituen ekitaldiak:

• Martxoak 22an, osteguna, film laburren emanaldia Bidarte auzo etxean. Bi saio egingo dira, eguerdiko 12:00etan eta arratseko 20:00etan.
• Martxoak 23an, ostirala, Kantuzaleen Txokoko kideekin batera Kantubira. Bordatxo tabernatik hasita, arratseko 20:00etan.

Deustuko Jai Batzordeak antolatutako egitarautik, hona lehenengo asteburuan ezin galtzekoak izango diren batzuk:

• Martxoak 16, ostirala, Jaien hasiera. Txupina eta pregoia arratseko 21:00etan Done Petrin.
• Ostiralean bertan kontzertua 23:00etan txosna gunean. Allnighters + Inserta + Anestesia.
• Martxoak 17, larunbata.12:00etatik aurrera Paella txapelketa eta herri bazkaria Done Petrin.
• Ondoren, arratseko 20:00etan kontzertua Gazte Lokalean, Fallen + Positiva.
• Martxoak 18, igandea, eguerdiko 12:00etatik aurrera Deustuko Udal Korporazioaren desfilea eta ondoren Emakumeen Aurreskua alkateari Done Petrin 13:00etan.

Eta beste hainbat ekitaldi 50 jardueratik gora osatu arte bi asteburuetan. Lan oparoa Deustuko Jai Batzordearena. Besterik gabe, nahi izanez gero gure txosnatik pasa eta ea nor den aurten lehena errekara jauzten.

igerra

igerra 2007-03-12 10:37 #1

Ekitaldi bat ahaztu zaizu: larunbatean, Saint Patrick eguna, Guinnes dastaketa irlandarrean 19.00etan (Berbaizuk antolatuta).

Slan go foil.

Txandagile

Txandagile 2007-03-21 13:02 #2

EKAITZAK TXOSNETAN ARAZOAK SORTU DITU: LAGUNTZA BEHAR DUGU!

Urak eta txingorrak kriston kalteak sortu ditu Deustuko txosnetan. Egun hauetan jendea beharko da konponketak egiteko. Gaur martxoak 21, asteazkena arratsaldeko 17:00etatik aurrera jendearen laguntza beharko da txosnen esparruan.

MILA ESKER ZUEN ELKARTASUNAGAITIK

Utzi iruzkina: