Kategoria: musika
Moskuko urrea liburua irakurtzen ari naiz. Irun aldean 1983-1993 urteen artean protagonista izan ziren askori elkarrizketa egiten die Juanma Sarasola egileak. Horien artean Karlos Osinaga “Txap”. Eta berak esan zituenak azpimarratu egin nituen irakurtzerakoan. Ea ba: “Batzuk ez ginen euskaldunak, eta euskaldunberri bihurtu ginen, eta horretara iristeko erabat inportantea izan zen musikak emandako bultzada eta musikak irakatsitakoa. Ez dut uste kasu bakarra izango denik, eta niretzat hori beti izan da herriak eta euskarak rockari eskertu behar dioten gauza bat. Rocka kasu ...
Egun berezia izango da larunbata Uliako mintegi eta ur-biltegietan. Hau da hau programa: El sábado 30 va a ser un día muy especial en los viveros y depósitos de Ulía. Vaya programa! 15:00 Musika eta arkitektura tailer laborategia Tailerra 10:00 Circo Davitxi eta zirku loretsua 10:00 Botanica Open Lab 10:00 Ate irekiak 14:00 Perkusio taldea 16:30 Arpas & Co 17:30...
Gaztetan irentsi egin nituen, lankide xelebre batek gomendatuta, Friedrich Hölderlin-en “Poemas de la locura” liburuko poemak. Eta, zer diren gauzak, oraintsu aurkitu berri dut liburu zahar hura, orduko edizio elebidun eta latzean. Irakurri ditut berriro duela hogeita hamar urte hainbeste gustatu zitzaizkidan olerkiak eta, aizue, zirkinik ere ez. Artean poema liluragarriak zirenek ez didate gaur egun ezer esaten. Misteiyubak! Baina kontua da liburuak hitzaurre luze eta sakona duela eta bertan aurkitu dut Uso Zuria kanta eta olerkari alemaniarraren arteko lotura. Höl...
DESTINY: Nola duzu izena? LAZARO: Ni Lázaro naiz. DESTINY: Zenbat urte dituzu? LAZARO: Nik hamahiru urte ditut. DESTINY: Nongoa zara zu? LAZARO: Ni Brasilekoa naiz. DESTINY: Kirolik egiten al duzu? LAZARO: Bai , rugby eta futbola . DESTINY: Zer gustatzen zaizu? LAZARO: Rugby , musika eta futbola. DESTINY: Zer musika gustatzen zaizu? LAZARO: David Gueta , Metalica eta Iron maiden. LAZARO;Nola duzu izena? DESTINY;Ni Destiny naiz. LAZARO;Zenbat urte dituzu? DESTINY;Hamabi urt...
Euskaltzaleok: Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...
Euskal musika gustatzen zaigulako, eta Altzatarrak izateaz harro gaudelako, hemen dago jada... 2. AltzataROCK EUSKARAZ!!!GOVERNORS, SEN, Eratu eta PelaxAZAROAK 30 (Larunbata), 20:30ean LARRATXO KULTUR ETXEAN.Sarrerak (8€) aldez aurretik ondorengo saltokietan: Altza: Nido taberna (Herrera) Ipotx taberna (Altza) Casares Kultur Etxea Zumardi (Bidebieta) Donostia: Kata taberna (Egia) Herria taberna (Alde zaharra) AZKAR IBILI!!! 300 BESTERIK EZ DAUDE TA!!! ETEKINAK ALTZAKO GAZTE ASANBLADARENTZAT IZANGO DIRA!!!!Lagundu ALTZAKO GAZTERIA!!! Zabaldu!!!
Sarrerak aldez aurretik ondorengo saltokietan: Altza: Nido taberna (Herrera) Ipotx taberna (Altza) Casares Kultur Etxea Zumardi (Bidebieta) Donostia: Kata taberna (Egia) Herria taberna (Alde zaharra)
Konturatu orduko aurtengo denboraldia agurtzeko unea iritsi zaigu. Ekaitz etorri da gaurkoan Paradisu zinemara, gitarra eta guzti, urtean jarri ditugun soinu bandak, eta bere gustuko filmetako kantak jotzera. Saioko kantak: Cat Stevens - Here comes my baby (1998 Academia Rushmore) Urge Overkill - Girl you’ll be a woman soon (1994 Pulp Fiction) Eddie Vedder - Hard Sun (2007 Into the Wild) Zarama - Dena ongi dabil (2007 Eutsi) The Weary Kind (2009 Crazy Heart) Gary Jules - Mad World (2001 Donnie Darko) Uda ona izan! Aurtengo irratsaioak: #01 - Aurkezpena #02 - Fahrenheit 451 #03 - Donn...
Violent Femmes Φ American Music Do you like american music Gustuko duzu amerikar musika? ♦ I like american music Gustuko dut amerikar musika ♦ Don't you like american music baby Ez duzu gustuko amerikar musika, baby? ♦ I want you to hold me Zuk ni oratzea nahi dut ♦ I want your arms around me Zure besoek ni besarkatzea ♦ I want you to hold me baby Ora nazazu baby ♦ Did you do too many drugs Droga asko prestatu zenituen? ♦ I did too many drugs Bai, horixe z Did you do too many drugs too baby Droga...
Berandu bada ere, badakizue beti betetzen dudala hitza. Hemen dituzue Usopopen Jazpana! indezent DJ Set delakoak jarri zituen kantuak... Edo oroitzen ditugunak: Lehen Saioa: 1. It Starts Hear (Peter Broderick) 2. Edmonton (The Rural Alberta Advantage) 3. King Of Carrot Flowers Pt. One (Neutral Milk Hotel) 4. The Bad In Each Other (Feist) 5. Venus dago ederren (The Tree) 6. Warning Sing (Coldplay) 7. Hide It Away (Retribution Gospel Choir) 8. Springfield, or Bobby Got a Shadfly Caught in his Hair (Sufjan Stevens) 9. Hoppípolla (Sigur Rós) 10. Echoes (The Rapture) 11. F...
Foxygen - 'On Blue Mountain' | A Take Away Show from La Blogotheque on Vimeo. Eta hemen abesti bat diskoko grabazioan:
Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik egin. Aspaldi erabaki genuen bizitzan behin (gutxienez) bisitatu beharreko jaialdi honetara joan behar ginena baina azkenean, partaide ere izan ginen (bizitza osoan ahaztuko ez dugun ohore bat zalantzarik gabe). Eguerdi aldera iritsi ginen Sarara eta seiterdiak aldera hasten ziren Agorrekako kontzertuak. Hasiera-hasieratik sumatu genuen gure inguruan Usopopen inguruan hainbeste aldiz entzun genuen giro magikoa eta berarekin bat egiteko edo, errekurrentea dugun ohitura bati ekin genion, garag...
Entzun dugun musika gara. Gaur hona ekarri nahi dudan diskoa, Pablo Sorozabalen Gernika, izango da ume nintzela gehien entzun dudanetako bat. Orain ulertzen duzue nolakoa naizen, ezta? Txantxak alde batera, A aldea entzuten nuen batez ere, B aldea ez zitzaidan hainbeste gustatzen: musika instrumentala izan dut beti nahiago. Etxean ez zegoen disko jogailurik, baina izeko-osabarenean bai eta han entzuten nuen disko hau, beste batzuen artean. Gainera, Pablo Sorozabalek berak -osabaren laguna zenak- nire lehengusinari oparitua eta dedikatua zen diskoa. Ordutik urte dexente joan delarik, ...
4 minutu irauten dituela jartzen du bideoan, baina abestia bukatu ondoren eren eternitateraino izango duzu lagun buruan. Ikaragarria: Eta ikaragarria baita ere Daft Punke-ekoek beraien diska berria izango dena aurkezteko erabili duten marketing modua. Lehenik Estatu Batuetako Saturday Night Live saioan ipini zuten minutu bateko iragarkia: Aste batzuetara berriz, Coachella jaialdi famatuan ere ipiniko zutena:
Strange Fruit izango da jazzaren historiako abestirik tristeena beharbada, ta Billie Holiday-k utzi zizkigunen arteko ezagunena ere bai. Hauxe da kantaren historia. Artista handi askok bezala ez zuen izan bizitza errazik Eleonora Fagan-ek, horixe zen bere benetako izena. Amak hamahiru urte zituela, aitak hamabost, izan zuten Billie. Aitak, bera ere musikaria, ez zituen egun asko egiten etxean eta halako batean etxetik joan zen berriro ez itzultzeko. &nb...
Astea goxo goxo bukatzeko... Jamie N Commons - Lead Me Home from Jordan Bahat on Vimeo.
Gauza on asko ekarri dizkigu Jazpanak azken urteetan baina nabarmenena, bidean egin ditugun adiskide eta harremanak izan dira zalantzarik gabe. 2012ko Jazpana euritsuan ederki pasa genuen baina horretaz gain, hilabete batzuk lehenago internet bidez bakarrik ezagutzen genuen jendeari aurpegia jartzeko aukera eskaini zigun. Usopopeko jendeaz ari naiz eta egia esan, jaso genuen lehen mezutik zirrara ikaragarria sortu zigun Iparraldeko jaialdi txiki bezain handi honek gure jaialdia ezagutu nahi izateak. Arima berdina duten bi jaialdi dira Usopop eta Jazpana eta ziur naiz, hainbeste aldiz azaldu...
Keaton Henson-ek nire oso oso gustoko izateko osagai guztiak ditu: folk indiea egiten du, abesti malenkoniatsu asko, bideoklip politak... baina ez du halere, saiakera asko egin eta beste askori baino aukera gehiago eman arren, nire 'kansa-autore'en topean sartzea lortzen. Aurten argitaratu berri duen eta jo eta ke dabilkidan Birthday diskarekin adibidez, aurreko Dear diska eta EPekin gertatu berdina gertatu zait: Osorik entzunda aspertu egiten nauela. Eta eskerrak erdi aldean gorakada bat duen! Baina horren da tristea (ni ari al naiz hortaz kexatzen?) eta sosoa batzuetan! Bai, ados, badaude...
Entzuten ditudan euskal taldeez hitz egitean nire herritik kilometro dexentera jauzi egin beharra izaten dut normalean. Bidasoa aldera gehienetan eta Azkoitira gertuenera. Horregatik, ohikoa dena baino poz gehiago sortzen du nire barrenean Saioa bezalako kantari batek halako diska puxka bat kaleratzeak. Beasainen jaio zen Saioa 1978an baina Legorretan egin du bizia eta bertakoa da. Goirritarra da tio! Ormaiztegin Amen, Geroh edo Leher bezalako taldeek sortutako mugimendua amaitu ostean, goierritarrok ez dugu harro egoteko kantari edo talderik izan eta lehortutako lur eremu batera bizia ekar...
Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Asteazken honet an Aitor Apurturen bisita jasoko dugu eta berak ekarriko digun editatu gabeko musika berria entzungo dugu, The Bobbys oreretako taldearen disko aurrerapena, Arny et les chachiz, Perro Caliente, Die Schwarzen Schafen...bestetik, Kruders taldearen "Morir Viviendo" disko berriko abestiren bat entzungo dugu! Hau guztia, agenda, kronika eta berriz lagunduta! Ir a descargar
Guztiok borrokatu gara anaiarekin haurtzaroan. Historian zehar ama guztiei loa kendu dien kontua dugu hau baina denborarekin pasa egiten da. Anaia txikia eta ni behintzat ederki moldatzen gara gaur egun eta sinetsi, gure arazoa ez zen gehiegi borrokatzen ginenik borroka besterik egiten ez genuela baizik. Hala ere, badira kasu batzuk non bandera zuria atera, aizkora lurrean utzi eta anaiak lagun bilakatzeak ezinezkoa ematen duen. Kasurik garbi eta ezagunena Manchesterreko Gallagher anaiena dugu eta bi artaburu hauek dira gaurkoan ordenagailuaren aurrean jartzera eraman nautenak. Grunge gar...
Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik aurrera, Gotzon Hermosillaren "Barakaldo Revienta: Historia secreta del punk rock en Barakaldo 1979-2010" liburua eta Gerrarte Kids fanzinearen 3. zenbakia aurkeztuko ditugu. Bestetik, Vomito punk rock records zigiluak kaleratuko duen "Bilbao, Mierda & Rock'n'Roll" bildumaren aurrerapena, HardFlip hardcore taldearen demo-aurrerapena eta UVPR zigiluak ateratako "The Fanatiques", "Lions Law" eta "Old Firm Casuals-The Headliners"-en azken hiru EP-ak entzu...
Beste hainbeste talderen moduan Diegoren bidez ezagutu nuen beti sudur puntan jartzen zaiona egiten duen geinu aragoitar hau. Goierri Irratian eskaintzen zizkigun saio orgasmiko zein aberasgarri haietako batean izan zen. “This is The Beginning of a Beautiful Friendship” diska kaleratu berriarekin azaldu zen estudiora eta “Dead Mum Walking” kantuarekin aurkeztu zigun. Western itxura hartu nion kantu harri eta diska osoan murgiltzen hasi aurretik, kutsu hartako katu gehiagorekin topatuko nintzelakoan nintzen. Akats larria. Bigotten diskografia entzun duen edonork badaki tipo hau etiketatu edo...
Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik aurrera eskuartean dugun musika berria aztertuko dugu. Aggressive Combaten "Back on the streets" azken lana, Garrasika taldearen "Indarrak batuta" maketa, Hawkins Thugs arrasateko talde berriaren aurrerapena eta beste hainbat berri, agenda, kronika, kritika eta giro ederraz lagunduta. Ir a descargar">
Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Asteazken honet an, gaueko 23.00tatik aurrera, disko berriak aztertuko ditugu, tartean Tango 14 talde argentinarraren "Esto es Nuestro", Prins Carl taldearen "No Mercy", The Cliches taldearen "Street Rock for the Working Class" eta Garrasika talde algortarraren "Indarrak batuta" maketa. Hau guztia, agenda eta berriez lagunduta, konpainia eta giro ederrean! Ir a descargar">