Rocka eta euskara

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-11-09 09:32

Moskuko urrea liburua irakurtzen ari naiz. Irun aldean 1983-1993 urteen artean protagonista izan ziren askori elkarrizketa egiten die Juanma Sarasola egileak. Horien artean Karlos Osinaga “Txap”. Eta berak esan zituenak azpimarratu egin nituen irakurtzerakoan. Ea ba:

“Batzuk ez ginen euskaldunak, eta euskaldunberri bihurtu ginen, eta horretara iristeko erabat inportantea izan zen musikak emandako bultzada eta musikak irakatsitakoa. Ez dut uste kasu bakarra izango denik, eta niretzat hori beti izan da herriak eta euskarak rockari eskertu behar dioten gauza bat. Rocka kasu askotan izan baita tresnarik perfektoena euskara zabaldu eta ezagutarazteko”.

Eta nire buruan honako hau iltzatu da: gaur egun ere hala da?


Utzi iruzkina: