Kategoria: soziologia
Saioa Lizarralde lankideak Hizneteko sakontze egitasmoa feminismoa eta euskalgintzaren inguruan egin du. Lorea Agirreren berba batzuk jasotzen ditu: “Gune euskaldunetan prestigioa du euskarak, eta euskara transmititzen du amak. Emakumeak prestigioa lortzeko hizkuntza behar du. Duela 30 bat urte gazteleraz egiten zuten, ama prestigioduna izateko kalean, nahiko desprestigiatuta zeuden eta. Gizonak prestigioa badu, eta berdin du zer hizkuntzatan aritzen den. Hori bai, toki euskaldunetan leialago dira neska gazteak. Izan ere, neskak arauak betetzeko hezten dira, eta euskara erabilt...
Aurrekoan soziolinguistika egin izeneko post-a argitaratu nuen. Joxean Amondarainek iruzkinetan aipatu zuen Mikel Zalbide jo ta su zebilela hizkuntza soziologiarekin …Erantzun labur bat eman nion, baina uste dut merezi duela erantzun luzeagoa. Ez da gai hau berria. Orain dela 9 urte pasatxo abiatu nuen blog hau eta lehen post-a ere horri buruzkoa izan zen. Bertan esan nituenak eta gaur uste ditudanak oso antzekoak dira funtsean. Hala ere, ia hamarkada pasa da eta gauza batzuk aldatu egin dira (neure baitan behinik behin). Hizkuntza soziologia hobesten nuen garai hartan. Gaur ere ho...
Aurrekoan egon nintzen lagun batekin berbetan, txorrotxean. Eta bide batezko euskalgintza aipatzen aritu nintzen. Berak errieta egin eta oso berba teknikoak erabiltzen ditudala adierazi. Orduan, erdi pikatuta esan nion: zuk zelan esango zenuke ba? Kostatu zitzaion kostatu, baina … azkenean erantzuna eman (eta nik lapurtu egin diot blogerako): horiek soziolinguistika egiten dute soziolinguistika berba denik jakin barik. Tumatxa! Soziolinguistika egin: esamoldea bikaina iruditu zitzaidan. Are gehiago, nire moduan soziolinguistika jendartea eraldatzeko zientzia gisa ulertzen dugunontza...
Karpape gozo batean geunden, garagardoa eskutan, hontaz eta hartaz berbetan. Kanta tradizionalak eta herri-dantzak ez nituela maite aitortu, eta hara non esaten didan solaskideak: Folklorea maite ez duen lehen soziolinguista! Eta zur eta lur geratu nintzen. Horren arraroa al da? Edo, hobe esanda, horren arraroa al naiz? Elkarrizketak jarraitu zuen eta, azkenean, esaten dit lagunak: Zu eusnob bat zara eta, gainera, azken aldion euskaltzaleen artean gero eta eusnob gehiago dago. Eta nik erantzun, zorrotz: Eskerrak! Eta, ostean, burua bueltaka izan nuen denbora batez. Ez dut neure buru...
Eskertzen da lantzean behin akademiaren ateak ireki eta plaza publikora salto egitea. Eta langintza horretan maisu eta maistra dira EKTko gradu-ondokokoak. Oraingoan sei telebista saio egin dituzte gure kulturgintzaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hausnartzeko. Goienakoek denak txukun-txukun jaso dituzte webgune batean. Hona hemen: 1. Olatua berrasmatu 2. Zama hegalduna 3. Hilzori - Gogo bizi 4. Mina eta grina 5. Ertzak batuz 6. Egin arte (ez gara izango)
Moscoviciren arabera, gutxiengo aktiboa da indarrean dauden arauen kontrako taldea, bere buruaren gaineko kontzientzia duena eta barne antolaketa maila bat duena. Definizio horretan ez da jende gutxien duen taldea izan behar derrigorrez; aitzitik, haren ezaugarri nagusiena da boteretik kanpo egotea. Gutxiengoa aktiboa edo ez-aktiboa izan daiteke. Aktiboa izateko beharrezkoa da bere buruaren gaineko kontzientzia izatea: helburuak ezagutu, mugak eta indarrak ezagutu. Gutxieneko antolaketa ere izan behar du, funtzionamendu arau batzuk sortu behar ditu. Gutxiengoen element...
eta nik ez dakit zer esan ... Argi dago udalerri euskaldunetan euskaldunak %72 diren bitartean, udalerri horietan bertan gaztelaniaz hitz egiteko gai direnak dezente gehiago izango direla, %90 baino gehiago inolako zalantzarik gabe. Iñaki Iurrebaso Gero eta konbentzitua nago hizkuntza batez jabetzea ez dela prozesu intelektual bat. Gero eta garbiago daukat inguru bat behar duzula non eta hizkuntza hori behin eta berriro entzungo duzun. Fermin Etxegoien Jendarte bateko pertsonen multzo handi batek ez du bere bizitzan zehar hizkuntza bat uzten beste bat bereganatzeko. Ralph Fa...
Etorkizuna gaurtik egin nahi dugula eta egiten ari garela badakigu. Edo, behintzat, gero eta garbiago daukat hori. Eta etorkizun horretan ere mitoak eta imajinarioak bersortu behar ditugu. Ari gara, sarritan intuizioz, beste batzuetan berariaz. Mito eta imajinario horiek garrantzi handia dute eta harako hark esaten zuen bezala, gure egunerokoaren gasolina sinbolikoa beharrezkoa da. Kulturgintza zein mitogintzaren bidez. Aldez edo moldez. Etorkizuna gaur. Horixe bizi izan genuen Pirineoen erdian dagoen Itzaltzu izeneko herrian urtarrilaren erdialdean, Gartxot egunean. Xuneren imaginar...
Azken aldion, kontzeptu berri batzuk entzun ditut (bueno, horietako bi ez dira horren berri, baina bada euskaldun zahar eta euskaldun berri kategoriak bazterrean uzteko bide bat zenbait kasutan): bidelaria, bidelaguna, euskaldun 2.0 eta transeuskalduna. Goazen pausoz pauso. Bidelaria eta bidelaguna berbalagunen mugimenduaren abaroan sortutako berbak dira. Bidelaria litzateke euskara ikasten edo euskara hobetzeko beharra duen pertsona (Eusko Jaurlaritzaren araberako terminologian gutxi gorabehera erdi-euskaldun deitzen dena). Bidelaguna, ordea, euskaraz ondo edo txukun jarduten duen pertsona...
Ahalduntzea (edo boteretzea edo jabetzea) zer den askotan galdetu izan diot neure buruari. Erantzun argirik ez diot aurkitu galderari, baina Sermos aldizkari galiziarrean Beatriz Suárez-ek egindako definizioa aurkitu dut eta gustatu zait. (itzuli barik doa pasartea, galizieraz): facultarse, autorizarse, habilitarse os suxeitos e os colectivos inferiorizados; habilitármonos, é dicir, capacitármonos, sentírmonos e sermos capaces; ter a facultade e o poder de facer cousas e de vivir con autoridade, é dicir, sendo valoradas e recoñecidas c...
Bat aldizkariaren 95. aldizkaria arnasguneei buruzkoa izan da oro har. Mikel Zalbidek 2008an egin zuen txosten argitaragabe bateko aipua dakar Iñaki Iurrebasoren artikuluak. Handik kopiatu eta ekarri nahi izan dut: Zer da arnasgunea? (...) Euskaraz nolabait esateko, demografia aldetik euskara “bere kabian” sentitzen den bilgunea, inork xaxatu gabe eta eraso gabe “etxeko jaun” sentitzen den eremua. Hori da, funtsaren funtsan, Fishman-en physical breathing space edo arnasgunea. Euskaldunak euskaldunekin euskal giro sendoan bizi diren lekuetan, gurasoen ...
Behin baino gehiagotan esan dut soziolinguistika jendartea eraldatzeko zientzia gisa ulertzen dudala. Esan izan dut niri berez ez zaidala interesatzen hizkuntzen eboluzioa jendartean, hizkuntza txikiei une eta gune gehiago emateko ez bada. Eta, horregatik, ezin dugu ahaztu ezagutza adituak duen boterea. Ezagutza adituak botere sinboliko handia du zenbait kasutan. Eta, beraz, ezagutza hori erabili behar da aurreiritziak deseraikitzeko. Eta, era berean, ezagutza hori itzuli egin behar zaio jendarteari, modu dibulgatiboan eta, ahal den neurrian, denen eskura egongo den formatu batean....
Galiziako soziolinguistikari buruzko zertzelada batzuk, haietako batzuk brotxa lodikoak eta beste batzuk brotxa finekoak, baina zertzeladak guztiak: Diglosia eredua apurtzen: Orain dela 50 urte arte, diglosia zegoen Galizian. Baina gaur egun (oraindik badirauen arren) apurtzen ari da, bi indar nagusiren eraginez: Landa eremuan gaztelaniak gero eta presentzia handiagoa du. Gaztelaniak jarraitzen du izaten aszensore soziala. Funtzio intimoenetan gaztelaniak gero eta leku handiagoa du. Hiri eremuan neofalanteak ageri dira. Eta horiek funtzio ez intimo batzuetan galiziera ari dira sartzen: ...
Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Mapa berriak tolestuta ei datoz oraingo garai nahasi hauetan. Eta, beraz, ematen du gaitzagoa dela etorkizuneko purrustak margotzea. Hala ere, ziurtasun txiki batzuk baditut pilatuta nire buruko ganbara pitzatuan. Ahaztu barik zalantzak ziurtasunak baino itzel handiagoak direla. Horregatik, galderekin hasiko naiz etorkizuneko sintesi hori harean egin nahian. Zergatik lortu zuen arrakasta Negu Gorriak taldeak? Zergatik dute arrakasta Anarik, edo Berri Txarrak bezalako taldeek? Euskaraz kantatzeagatik bakarrik ez dut uste. Zergatik izan zuen arrakasta ...
Ehun urte bete dira Koldo Mitxelena jaio zenetik. Omenaldiak eta oroimenak egin dira. Baina, kasu hauetan ohikoa den bezala, onena da berak idatzita utzitakoa irakurtzea. Hona hemen bere aipu bat: “Gure herriak herri artean bere tokia behar duen bezala, hizkuntzak ere berea aurkitu behar du hizkuntzen artean: handikeriazko menturarik gabe, iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia”
Askotan esan izan dut euskaldun izatea hautu bat dela, erabaki bat dela. Eta, beraz, denok gure bizitzaren uneren batean aukera horren alde egin behar izan dugula, jendartearen korrontearen kontra eginda gehienetan. Gauzak horrela, Zygmunt Bauman-en aipu bat irakurri nuen. Hona hau: “Ingurune sozial «egituratu» batean bizi gara, eta «egituratuak» dakar berez probabilitateen manipulazioa. Horrela, zigor eta sariak egin eta berregiten dira aukeraketa batzuen probabilitatea askoz altuagoa eginez eta beste batzuenak, ordea, baxuagoa”.
Originala jakin.eus-en argitaratua. Jakinen aurreko zenbakian esaten nuen sarri gogoratzen garela etorkizunaz. Eta hala da. Horren seinale Patxi Saez Belokik www.erabili.eus agerkarian argitaratu duen artikulua: ‘Euskararen elefantea ikusi’. Patxik hurrengo 30 urteetako euskalgintzaren zikloa zeharkatu behar duen estrategia marraztu eta zirriborratu gura izan du. Izan ere, Joshua Fishman soziolinguistaren berba batzuetatik abiatu du bere analisia: «Problema txikiez ardura zaitezke, problema nagusia ikusi gabe. Hori izango litzateke zoologikora joan eta bakarrik z...
Iñigo Astizi elkarrizketa egin diote Hiru Damatxoko kideek. Interesgarria da oso, baina niri atentzioa haren esamolde batek eragin dit. Berak dio autodefentsa linguistikoko ikastaroak antolatu beharko genituzkeela (emakumeen autodefentsa ikastaroen tankerara). Burura segituan etorri zitzaizkidan TELPak. Baina kontzeptu mapa ireki, eta bestelako harriak etorri zitzaizkidan burura: tabakoa uzteko terapiak, hizkuntza ohiturak aldatzeko terapiak, Jabetze (edo Ahalduntze) eskolak, Euskahaldundu kontzeptua, Lutxo Egiaren performancea, soziolinguistika domestikoa, ... Gauza berari buruz ar...
Hitzen Uberan webgunean elkarrizketa sakon eta mamitsua egin didate "Sutondoko kontuak" liburua dela eta. Txerra Rodriguezek Sutondoko kontuak liburua plazaratu du autoedizioaren bidetik. Aurretik Garagoikoa blogeko testuak eta Sechu Senderen Made in Galiza(Txalaparta, 2012) eta Sorgin ehiztaria (Armiarma.eus, 2015) lanen itzulpenak ezagutu dizkiogu, besteak beste. Duela gutxi liburuaren aurrerapena eta lagina eskaini genizkizuen, oraingoan berriz sakoneko elkarrizketa: soziolinguistikaz, hizkuntza eta gozamenaren arteko iraganaz, ora...
Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Beltzean mintzo izeneko dokumentala ikusteko aukera izan dut Arrasaten. Dokumental horretan, Ameriketako 14 pertsonek haien hizkuntza komunitateari buruz egiten dute berba: kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia komunitateei buruz. Baina, euren egoeraz berba egiteaz aparte, zelan ikusten gaituzten eta euskararen herriari buruzko haien gogoetak oparitu dizkigute. Beste behin, argi utzi dute behatzaileak behatzen duen errealitatean ere eragiten duela. Benetako energia darie hizkuntza indigena horietako kideei. Eta benetako ene...
Moreno Cabrera irakasleak beste behin ere egin du. Linguistikoki eta soziolinguistikoki hizkuntza-espainolismoaren oinarri sasi-zientifikoak birrindu ditu banaka-banaka, gupida barik. Hizkuntzen inguruan dauden aurreiritzi gehienak xehatu egin ditu, berak ohikoa duen estilo azkar eta eraginkorraren bidez. Panfleto baten usaina hartzen diozu erabat gozagarria den irakurketari. Eta bai, hala da, panfleto bat da, eta zer? Azkar irakurtzen da, oinarri zientifiko sakonak ditu, egileak ez du ezkutatzen bere ideologia eta, gainera, zer demontre, berak esaten dituen guztiak oraintxe bertan eta lot...
Sutondoko kontuak liburuko beste kontu bat. Brasilen ihes egiten zituzten esklabo beltzek oihanera jo ohi zuten. Oihanean bizirauteko elkartu egiten ziren ihes egindako beste esklabo batzuekin eta komunitateak sortu. Horiek dira, hain zuzen ere, izenburuko quilomboak. Komunitateak. Komunitate autoeratuak. Ubuntu ere jatorri afrikarreko berba da, quilombo bezala. Esangura bat baino gehiago ei ditu. Baina hedatuena, antza, “ni naiz gu garelako” da. Honi lotuta pasadizoa kontatzen da. Antropologo (?) batek ume batzuei jokoa proposatu zien: zuhaitz baten ondoan fruituez betetako sas...
Martin Ugalde Kultur Parkean eman nuen hitzaldia osorik grabatu zuten. Hona hemen:
Hizkuntzaren erabileran eragiteko, datuek baino garrantzi handiagoa dute eguneroko beharrek, Txerra Rodriguezen esanetan. Martin Ugalde Foroan hitz egin du «soziolinguistika domestikoaz» 3 0 0 Soziolinguistika alorrean begirada eguneroko beharretara eraman behar dela irizten dio Txerra Rodriguezek (Igorre, Bizkaia, 1978). «Makrotik mikrora». Martin Ugalde Foroan aritu zen atzo, Andoainen (Gipuzkoa),Zirrikituetatik eragiten: soziolinguistika domestikoa hitzaldia egiten. Eta argi mintzatu zen: «Datuek ez dute ezer esaten; eguneroko beharretara jo...