Gartxot eguna

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-01-25 08:46

Etorkizuna gaurtik egin nahi dugula eta egiten ari garela badakigu. Edo, behintzat, gero eta garbiago daukat hori. Eta etorkizun horretan ere mitoak eta imajinarioak bersortu behar ditugu. Ari gara, sarritan intuizioz, beste batzuetan berariaz. Mito eta imajinario horiek garrantzi handia dute eta harako hark esaten zuen bezala, gure egunerokoaren gasolina sinbolikoa beharrezkoa da. Kulturgintza zein mitogintzaren bidez. Aldez edo moldez.

 

Etorkizuna gaur. Horixe bizi izan genuen Pirineoen erdian dagoen Itzaltzu izeneko herrian urtarrilaren erdialdean, Gartxot egunean. Xuneren imaginarioaz blai, etorkizun euskaldun auto-zentratua zelakoa izan daitekeen bizi izan genuen gure larruetan, gure haragietan.


Argi dut, hala ere, etorkizuna ere borrokatu beharko dugula. Gaur eta atzo. Mitoak mito.


Utzi iruzkina: