Soziolinguistika egin

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-02-15 10:31
2

Aurrekoan egon nintzen lagun batekin berbetan, txorrotxean. Eta bide batezko euskalgintza aipatzen aritu nintzen. Berak errieta egin eta oso berba teknikoak erabiltzen ditudala adierazi. Orduan, erdi pikatuta esan nion: zuk zelan esango zenuke ba?

Kostatu zitzaion kostatu, baina … azkenean erantzuna eman (eta nik lapurtu egin diot blogerako): horiek soziolinguistika egiten dute soziolinguistika berba denik jakin barik. Tumatxa! Soziolinguistika egin: esamoldea bikaina iruditu zitzaidan. Are gehiago, nire moduan soziolinguistika jendartea eraldatzeko zientzia gisa ulertzen dugunontzat. Egin dezagun ba soziolinguistika!

Joxean Amundarain

Joxean Amundarain 2016-02-15 11:57 #1

<p>Soziolinguistika ala Hizkuntza Soziologia? Azken horrekin zebilek jo ta su Zalbide azken bolada honetan ...</p>

txerra

txerra 2016-02-15 12:03 #2

<p>Neuk hizkuntza soziologiaren alde ere egiten juat, baina errealitatea egoskorra dok, eta inor gutxik erabiltzen jok hizkuntza soziologia eta soziolinguistika aldiz bai. Termino egokiagoa dok soziologiarena (apur bat murriztaile badok be), baina tira ...</p>


Utzi iruzkina: