Irakurgaiak: Errores y horrores del españolismo lingüístico

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-12-09 09:26

Moreno Cabrera irakasleak beste behin ere egin du. Linguistikoki eta soziolinguistikoki hizkuntza-espainolismoaren oinarri sasi-zientifikoak birrindu ditu banaka-banaka, gupida barik. Hizkuntzen inguruan dauden aurreiritzi gehienak xehatu egin ditu, berak ohikoa duen estilo azkar eta eraginkorraren bidez.

Panfleto baten usaina hartzen diozu erabat gozagarria den irakurketari. Eta bai, hala da, panfleto bat da, eta zer? Azkar irakurtzen da, oinarri zientifiko sakonak ditu, egileak ez du ezkutatzen bere ideologia eta, gainera, zer demontre, berak esaten dituen guztiak oraintxe bertan eta lotsa barik sinatuko nituzke (inbidia ematen dit bere jario zehatz, azkar eta erraz horrek).

 

Beraz, soziolinguistikan eta hizkuntzen geroan interesa izan dezakeen edonori (eta espainolismoaren apologistei ere, irakurriko ez duten arren) gomendatuko nioke liburu hau (eta egile beraren beste hamaika). Dibulgazioa behar dugu, oinarri zientifiko sakonekin eta estilo arinarekin. Eta hauxe beste adibide bat baino ez da.


Utzi iruzkina: