Moreno Cabrera irakasleak beste behin ere egin du. Linguistikoki eta soziolinguistikoki hizkuntza-espainolismoaren oinarri sasi-zientifikoak birrindu ditu banaka-banaka, gupida barik. Hizkuntzen inguruan dauden aurreiritzi gehienak xehatu egin ditu, berak ohikoa duen estilo azkar eta eraginkorraren bidez. Panfleto baten usaina hartzen diozu erabat gozagarria den irakurketari. Eta bai, hala da, panfleto bat da, eta zer? Azkar irakurtzen da, oinarri zientifiko sakonak ditu, egileak ez du ezkutatzen bere ideologia eta, gainera, zer demontre, berak esaten dituen guztiak oraintxe bertan eta lot...


Moreno Cabrera ezaguna da gure artean. Hizkuntzalari espainiarrak hainbat liburu egin ditu espainierari buruz. Eta morroi ezaguna da bere arloan. Dibulgazio lan apartak ere egin ditu. Eta horien artean kokatzen da hizkuntza-nazionalismoaren gaineko hau.   Hizkuntzalaritzaren irakaspenekin nazionalismo linguistikoaren aurreiritziak desmontatzen ditu banan-banan. Bat bera ere ez du uzten. Egurra partitzen du alde guztietara.   Izan ere, liburuaren tesia honako hau da: ez dago oinarri zientifikorik esateko hizkuntza bat beste edozein hizkuntza baino baliotsuagoa denik, gaituagoa, do...