Irakurgaiak: El nacionalismo lingüístico

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-09-03 08:28

Moreno Cabrera ezaguna da gure artean. Hizkuntzalari espainiarrak hainbat liburu egin ditu espainierari buruz. Eta morroi ezaguna da bere arloan. Dibulgazio lan apartak ere egin ditu. Eta horien artean kokatzen da hizkuntza-nazionalismoaren gaineko hau.

 

Hizkuntzalaritzaren irakaspenekin nazionalismo linguistikoaren aurreiritziak desmontatzen ditu banan-banan. Bat bera ere ez du uzten. Egurra partitzen du alde guztietara.

 

Izan ere, liburuaren tesia honako hau da: ez dago oinarri zientifikorik esateko hizkuntza bat beste edozein hizkuntza baino baliotsuagoa denik, gaituagoa, doituagoa, erabilgarriagoa, garatuagoa. Hori ilustratzeko, liburutik bertatik ateratako esaldi bat itzuli egin dut:

Sokatiran ari diren bi hizkuntzen deman alde batekoen garaipena oinarri sozial, politiko, demografiko, ekonomiko eta kulturalak bultzatuta izaten da. Hala ere, irabazleak oinarri horiek ostendu eta oinarri linguistiko hutsak erabiltzen ditu garaipena azaltzeko.

Oso interesgarria da zuzeu-n aspalditxo egin zioten elkarrizketa.


Utzi iruzkina: