Aukeratzen
Askotan esan izan dut euskaldun izatea hautu bat dela, erabaki bat dela. Eta, beraz, denok gure bizitzaren uneren batean aukera horren alde egin behar izan dugula, jendartearen korrontearen kontra eginda gehienetan. Gauzak horrela, Zygmunt Bauman-en aipu bat irakurri nuen. Hona hau:
“Ingurune sozial «egituratu» batean bizi gara, eta «egituratuak» dakar berez probabilitateen manipulazioa. Horrela, zigor eta sariak egin eta berregiten dira aukeraketa batzuen probabilitatea askoz altuagoa eginez eta beste batzuenak, ordea, baxuagoa”.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: