Autodefentsa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-12-15 09:43

Iñigo Astizi elkarrizketa egin diote Hiru Damatxoko kideek. Interesgarria da oso, baina niri atentzioa haren esamolde batek eragin dit. Berak dio autodefentsa linguistikoko ikastaroak antolatu beharko genituzkeela (emakumeen autodefentsa ikastaroen tankerara).

Burura segituan etorri zitzaizkidan TELPak. Baina kontzeptu mapa ireki, eta bestelako harriak etorri zitzaizkidan burura: tabakoa uzteko terapiak, hizkuntza ohiturak aldatzeko terapiak, Jabetze (edo Ahalduntze) eskolak, Euskahaldundu kontzeptua, Lutxo Egiaren performancea, soziolinguistika domestikoa, ...

Gauza berari buruz ari zen neure burua? Ez dakit ba ...


Utzi iruzkina: