Kategoria: feminismoa
Iñigo Astizi elkarrizketa egin diote Hiru Damatxoko kideek. Interesgarria da oso, baina niri atentzioa haren esamolde batek eragin dit. Berak dio autodefentsa linguistikoko ikastaroak antolatu beharko genituzkeela (emakumeen autodefentsa ikastaroen tankerara). Burura segituan etorri zitzaizkidan TELPak. Baina kontzeptu mapa ireki, eta bestelako harriak etorri zitzaizkidan burura: tabakoa uzteko terapiak, hizkuntza ohiturak aldatzeko terapiak, Jabetze (edo Ahalduntze) eskolak, Euskahaldundu kontzeptua, Lutxo Egiaren performancea, soziolinguistika domestikoa, ... Gauza berari buruz ar...
Artikulu original argia.eus-en (eta paperezko edizioan) argitaratu izan da. Eskerrik asko Onintzari, berriro ere, aukera hau emateagatik! Gure genealogia feministak liburu mardula irakurri berri dut. Baina ezin liburua irakurri jantzita daramatzadan euskalgintzako betaurrekoak erantzi gabe, ezin irakurri behin eta berriro feminismoaren eta euskalgintzaren artean loturak (eta desloturak) egin gabe, ezin irakurri behin baino gehiagotan inbidia latza sentitu gabe. Txerra Rodriguezen iritziz, talde feministek transgresioa, freskotasuna eta txinparta ekarri dituzte plazara. Euskalgintzan ez du ...
Gaur, Xerezaderen Artxiboan: “Ogia eta arrosak”. Itziar Diez de Ultzurrunek euskaratu du, Xerezaderen Artxiboarentzat, James Oppenheimek Rose Scheidermanen hitzaldi batean oinarriturik 1911n idatzitako poema. Izenburuko esaldiak erreferentzia egiten dio baldintza material egokiak eta duintasuna biltzen dituen aldarrikapenari, eta lotuta dago 1912an Massachussettsen ehungintzako langileek, gehienak emakumeak, egindako greba arrakastatsuari. Usoa Wyssenbachek ahotsa jarri dio poemarekin egindako kantu ezagunaren euskarazko bertsio honi. 31 eskutik blogean daukazue itzulpen...
Gure genealogia feministak liburua irakurtzen ari naiz. Euskal feminismoaren historia errepasatzen ari naiz astiro-astiro. Orrien artean gurean izan diren talde/elkarte feministen berri ematen da. Eta horrek arreta piztu dit. Izan ere, talde/elkarte horietako gehienek (guztiek ez esatearren) kale eta aldarrikapen dinamikaz gain, barne dinamika ere landu izan dute. Eta barne dinamika hori batez ere formaziora bideratua izan da. Emakumeen artean berba egiten hasi eta euren egoerak ulertzeko eta aldatzeko gakoak antzeman dituzte han eta hemen. Ni ez naiz ibili emakume elkarte/taldee...
Euskal soziolinguistikan orain arte ikuspegi soziologikoa izan da nagusi, ikuspegi psikologikoa ere landu da (burura datorkit Joxpi Irastortzaren doktore tesia, adibidez). Eta, azken aldion, ikuspegi antropologikoa ere lantzen hasi da gurean (hizkuntza antropologiaren alorretik). Baina gauza bitxi bat gertatzen ari da (edo sumatzen ari naiz). Ikuspegi soziologikoan gaur eta hemen gizonezkoak dira nagusi: Txillardegi eta Txepetx, baina baita Xabier Erize, Iñaki Martinez de Luna, Mikel Zalbide, … Ikuspegi antropologikoan, ordea, emakumezkoak: Jone Miren Hernandez (esate baterak...
Bat 92-93 zenbakian Goizargi Oruesagasti, Joana Arakistain eta Aizpea Otaegi aritu dira honen inguruan. Ondorioak laburtu ditut nik. Lehen ondorioak hemen. 6. Gelaz kanpoko jardueretan ere hizkuntza eta generoa lotuta doaz. Eragiteko garaian bi helburu izan ahal ditugu: euskaldunenak izan daitezkeen aisialdi-jardueren feminizazioari aurre egin eta mutilak erakartzeko estrategiak lantzea edo kirola bezalako eremuak euskalduntzeko estrategiak indartzea. 7. Lan-munduan emakumeek bete ohi dituzten lanbideetan euskararen eskaera eta erabilera altuagoa da. Euskara eta ...
Bat 92-93 zenbakian Goizargi Oruesagasti, Joana Arakistain eta Aizpea Otaegi aritu dira honen inguruan. Artikulu mamitsua da, oso. Hori dela eta, hauek proposatu dituzten etorkizunari begirakoak laburtu eta hona ekarri ditut. 1. Euskalduntze-prozesuetan emakumeen presentzia handiagoa da baina horrek ez du inpakturik ezagutza-datuetan. Aztertu beharko genituzke zergatik ez duen inpakturik. Zein da gakoa? Ikastaroen planteamendua? Emakumeek eurek jarritako ezagutza-helburuetan? Ezagutzaren datua aitortua denez, autobalorazioan dago gakoa? 2. Hizkuntza transmisioa amari l...
Urriaren 11n Derion izango da Topaeguna. Tximintxekook antolatu dugu eguna Topagunearekin batera. Egunaz gozatzeko aukera asko dago: umegunea, kanposantuko bisita, erromeria, kontzertuak, bazkaria, berbak erein, … Baina goizean ere hausnarketarako aukera egongo da. 9 euskara elkartek hartuko dute parte euren esperientzia batekin. Aberatsa izango da. Hori amaituta, Zaida Fernandez etorriko zaigu Aztarnak zer den aurkeztera. Mugimendu feministak bultzatuta, aurrera eraman da Aztarnak Bizkaiko zenbait herritan (Basauri, Ondarroa, Ermua). Eta zer demontre da? Aztarnak dira ...
Aurrekoan Uxue Alberdi etorri zen gurera eta bertsolaritza antioju feministekin begiratzeko gonbitea egin zigun. Berbaldi oso interesgarria (eta ziztatzailea) izan zen. Baina etor nadin neurera, txiri-txiri. Aukera-berdintasuna eta posizio-berdintasuna bereiztu zituen berak. Printzipioz, neskek zein mutilek aukera berdinak dituzte bertsolaritzan. Baina emaitzetan ez da inolaz ere islatzen hori eta bideo hau da horren erakusle: Izan ere, aukera berdinak izan arren, posizioak ez dira berdinak. Abiatzen den posizioa ez da inola ere antzekoa. Eta, beraz, gauzak beti berdin eginez gero, emaitza...
Genero-ariketak liburua irakurtzen ari naiz. Mamitsu dator eta niretzat berritzaile. Irakurtzen ari nintzela Medeak taldeak idatzitako testu honekin egin dut topo. Eta euskalgintzarekin oroitu egin naiz (eta ez dakit zergatik!): (...) Mugimendu Feminista, 80. hamarkadan sortutako talde eta eragileen baturatzat hartzen da. Oro har, talde horiek asanblada-egitura batekin funtzionatzen dute. Uste da, edo pentsatzen da, mugimendu hori instituzioetako feminismotik at dagoela, eta izaera ematen dien lan ildo batzuk dituela; hala nola, abortua, indarkeria sexista, parte-hartze politik...
Datorren apirilaren 5ean MANIFESTAZIO NAZIONALA izango dugu IRUÑAN, GURE GORPUTZA, GURE ERABAKIA, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitua.Manifestazioa, 17:30etan Iruñako Golem Zinemetatik abiatuko da. Autobusak antolatuko dira zenbait herri eta hirietatik, Busak apuntatzeko mailaren bidez: abortumaninazionala@gmail.com Plataformatik informazioa zabaltzen joango dira bai Facebook, Twitter eta blogean! http://abortatzekoeskubidea.blogspot.com.es/ Adi! eta ZABALDU!!!!
Armand Aubigny eta Désirée Valmondérena maitasun ezkontza izan zen. Armandi ez zitzaion axola Désirée guraso ezezagunen alaba adoptatua izatea: zer ardura zion horrek, Armandek bere maitasun gartsua eta inguruetako abizen zaharrenetako bat eman ahal baldin bazizkion Désiréeri. Egun zoriontsuak ziren orain Aubigny plantazioan: umetxo bat, ederra eta osasuntsua, jaio berria zitzaien, maitasun horren fruitu eta lekuko. Désiréeren zoriona hain zen betea, beldurra ematen zion. Gaur, Xerezaderen Artxiboan, Kate...
Gabon sasoia eta bere girlanda eta kerubinak gertu ditugunez gero, oso aproposa iruditu zaigu Xerezaderen Artxibora "Etxeko aingerua" izeneko saio bat ekartzea, Virginia Woolf andrearen eskutik. Gainera, primizia bat ere badakargu: Woolf andreak, berak aitortzen digunez, hilketa estonagarri bat egin zuen bere esku atzamar luze, dotore eta modernista horiekin... zer eta Etxeko Aingerua akabatzea!!! Aingeruarekin kontuak garbitzen amaitu zuenerako, luma zuri pare bat baino ez omen ziren geratu Woolf andrearen gela propioan, dantzan airez aire, udazkeneko orbelen antzo. Baina, ai, bo...
Mari Luz Estebanek Udaltop-eko jardunaldietan ponentzia oso interesgarria egin zuen. Aspaldi irakurri nuen, baina egun hauetan berriro irakurri behar izan dut. Oso gomendagarria da Mari Luzen begirada freskoa euskalgintzari. Eta bi proposamen burura etorri zaizkit deblauki bereak irakurri ondoren:Argazkia: Ozatu- Nork eta noiz jarriko du martxan behingoz euskaldunon lehen jabetze (ahalmentze, boteretze) eskola? Non?- Euskaldunok hainbat motatakoak gara: berriak, zaharrak, gazteak, ez hain gazteak, alfabetatuak, alfabetatu gabekoak, … Feminismoan aspalditxo hasi ziren emakumeen arteko...
Gaurkoan Xerezade Katherine Mansfield idazleari joan zaio bisitan, eta, aurrez uste zuenaren kontra, ez du aurkitu dama eta zaldun dotoreez betetako saloirik, ez du entzun zetaren fru-frua alfonbra dotoreen gainetik dandarrez; ez du konplimenduzko hitz politik entzun piano nota alaiez nahasirik. Mansfieldek bestelako bizitzak erakutsi dizkio, joan den mendean bezala, gaurkoan ere inorentzat bizi diren emakumeen istorioak.Irakurle gonbidatua: Oihenart Garai.Musika:Artista: Jp de baets. Albuma: Berceuse pour Louis. Abestia: "Le matin".Artista: No, Really. Albuma: Acoustic Demo. Abestia: "Do y...
1920ko udazkean Arnold Bennetek liburu bat argitaratu zuen emakumeen gaitasun intelektualaz. Bertan esaten zuen begi bistakoa zela emakumeak gizonak baino buru motelagoak direla, eta gaineratzen zuen ez hezkuntzak ez askatasunak ez zutela hori sekula aldatuko. Desmond MaCarthy idazleak, Zapelatz Jatorra ezizenez, liburu horri buruzko erreseina bat argitaratu zuen New Statesman egunkarian, eta adierazi zuen guztiz bat zetorrela horretan Bennetekin. Garai hartan Virginia Woolf lanpetuta zegoen Jacob's Room liburua idazten, baina halako tripako mina jarri zitzaion erreseina hura irakurri ...
Dickson Countyn hilketa bat gertatu da. Wright jauna hilda agertu da ohean. Bost pertsona bildu dira hilketa gertatu den etxean frogak biltzeko. Hiru gizon (fiskala, sheriffa eta gorpua aurkitu duen baserritarra) eta bi emakume (gizonetako biren emazteak). Wright andrea, hildakoaren alarguna, ez dago bertan, atxilotuta baitago hilketaren susmopean. Hala ere, bere historia utzi du idatzita sukaldeko objektu xumeetan. Nor izango da, baina, mezu isil hori dekodetzeko gai? ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
(function() { var scribd = document.createElement("script"); scribd.type = "text/javascript"; scribd.async = true; scribd.src = "http://es.scribd.com/javascripts/embed_code/inject.js"; var s = document.getElementsByTagName("script")[0]; s.parentNode.insertBefore(scribd, s); })();
Akron, Ohio, 1851. Emakumeen Eskubideei buruzko Biltzarra. Hizlari eta entzuleak eliza batean bilduta daude, eta elizgizon piloa sartu dira aretoan kongresua lehertzera. Beren autoritate erlijiosoaz eta burlaizezko hitzez eraso gogorraren pean dauzkate sufragistak. Halako batez Sojourner Truth, emakume beltz esklabo ohia, mintzalekura hurbildu da hitza eskatzeko... ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Ama izan berria den emakume bat senarrarekin doa uda pasatzera mendialdeko etxe handi batera. Emakumea oso goibel dago azken aspaldian, eta senarrak, izen handiko medikuak, nerbioen ahulezia horretarako tratamendua ezarri dio. Dena da zure hobe beharrez, maitea... ENTZUTEKO EDO JAISTEKO, sakatu hemen (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Emakume taldearen eskutik eta martxoaren 8a badatorrela ikusita, larunbat honetan Otsailak 6, txotx feminista eta karaokea egongo dira gaztetxean. ANIMATU!!!!
2010 arrazoi martxan jarraitzeko [PDF] 2010 razones para seguir en marcha [PDF]