Emakume elkarteak eta euskara elkarteak
Gure genealogia feministak liburua irakurtzen ari naiz. Euskal feminismoaren historia errepasatzen ari naiz astiro-astiro. Orrien artean gurean izan diren talde/elkarte feministen berri ematen da. Eta horrek arreta piztu dit.
Izan ere, talde/elkarte horietako gehienek (guztiek ez esatearren) kale eta aldarrikapen dinamikaz gain, barne dinamika ere landu izan dute. Eta barne dinamika hori batez ere formaziora bideratua izan da. Emakumeen artean berba egiten hasi eta euren egoerak ulertzeko eta aldatzeko gakoak antzeman dituzte han eta hemen.
Ni ez naiz ibili emakume elkarte/taldeetan. Euskara elkarteetan, ordea, bai. Eta horrelakoetan ez dut nik antzeman euskaldun gisa ditugun arazoei buruz berba egitea, ez dut antzeman gure arazo propioei kasu egiten zaienik, ez dut antzeman gure egoera digeritu eta aldatzeko barne gogoetarik. Eta, akaso, hori ere ikasi behar diogu feminismoari.
Kale dinamikak, aldarrikapen dinamikak, eraikitze dinamikak bai, baina euskaldunok dugun egoerari buruzko gogoetak egitea ere bai.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: