Kategoria: euskalgintza
Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Gurean sarritan hizkuntzaren aldeko mugimendu soziala euskalgintzaren kontzeptuaren aterkipean aztertu da. Behin baino gehiagotan hizkuntzaren aldeko mugimendu sozialaren sinonimotzat hartua izan da. Izan ere, euskalgintza gurean asko erabiltzen den berba da. Hala ere, inork gutxik hartu du termino hori zedarritzeko lanik. Mikel Zalbiderena da ezagutzen dudan definizio bakarra. Honelaxe definitzen du berak «berariazko euskalgintza»: Soziokulturalki autorregulatzeko eta belaunez belaun transmititzeko indar faltaz euskal etnokultura (hiz...
Moscoviciren arabera, gutxiengo aktiboa da indarrean dauden arauen kontrako taldea, bere buruaren gaineko kontzientzia duena eta barne antolaketa maila bat duena. Definizio horretan ez da jende gutxien duen taldea izan behar derrigorrez; aitzitik, haren ezaugarri nagusiena da boteretik kanpo egotea. Gutxiengoa aktiboa edo ez-aktiboa izan daiteke. Aktiboa izateko beharrezkoa da bere buruaren gaineko kontzientzia izatea: helburuak ezagutu, mugak eta indarrak ezagutu. Gutxieneko antolaketa ere izan behar du, funtzionamendu arau batzuk sortu behar ditu. Gutxiengoen element...
Iñigo Astizi elkarrizketa egin diote Hiru Damatxoko kideek. Interesgarria da oso, baina niri atentzioa haren esamolde batek eragin dit. Berak dio autodefentsa linguistikoko ikastaroak antolatu beharko genituzkeela (emakumeen autodefentsa ikastaroen tankerara). Burura segituan etorri zitzaizkidan TELPak. Baina kontzeptu mapa ireki, eta bestelako harriak etorri zitzaizkidan burura: tabakoa uzteko terapiak, hizkuntza ohiturak aldatzeko terapiak, Jabetze (edo Ahalduntze) eskolak, Euskahaldundu kontzeptua, Lutxo Egiaren performancea, soziolinguistika domestikoa, ... Gauza berari buruz ar...
Artikulu original argia.eus-en (eta paperezko edizioan) argitaratu izan da. Eskerrik asko Onintzari, berriro ere, aukera hau emateagatik! Gure genealogia feministak liburu mardula irakurri berri dut. Baina ezin liburua irakurri jantzita daramatzadan euskalgintzako betaurrekoak erantzi gabe, ezin irakurri behin eta berriro feminismoaren eta euskalgintzaren artean loturak (eta desloturak) egin gabe, ezin irakurri behin baino gehiagotan inbidia latza sentitu gabe. Txerra Rodriguezen iritziz, talde feministek transgresioa, freskotasuna eta txinparta ekarri dituzte plazara. Euskalgintzan ez du ...
Gure genealogia feministak liburua irakurtzen ari naiz. Euskal feminismoaren historia errepasatzen ari naiz astiro-astiro. Orrien artean gurean izan diren talde/elkarte feministen berri ematen da. Eta horrek arreta piztu dit. Izan ere, talde/elkarte horietako gehienek (guztiek ez esatearren) kale eta aldarrikapen dinamikaz gain, barne dinamika ere landu izan dute. Eta barne dinamika hori batez ere formaziora bideratua izan da. Emakumeen artean berba egiten hasi eta euren egoerak ulertzeko eta aldatzeko gakoak antzeman dituzte han eta hemen. Ni ez naiz ibili emakume elkarte/taldee...
Bat 92-93 zenbakian Goizargi Oruesagasti, Joana Arakistain eta Aizpea Otaegi aritu dira honen inguruan. Ondorioak laburtu ditut nik. Lehen ondorioak hemen. 6. Gelaz kanpoko jardueretan ere hizkuntza eta generoa lotuta doaz. Eragiteko garaian bi helburu izan ahal ditugu: euskaldunenak izan daitezkeen aisialdi-jardueren feminizazioari aurre egin eta mutilak erakartzeko estrategiak lantzea edo kirola bezalako eremuak euskalduntzeko estrategiak indartzea. 7. Lan-munduan emakumeek bete ohi dituzten lanbideetan euskararen eskaera eta erabilera altuagoa da. Euskara eta ...
Artikulu zeharo interesgarria egin du Manex Agirrek azken Jakin aldizkarian. Arabako euskalgintza izan du hizpide, euskalgintza periferikoa eta bazterrekoa, antza. Baina gero eta argiago daukat periferiatik etorriko dela etortzekotan berrikuntza. Kapital publikotik hiztun komunitaterantz jarri dio Manexek azpi-izenburu artikuluari. Euskalgintzaren erradiografia egin du eta etorkizunerako gako batzuk zirriborratzen saiatu da. Eta lortu du, nire ustez. Berariazko euskalgintzaz aritu da batik bat. Baina bide batezko euskalgintza ere aipatu du (Gasteizko Gaztetxea, Bertsozale elkartea e...
Bat 92-93 zenbakian Goizargi Oruesagasti, Joana Arakistain eta Aizpea Otaegi aritu dira honen inguruan. Artikulu mamitsua da, oso. Hori dela eta, hauek proposatu dituzten etorkizunari begirakoak laburtu eta hona ekarri ditut. 1. Euskalduntze-prozesuetan emakumeen presentzia handiagoa da baina horrek ez du inpakturik ezagutza-datuetan. Aztertu beharko genituzke zergatik ez duen inpakturik. Zein da gakoa? Ikastaroen planteamendua? Emakumeek eurek jarritako ezagutza-helburuetan? Ezagutzaren datua aitortua denez, autobalorazioan dago gakoa? 2. Hizkuntza transmisioa amari l...
Bilboko Zinebin ikusi genuen Hala Bedi irratiari buruzko dokumentala. Ostean, Durangoko azokan liburua (eta dokumentala) erosi eta di-da irentsi dut. Inbidiaz irentsi ere. Hala Bedi irratiaren inguruan ez nekien gehiegi dokumentala ikusi aurretik. Erreferente dira, baina nik ez nekien oso ziur zergatik. Orain bai, orain badakit. Izan ere, nire ustez (eta irakurritakotik dakit) Hala Bediren historia irrati libre eta erradikala eraikitzea izan da, pentsaera berdina ez zuen jendearen artean eraikia. Hau da, komunitate baten abaroan hazitako irratia da. Eta gutxika-gutxika...
Pasa den asteartean berbaldia eman genuen Imanol Galfarsorok eta biok, Bilbon, Euskaltzaindian. Berbaldiaren izenburua hauxe izan zen: Euskalduntasun urbanoaren bila. Info7 irratian elkarrizketa egin ziguten, baita Uriolan eta Garan ere. Berbaldi osoa ere ikus daiteke hemen: nirea eta Imanol Galfarsororena. Euskararen egoerari buruz hitz egitean sortzen den "tentsioa" eta "talka" alde batera utzi, eta helburu komunetatik abiatuta, "a...
Behin baino gehiagotan entzun da euskararako gune hegemonikoak sortu behar ditugula (beste berba batzuekin ere deitu dira: arnasgune funtzionalak, gune autozentratuak, …). Eta zer demontre dira? Hegemonia definitzen hasi beharko genuke. Baina ez naiz horretan katramilatuko. Zuzenean joko dut adibideetara. Horrela ekarrita, zein gune hegemoniko egon daitezke adibidez Bilbon? Horrela eta lar zehatz izan barik, Kafe Antzokia, zenbait taberna (Kalderapeko edo Iñakiren taberna, esate baterako), zenbait denda (Gili-gili, Elkar edo Labeko okindegia, esate baterako), euskalteg...
Aurrekoan Mikel Zalbidek sortutako kontzeptu honi egin nion bisita. Gogoratuko dut hark zer zioen: Euskal etnokultura (hizkuntza barne) gainbehera datorrela jakinik, baina galdera hori eragozteko berariazko asmorik gabe, etnokultura horri bizirik eusteko lagungarri gertatzen diren ekintzak bideratzea. Hau da, asmoei baino emaitzei begira ari da Zalbide. XIX. mende amaierako Iparraldeko euskalgintzari begira ari da Zalbide. Baina gaurkora ekarri liteke bere definizioa. Ezta? Eta galderak egiten hasita, ez al da garrantzitsuagoa bide batezko euskalgintza berariazko euska...
Hitz eta pitz erabiltzen dugu euskalgintza berba. Inor gutxi ausartu da, ordea, euskalgintza horri definizioa ematen. Hiztegietan-eta, euskara eta, oro har, euskal kulturaren aldeko jarduera gisa hartzen da euskalgintza. Mikel Zalbide ibili da berba horren peskizan. Bi euskalgintza mota bereizten ditu berak: berariazko euskalgintza eta bide batezko euskalgintza. Lehenengoak euskalgintzaren adiera normalari egiten dio kuku eta berak honela definitzen du: soziokulturalki autorregulatzeko eta belaunez belaun transmititzeko indar faltaz euskal etnokultura (hizkuntza barne) gainbeh...
Zer eman du 2013. urteak euskalgintza eta soziolinguistika gaietan? Laburpen pertsonal txiki bat egin nahi izan dut. Eta gauza positiboei kasu eginez. Ekarpen teoriko-praktikoei dagokienez, Iñaki Martinez de Lunaren Framing berria nabarmenduko nuke. Ekarpen mamitsua egin zuen Bat aldizkarian eta beste aditu batzuek hari ere erantzun. Baina Hiztunpolisa izan da nire ustez nagusi alor honetan 2013an. Mugarria jarri behar duen liburua da, mugarria jarri behar duen ekarpen teoriko-praktikoa da. Euskalgintzan ere ekarpen praktikoak izan dira. Alde batetik, arnasguneen inguruko lan dinamik...
2012a amaitzear da eta 2013an euskalgintzara bideratutako diruak gutxituko dituzte administrazioek oro har, salbuespenak salbuespen. Eta erdalgintzara bideratutako diruak? Horiek ere jaitsiko dituzte? Desoreka orekatzeko biak ala biak berdin jaitsiko beharko lirateke?Baina … ba al dakigu erdalgintzara zenbat diru bideratzen den ala? Euskalgintzara edo euskara sustatzera edo euskara sustatzeko egiturak mantentzera zenbat bideratzen den gutxi asko dakigu: euskara aurrekontuen txostena (auzolanaren bidez lortzen dena hor agertu beharko luke?)
Gaur arratsaldean izan dut honen berri eta onartu beharrean nago sutan jarri naizela. Horrelakoetan, blogak ordaintzen ditu nire beroaldiak eta asko pentsatu gabe erabaki dut etxera iristean, afera honetaz arituko nintzela hemen bertan. Orduak pasa hala ordea, nire beroaldia baretzen joan da eta orain lau ordu garbi nuena, zalantzazkoagoa da (zahartzen ari naiz, edo indarra galtzen agian...) Hasieratik hasiko naiz. Goieniz Zineklubak ikaragarrizko lana egin du urteetan zehar Beasainen zine eta zinezaletasunaren alde, egiten jarraitzen dute. Gutxi dira eta azken urteetan laguntza eske dabi...
Post hau idazteko azken urteetan lantzen ari naizen idea agertzen den beste post baten bila hasi naiz berriz ere, berdina ez errepikatu behar izateko. Nire harridurarako ordea, idea bera idatziz sekula jarri ez dudala konturatu naiz… (sinestu ere ezin dut egin oraindik…). Orokorrean, ideia hau egiten dudan guztian presente dagoela pentsatzea gustatzen zait; irratian, Jazpana! Jaialdiaren atzean ere filosofia hau dago eta nola ez, baita blog honetan ere. Berriz ere berdina ez gertatzeko, gaur hitzetan jarriko dut. Euskara-zalea naiz, nire hizkuntza da eta maite dut. Ondorioz, euskararen su...
Kontseiluak Euskalgintzaren mapa direktorioa aurkeztu du. Horren bidez, euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari garen elkarte eta erakundeen ekintzak eta egituraketa azaldu nahi ditu, eta gure arteko harremanak erraztu eta esperientziak trukatzeko lanabesa eskaini.berria Argia Erabili.com Karrajua
Pasa den astean bete zituen Euskaltzaindiak 90 urte (bejondeizuela). Eta pasa den astean ere amaitu nuen Euskaltzaindiko lehen lehendakariari buruzko biografia (edo). Jurgi Kintanak idatzi du (zure bloga berrituta noizko?). "Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra".Resurreccion Maria Azkueren beste ikuspegi bat eman dit liburuak. Orain arte, Azkue beti tradizio biltzaile gisa irudikatu dut, ipuinak, herri hizkerak, kondairak, kantak, ... biltzen zituena. Baina ez, ez da hori bakarrik, euskara modernizatzeko ahalegin betean aritu zen Azkue. Eta ez bakarrik corpus pl...
EHEk seigarren Hizkuntza Eskubideen Egunean parte hartzera deitu ditu herritarrak gaur Bilboko La Bolsa eraikinean egindako prentsa agerraldi bidez. Euskaltzaleen hurrengo hitzordu garrantzitsuaren leloa "Euskaraz Biziz, Euskal Herri euskalduna eraiki!" izango da eta Ondarroan egingo da hurren maiatzaren 3an. Aurtengo Hizkuntza Eskubideen Egunaren helburu nagusia Euskal Herri euskaldunaren bidean euskaraz bizitzeko hautuak duen garrantzia azpimarratzea izango da besteak beste Azken bost urteei jarraipena emanaz, Hizkuntza Eskubideen eguna ospatuko dugu aurten ere, oraingoan O...
Euskaldunon komunitateak hegemonia esparruak eraiki behar ditu. Esaldi indartsua, bezain sinplea. Ba, nire ustez euskalgintzaren adar guztiak bat datoz esaldi honekin. Izan fishmanzale, izan odriozolazale, izan txepetxzale, izan Kontseilua, Topagunea, Berria, euskara elkarte, Kafe antzoki edo dena delakoa. Gainera, askok erabili dute era batera edo bestera esaldi hau azken aldi honetan (nik neuk ere autozentramendua aipatu nuenean):- Jon Sarasua.- Mikel Irizar.- Mikel Zalbide.- Kike Amonarriz.- Joxe Manuel Odriozola.Euskaldunon komunitateak hegemonia esparruak eraiki behar ditu. Eta zer dem...
Euskaldunon komunitateak hegemonia esparruak eraiki behar ditu. Esaldi indartsua, bezain sinplea. Ba, nire ustez euskalgintzaren adar guztiak bat datoz esaldi honekin. Izan fishmanzale, izan odriozolazale, izan txepetxzale, izan Kontseilua, Topagunea, Berria, euskara elkarte, Kafe antzoki edo dena delakoa. Gainera, askok erabili dute era batera edo bestera esaldi hau azken aldi honetan (nik neuk ere autozentramendua aipatu nuenena):- Jon Sarasua.- Mikel Irizar.- Mikel Zalbide.- Kike Amonarriz.- Joxe Manuel Odriozola.Euskaldunon komunitateak hegemonia esparruak eraiki behar ditu. Eta zer dem...
Kaixo lagunok!Zer ote fa Euskalgintza? Zuetariko gehienok ziur nago galdero hori egin diozuela zeuen buruari, ezta? Bada oso erreza da erantzuna... edo ez. ez da euskara-klaseaez da gay mugimendiazkoa
Gure Patxi gizabanano honek badirudi marka guztiak apurtu behar dituela... ondokoak jaso zituen atzo Berria egunkariak artikulu honetan, prentsa "sentsazionalista" toke batekin...Gehiegi sakontzeke, kontseiluak egin zuen bakarra euskararen normalizaziorako minimoak non kokatu beharko liratekeen esatea izan zen, eta hori baloratu beharrean, zergatik desbideratzen du Patxik mezua? Nik neuk gustora entzungo nituzke Kontseiluak mahai gainean jarritakoen inguruan Patxik daukan iritzia.Eta Kontseilua ez omen da euskalgintzaren ordezkari... administrazioa ere euskalgintzako parte omen da... ba hor...