Euskalgintzak
Euskalgintza mugimendu soziala al da? Ala hortik harago doa? (galdera sinpleak badira ere, erantzun zaila dute).
Izan ere, euskalgintzatzat bere burua duten asko komunikabideak dira, aholkularitza enpresak, elkargo profesionalak, … Azken aldian ere, erakunde publikoetan euskagintza egiten dela esaten ari dira han eta hemen (HPSkoek edo Gipuzkoako Foru Aldundikoek).
Ez naiz sartuko euskalgintzaren definizioan (bere garaian egin nuen). Baina hori guztia aintzat harturik (itzelezko aniztasuna), euskalgintza singularrean erabiltzen jarraituko dugu? Ala beste batzuen antzera (feminismoak, ezkerrak, …) pluralean jokatzen hasi behar dugu?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: